Errentari eta ondareari buruzko ohiko galderak

Errenta eta ondarea 2025 | Apirilaren 15etik ekainaren 30era

  • Errenta/Renta 2025 - Beti zure alde
  • Europar Batasunak Konfinantzatua

Errenta-aitopenari buruzko galdera guztiak

Eskutitza Errenta

  • Eskutitzak informazio garrantzitsua dakar errenta-zirriborroari buruz; Errenta eta Ondarea 2025 kanpainako gestioak egiteko beharko dituzun gakoak, eta aitorpena aurkezteko moduari buruzko informazioa.

    Eskutitzak gutxienez bi orri ditu: Aitorpena eta ordezkaritza.

    Gainera, hirugarren orri bat jasotzen baduzu, aktibazio-kodea duen Bak orria, Bak-a aktibatu ez duzula esan nahi du.

    Bak orria jasotzen ez baduzu, Bak-a edo BakQ-a aktibatuta daukazulako da, eta, beraz, ez duzu aktibazio-koderik behar.

  • 2025eko ekitaldiari dagozkion datu ekonomikoak (etekinak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztiek jasoko dute Errenta25 eskutitza, apirilean, postaz, ohiko bizilekuan. Egoitza elektronikoko jakinarazpenen erretiluan ere izango dute eskuragarri.

Nork, nola eta noiz aurkeztu? Errenta

  • Oro har, EZ daude behartuta aurkeztera 2025. urtean etekin hauek jaso dituzten pertsonak:

    • Urtean 20.000 euroren edo gutxiagoren lan-etekin gordinak.
    • Kapitalaren etekin gordinak eta ondare-irabaziak (haien batura urtean 1.600 euro baino gutxiago bada).

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

  • Aurkezteko epea apirilaren 15etik ekainaren 30era artekoa da.

  • Hiru aukera dituzu aitorpena aurkezteko:

    • Modu digitalean, gure webgunetik edo aplikazio mugikorretik. Aukera duzu zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatzeko, eta, ondoren, aitorpena aurkezteko.
    • Telefonoz. 94 608 3000 telefonora deituz, errenta-zirriborroaren informazio xehatua lortuko duzu, eta emaitza zein den jakin. Behar baduzu, zirriborroa osa dezakezu, eta gero aurkeztu.
    • Aurrez aurre gure bulegoetan. Ogasuneko eta Gertu izeneko hamabi bulegoetan aurkeztu dezakezu aitorpena. Aurretiko hitzordua eska dezakezu, 94 406 6600 telefonoan edo Internet bidez.Kontuan izan aitorpen konplexuak ezin direla egin aurrez aurre. Informazioa emango dizugu aurretiko hitzordua eskatzen duzunean.
  • Oro har, aitorpena aurkezteko aurrez aurreko laguntza eskainiko zaie zergadunei, baldin eta errenta mota hauetako edozein soilik jaso badute, zenbatekoa edozein dela ere:

    • Lan-etekinak.
    • Aurrezki-produktuen etekinak, salbu eta etekinok atzerriko baloreetatik datozenean.
    • Errentamenduetatik datozen etekinak, gehienez ere bi.
    • Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako jarduera ekonomikoen etekinak (salbu eta jarduerari lotutako elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabaziak edo -galerak daudenean), zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate sinplifikatuan.
    • Ikastaro edo hitzaldietatik eratorritako jarduera-etekinak, betiere gastu-egozpenik egiten ez bada.
    • Higiezin-eskualdaketak, honako hauek izan ezik:
      • Jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak.
      • Irabazpidezko sozietatea desegitetik eratorritako eskualdaketak eta eskuraketak.
      • Gehiegizko adjudikazioak gertatzen diren indibiso-amaitzeetatik datozen eskualdaketak eta eskuraketak.
    • Inbertsio-funtsen eskualdaketak.
    • Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin eta ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada.
    • Kanpoan geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptodirua, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak.
    • Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketako mugarekin eta baldin eta ekitaldiko salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa ez bada. Kanpoan geratzen dira hauekin egindako eragiketak: kriptoaktiboak, warrantak, gerokoak eta diferentzien araberako kontratuak. Eragiketa-kopuruaren mugarik gabe egingo da, baldin eta zergadunak zergaren foru-arauaren hogeita laugarren xedapen gehigarriari heltzen badio, aplikatzekoa denean.

Zirriborroa Errenta

  • Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea; osatzea, beharrezkoa bada, eta, ondoren, aitorpena aurkeztea.

