Zer da errenta-zirriborroa

Errenta eta Ondarea 2025 | Apirilaren 15etik ekainaren 30era

  • Errenta/Renta 2025 - Beti zure alde
  • Europar Batasunak Konfinantzatua

Ogasunean dauden datu pertsonal, familiar eta ekonomikoekin egindako aitorpen-proposamena da zirriborroa. Izenak adierazten duen bezala, zirriborro bat besterik ez da; emaitza, beraz, behin-behinekoa da.

Komeni da, aurkeztu aurretik, zirriborrora sartzea eta egiaztatzea daturen bat falta den edo aldatu nahi duzun.

Itzulketa 7 egunetan

Gogoan izan: aitorpenaren emaitza Ogasunak itzultzea bada, zenbatekoa gehienez ere zazpi eguneko epean sartuko dizugu banku-kontuan, aitorpena aurkezten duzunetik.

Errenta-zirriborroa hiru urratsetan gestionatu

ZIRRIBORRORA SARTU

Egoitza elektronikoan dagoen aitorpen-zirriborrora sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu.

Zeure burua identifikatu ondoren, galdetuko dizugu zein zirriborrotara sartu nahi duzun:

  • Zure zirriborrora.
  • Zurera eta zure ezkontide edo izatezko bikotearen zirriborrora (baterako aitorpenak).
  • Edo beste pertsona batenera.

Gogoan izan: zure ezkontidearekin edo izatezko bikotearekin baterako aitorpen-zirriborrora sartzeko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu. Bai eta beste pertsona baten zirriborrora sartzeko ere.

Aitorpen-zirriborroaren informazioa telefono bidez eskuratzeko ere, zeure burua identifikatu beharko duzu. Honela egin dezakezu:

  • Bak sistema badaukazu, zure Bak-ari lotutako telefonora SMS bidez bidaliko dizugun kodearekin.
  • Bak sistemarik ez badaukazu, eskutitzean bidali dizugun Bak-a aktibatzeko kodearekin.

ZIRRIBORROA BERRIKUSI

Zeure burua identifikatu ondoren, zirriborroaren informazioa kontsultatu ahal izango duzu. Ogasunean dagoen informazioaren arabera zuretzat onuragarriena den aitorpen-proposamena agertuko da, indibiduala edo baterakoa.

Baterako aitorpenen kasuan, gogoan izan: zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen datuak bistaratzeko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

Seme-alaba adingaberik eta/edo tutoretzapeko pertsonarik baduzu, haien zirriborroak kontsultatu ahal izango dituzu.

Zirriborroan datuak osatu, kendu edo aldatzeko aukera izango duzu, bai eta egoki iritzitako dokumentazioa gehitzeko ere.

Zirriborroan kontu hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:

  • Aurkezteko betebeharra.
  • Datuak osatu behar diren.
  • Kasu askotan, emaitza ekonomikoa.

Gogoratu informazio guztia berrikustea komeni dela: datu familiarrak, helbidea eta datu ekonomikoak.

  • Zirriborroa berrikusi ondoren dena ondo badago, aitorpena aurkeztu ahal izango duzu.

  • Zirriborroan datuak osatu, kendu edo aldatzeko aukera izango duzu, bai eta egoki iritzitako dokumentazioa gehitzeko ere.

    Gainera, zirriborroak laguntza-sistema bat dauka ezarrita, zirriborroa osatzen eta aurkezpena egiten lagunduko dizuna.

    Ohiko galderak

  • Egoitza elektronikoaren bidez zirriborrora sartuta, datu horiei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu, Abisuak atalean. Bertara sartzeko, goialdeko kanpaiaren ikonoa (abisuak) sakatu behar da, zirriborroaren menu nagusian.

AITORPENA AURKEZTU

  • Egin azken errepasoa. Ez ahaztu datu pertsonalak eta familiarenak berrikustea.

  • Argi eduki nola aurkeztuko duzun: bakarka ala batera. Emaitza aldatu egin daiteke.

  • Gogoan izan: aitorpena ezarritako epearen barruan aurkeztu behar duzu. Apirilaren 15etik ekainaren 30era arte daukazu.

Dena zuzen dagoela egiaztatu ondoren, aurkeztu aitorpena. Egoitza elektronikora sartuz gero, ondorengo beste izapide batzuk egin ditzakezu, hala nola kopia bat deskargatu, geroago aldaketak egin edo likidazioa kontsultatu.

Ohiko galderak atalean, kontsultatu eskuragarri dauden izapideak.

Errenta-zirriborroaren emaitza

Zirriborrora sartzean, argi eta garbi ikusiko duzu zure aitorpenerako (indibiduala zein baterakoa) proposatutako emaitza. Seme-alaba adingaberik baduzu, haien zirriborroak kontsultatu ahal izango dituzu. Baina zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu haren zirriborrora sartzeko edo baterako aitorpena aurkezteko.

Hiru dira emaitza posibleak:

Aitorpena aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta, zazpi egunetan gehienez, zure banku-kontuan izango duzu dirua. Hori hala izango da baldin eta desadostasunik ez badago aurkeztuko aitorpenaren datuen eta Ogasunean dauden datuen artean. Behin-behineko likidazioa geroago berrikusi ahal izango da.

Kasu batzuetan, ezein egintzarik egiten ez