    Aitorpena aurkezten baduzu, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta aitorpena aurkeztu eta hurrengo zazpi egunetan sartuko da dagokion zenbatekoa zure banku-kontuan, non eta ez dagoen desadostasunik aurkeztutako aitorpenaren datuen eta Ogasunak dituen datuen artean.

    Kasu batzuetan, ezein egintzarik egiten ez baduzu (aitorpena aurkeztu ez baduzu eta zirriborroan aldaketarik egin ez baduzu ekainaren 30erako; egun hori barne), aitorpena automatikoki aurkeztuta geratuko da. Kasu horretan bazaude, argi eta garbi adierazita egongo da errenta-zirriborroan nahiz Errenta25 eskutitzeko Aitorpena orrian. Gogoan izan: zirriborroan aldaketarik egiten baduzu, edo atzera botatzen baduzu aurkezpen automatikoa, aurkeztu beharko duzu aitorpena. Aurkeztutakoan, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta hurrengo egunetan sartuko zaizu dirua.

  • Gomendatzen dizugu zirriborroa berrikustea eta, beharrezkoa bada, osatzea. Ondoren, aitorpena aurkeztu behar duzu.

    Aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, aurkeztutako aitorpenaren datu berberekin eta emaitza berberarekin. Dena den, geroago berrikusi ahal izango da behin-behineko likidazioa.

  • Bai, baina zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu. Ez da beharrekoa seme-alaba adingabeen kasuan.

  • Kasu batzuetan, emaitza Ogasunak itzultzea duten aitorpenen errenta-zirriborroak automatikoki aurkeztuko dira, baldin eta zirriborroa aldatzen ez bada eta aitorpena aurkezten ez bada ekainaren 30aren aurretik.

    Kasu horretan bazaude, argi eta garbi adierazita egongo da errenta-zirriborroan nahiz Errenta25 eskutitzeko Aitorpena orrian.

  • Bai, atzera bota dezakezu aurkezpen automatikoa. Bide hauetatik:

  • Ogasunak errenta-zirriborro bat egin du 2025eko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak (etekinak zein atxikipenak) dituzten pertsona guztientzat. Errentaren zirriborroan ez da behin-behineko emaitzaren berri ematen, ez eta tributazio-aukerarik onenaren berri ere, baldin eta Ogasunak zirriborroa osatzeko behar diren datu guztiak ez baditu.

  • Egoitza elektronikotik egiazta dezakezu aitorpena aurkeztuta dagoen, eta kopia bat lortu. Sartu «Nire aurkezpenak» atalera; bertan, egindako aurkezpenak ikusiko dituzu, bai eta kopia bat lortu ere.

    Zure aurkezpenak kontsultatu

Identifikazioa Errenta

  • Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, osagai hauek dituena:

    • Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki bat.
    • Pasahitz bat.

    Doako sistema da eta Internet bidez aktibatzen da. Aktibatzeko, telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-a aktibatzeko kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

  • Ez, hirugarren batek ezin du inola ere eskatu Bak-a beste pertsona baten izenean.

    Beste pertsona batek nire izenean jardun dezan, Bak-a edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat izan beharko du, eta ordezkaritza baliatu. Errenta eta Ondarea 25eko izapideetarako, pertsona batek beste baten izenean jardun dezake haren ordezkaritza-gakoa erabiliz.

  • Pasahitza berrezar dezakezu, eta Bak-eko kudeaketa-tresnen ataritik egin Bak-eko kudeaketa guztiak.

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-aren harremanetarako datuak, Bak-a kudeatzeko panelera sartuta.

    Bak-a kudeatzeko panelera sartu

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-aren harremanetarako datuak, Bak-a kudeatzeko panelera sartuta.

    Helbide elektronikoa aukerakoa da Bak-ean, baina komenigarria da Bak-aren iraungitze-abisuak jasotzeko.

    Bak-a kudeatzeko panelera sartu

  • Bak-a eta BakQ-a identifikazio-bitarteko osagarriak dira.

    Biak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistemak dira, eta erabiltzen oso errazak.

    Baka identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistema bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

    Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (berreskuratzen erraza). Izenpe erakunde ziurtatzailearen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatugabe bat da. Bak-a aktibatzeko ez da beharrezkoa pertsonatzea.

    BakQa segurtasun-sistema bat gehitu zaion Bak-a da: erabilera bakarreko kode bat duen SMSa edo koordenatuen joko bat. Oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitz bat (berreskuratzen erraza), SMS bat edo koordenatuen joko bat eta Izenperen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatu bat.

    IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta, hura emateko, aurrez aurreko identifikazioa behar da, edo, bestela, ziurtagiri elektroniko bat erabili edo bideoidentifikazio bat egin behar da.

    Bak-arekin batera, sistemok beste ziurtagiri elektroniko batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu.

    BakQ-a leku hauetan eskatu behar da eta momentuan bertan ematen da:

    1. KzGunea deritzen zentroen sare zabalean.
    2. Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
    3. Gertu bulegoetan eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan.

    Hemen kontsultatu bulego guztien zerrenda.

Ordezkaritza Errenta

  • Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko Errenta eta Ondarea 2024 Kanpainan.

    Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:

    • Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
    • Ondareari buruzko aurkezpenera sartzeko, ondarearen aitorpena egiteko eta aurkezteko eta, beharrezkoa bada, Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun-Zergaren aitorpena egiteko eta aurkezteko.
    • Ondoren edozein izapide egiteko.
  • Ordezkaritza egiaztatutzat joko da baldin eta titularra ez den beste pertsona batek sartzen badu ordezkaritza-gakoa, errenta-zirriborroa izapidetzeko eta ondare-aitorpena edo fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zergaren aitorpena izapidetzeko.

  • Ezkontideetako bat edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bizirik dirauen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak bost urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.

    Bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ematen badio ordezkaritza zerga-administrazioaren aurrean, ulertuko da hildako zergadunari dagokionez ere eman zaiola ordezkaritza hori, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.

    Dena den, hildakoaren oinordekoek aukera izango dute bizirik dagoen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka egiteko eskubidea baliatzeko. Horretarako, oinordekoak direla egiaztatu beharko dute.

    Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskaera

  • Adingabeen legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da, ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bi gurasoen alde, familia-unitate bateko kide diren adingabeak badira, edo, guraso bakarraren alde, guraso bakarra badute. Hori guztia, kontrakoaren froga sinesgarririk ezean.

  • Ordezkaritza-gakoak bost urteko balioa du, lehenengoz erabiltzen denetik. Aldi horretan, gakoa eman zen zergaldiko errentaren eta ondarearen izapideak egiteko erabili ahal izango da, bai eta, hala badagokio, fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zergaren izapideak egiteko ere.

Aurkeztu eta gero Errenta

    • «Dokumentazioa erantsi» estekaren bidez.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, esteka edo izapide hauetatik:
      • «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «dokumentazioa erantsi» hautatuz.
      • «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik.
  • Bi egunean (aurkezpen-egunean eta hurrengoan), ordezko aitorpen bat aurkeztu daiteke, errenta-zirriborrora berriro sartuta esteka honetatik: Errenta-zirriborrora sartu

  • Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik sartuta.

    • «Zuzentze-idazki bat egitea» estekaren bide.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, esteka edo izapide hauetatik:
      • «Nire espedienteak», estekatik, Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera hautatuz.
      • Izapideen katalogotik, «Zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera» izapidea hautatuz.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, esteka edo izapide hauetatik:

    • «Nire espedienteak», estekatik, Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, tributaziorako aukera aldatzeko eskaera hautatuz.
    • Izapideen katalogotik, «Tributaziorako aukera aldatzeko eskaera» izapidea hautatuz.
  • Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da emaitza Ogasunari ordaintzea duten aitorpenak helbideratzeko banku-kontua aldatzeko.

    Errenta-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik, eskuragarri dauden aukeren artean «helbideratze-kontua aldatu» aukera hautatuz.
  • Emaitza Ogasunari ordaintzea duten aitorpenen kasuan, ordainketa-gutuna eska daiteke, finantza-entitate laguntzaile batean ordaintzeko.

    Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • Errenta25 espedienteko likidaziora sartuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik, eta, zorra ordaintzeko eskuragarri dauden ordainketa-bideen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuz.
  • Hauek dira emaitza Ogasunari ordaintzea duten aitorpenak ordaintzeko moduak:

    • Ordainketa-gutuna: ordaindu gabeko zorraren zenbateko osoa edo partziala duen ordainketa-gutuna lortu, finantza-entitate laguntzaile batean ordaintzeko.
    • Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidera sartuta egin. Ordaindu gabeko zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
    • Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuz ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
    • 60/40 zatikatu: ordainketa zatikatua, 2 epetan (% 60 eta % 40), finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuz.
    • Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
    • Konpentsazioa eskatu: zordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskatu

    Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
  • Emaitza Ogasunari ordaintzea duten aitorpenen kasuan, ordainketa bi epetan egiteko aukera eska daiteke; horretarako, beharrezkoa da ordainketa helbideratzea. Lehenengo epeko ordainketa (zenbatekoaren % 60) 2026ko uztailaren lehenengo egunetan egingo da; bigarrenekoa (gainerako % 40a), berriz, 2026ko azaroaren 10a baino lehen.

    Aitorpena aurkeztean ordaintzeko modu hori aukeratu ez bazen, aurkezpenaren ondoren ere eska daiteke, 2026ko uztailaren 3ra arte. Eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik, eta, zorra ordaintzeko eskuragarri dauden ordainketa-bideen artean, 60/40 zatikatu aukera hautatuz.
  • Errenta-likidaziora sartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikora jo daiteke, esteka honetatik:

    «Nire espedienteak», Errenta25 espedientera sartuz; bertatik, aukera izango duzu jakinarazpena irakurtzeko eta espedientearen dokumentaziora noiznahi sartzeko.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaie errekerimenduei, esteka hauetatik:

  • Likidazioa sortu ondoren aurkeztu daiteke errekurtsoa.

Ondare-aitopenari buruzko galdera guztiak

Aurkezteko betebeharra Ondare eta Fortuna Handiak

  • Ondarearen gaineko zergaren aitorpenaren emaitzak ordaindu beharra dakarkienek aurkeztu behar dute zerga horren aitorpena, bai eta 2.000.000 euroren edo gehiagoren ondasunak edo eskubideak dituztenek ere.

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

    Informazio guztia Araudia atalean dago

  • 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia duten pertsona fisikoek aurkeztu behar dute fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zerga, abenduaren 15eko 9/2023 Foru Arauan xedatutakoaren arabera.

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

    Informazio guztia Araudia atalean dago.

Noiz eta nola aurkeztu? Ondare eta Fortuna Handiak

Identifikazioa Ondare eta Fortuna Handiak

  • Identifikazio elektronikorako oinarrizko mailako bitarteko bat da, osagai hauek dituena:

    • Erabiltzailearen NAN/AIZarekin bat datorren erreferentzia-zenbaki bat.
    • Pasahitz bat.

    Doako sistema da eta Internet bidez aktibatzen da. Aktibatzeko, telefono mugikorra eta errenta-eskutitzeko Bak-a aktibatzeko kodea beharko dituzu, eta NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

  • Ez, hirugarren batek ezin du inola ere eskatu Bak-a beste pertsona baten izenean.

    Beste pertsona batek nire izenean jardun dezan, Bak-a edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat izan beharko du, eta ordezkaritza baliatu. Errenta eta Ondarea 25eko izapideetarako, pertsona batek beste baten izenean jardun dezake haren ordezkaritza-gakoa erabiliz.

  • Pasahitza berrezar dezakezu, eta Bak-eko kudeaketa-tresnen ataritik egin Bak-eko kudeaketa guztiak.

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-aren harremanetarako datuak, Bak-a kudeatzeko panelera sartuta.

    Bak-a kudeatzeko panelera sartu

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke Bak-aren harremanetarako datuak, Bak-a kudeatzeko panelera sartuta.

    Helbide elektronikoa aukerakoa da Bak-ean, baina komenigarria da Bak-aren iraungitze-abisuak jasotzeko.

    Bak-a kudeatzeko panelera sartu

  • Bak-a eta BakQ-a identifikazio-bitarteko osagarriak dira.

    Biak identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistemak dira, eta erabiltzen oso errazak.

    Baka identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistema bat da, behe-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

    Oinarrian, identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitz bat ditu (berreskuratzen erraza). Izenpe erakunde ziurtatzailearen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatugabe bat da. Bak-a aktibatzeko ez da beharrezkoa pertsonatzea.

    BakQa segurtasun-sistema bat gehitu zaion Bak-a da: erabilera bakarreko kode bat duen SMSa edo koordenatuen joko bat. Oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitz bat (berreskuratzen erraza), SMS bat edo koordenatuen joko bat eta Izenperen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatu bat.

    IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta, hura emateko, aurrez aurreko identifikazioa behar da, edo, bestela, ziurtagiri elektroniko bat erabili edo bideoidentifikazio bat egin behar da.

    Bak-arekin batera, sistemok beste ziurtagiri elektroniko batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu.

    BakQ-a leku hauetan eskatu behar da eta momentuan bertan ematen da:

    1. KzGunea deritzen zentroen sare zabalean.
    2. Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
    3. Gertu bulegoetan eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoetan.

    Hemen kontsultatu bulego guztien zerrenda.

Ordezkaritza Ondare eta Fortuna Handiak

  • Ordezkaritza-gakoak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko Errenta eta Ondarea 2024 Kanpainan.

    Zure ordezkaritza-gakoa erabilita, beste pertsona batek (senide bat, gestoria, aholkularitza...) aukera izango du:

    • Zirriborrora sartu eta aldatzeko eta errenta-aitorpena aurkezteko.
    • Ondareari buruzko aurkezpenera sartzeko, ondarearen aitorpena egiteko eta aurkezteko eta, beharrezkoa bada, Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun-Zergaren aitorpena egiteko eta aurkezteko.
    • Ondoren edozein izapide egiteko.
  • Ordezkaritza egiaztatutzat joko da baldin eta titularra ez den beste pertsona batek sartzen badu ordezkaritza-gakoa, errenta-zirriborroa izapidetzeko eta ondare-aitorpena edo fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zergaren aitorpena izapidetzeko.

  • Ezkontideetako bat edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bizirik dirauen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak bost urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.

    Bizirik dagoen ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ematen badio ordezkaritza zerga-administrazioaren aurrean, ulertuko da hildako zergadunari dagokionez ere eman zaiola ordezkaritza hori, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.

    Dena den, hildakoaren oinordekoek aukera izango dute bizirik dagoen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka egiteko eskubidea baliatzeko. Horretarako, oinordekoak direla egiaztatu beharko dute.

    Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskaera

  • Adingabeen legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da, ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bi gurasoen alde, familia-unitate bateko kide diren adingabeak badira, edo, guraso bakarraren alde, guraso bakarra badute. Hori guztia, kontrakoaren froga sinesgarririk ezean.

  • Ordezkaritza-gakoak bost urteko balioa du, lehenengoz erabiltzen denetik. Aldi horretan, gakoa eman zen zergaldiko errentaren eta ondarearen izapideak egiteko erabili ahal izango da, bai eta, hala badagokio, fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zergaren izapideak egiteko ere.

Aurkeztu ondoren Ondare eta Fortuna Handiak

    • «Dokumentazioa erantsi» estekaren bidez.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, esteka edo izapide hauetatik:
      • «Nire espedienteak», Ondarea2025 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «dokumentazioa erantsi» hautatuz.
      • «Zerga-dokumentazioa eranstea» izapidetik.
  • Kontsulta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, «Nire aurkezpenak» ataletik, Ondarea25 espedientera sartuz.

    • «Zuzentze-idazki bat egitea» estekaren bidez.
    • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, esteka edo izapide hauetatik:
      • «Nire espedienteak», Ondarea25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «dokumentazioa erantsi» hautatuz.
      • Izapideen katalogotik, «Zerga-aitorpena zuzentzeko eskaera» izapidea hautatuz.
  • Aitorpena aurkeztuta, aukera egongo da aitorpenak helbideratzeko banku-kontua aldatzeko.

    Ondare-aitorpenarekin lotutako helbideratze-kontuaren aldaketa Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiten da, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Ondarea25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik, eskuragarri dauden aukeren artean «helbideratze-kontua aldatu» aukera hautatuz.
  • Ordainketa-gutuna ere eska daiteke, finantza-entitate laguntzaile batean ordaintzeko.

    Ordainketa-gutuna Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatzen da, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Ondarea25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik, eta, zorra ordaintzeko eskuragarri dauden ordainketa-bideen artean, ordainketa-gutuna aukera hautatuz.
    • Ordainketa-gutuna: ordaindu gabeko zorraren zenbateko osoa edo partziala duen ordainketa-gutuna lortu, finantza-entitate laguntzaile batean ordaintzeko.
    • Ordainketa-pasabidea: ordainketa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidera sartuta egin. Ordaindu gabeko zorraren zenbateko osoa edo zati bat ordaindu ahal izango da.
    • Banku-helbideratzea: zorra finantza-entitate laguntzaile batean irekitako banku-kontu batean helbideratuz ordaindu. Helbideratzearen zenbatekoa zorraren zenbateko osoa izango da beti.
    • Geroratzeko eskatu: zorren ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskatu.
    • Konpentsazioa eskatu: zordunaren alde aitortutako kredituekin konpentsatzeagatik zorrak guztiz edo partzialki azkentzeko eskatu.

    Ordaintzeko modua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aukeratu daiteke, esteka edo izapide hauetatik sartuz ordainketa kudeatzeko modulura:

    • «Nire espedienteak», Ondarea25 espedientera sartuz eta, jarduketen artean, «ordainketa kudeatu» hautatuz.
    • «Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu» izapidetik.
  • Ondare-likidaziora sartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikora jo daiteke, esteka honetatik:

    «Nire espedienteak», Ondarea25 espedientera sartuz; bertatik, aukera izango duzu jakinarazpena irakurtzeko eta espedientearen dokumentaziora noiznahi sartzeko.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez erantzuten zaie errekerimenduei, esteka honetatik:

  • Likidazioa sortu ondoren aurkeztu daiteke errekurtsoa.

Laguntzarik behar duzu?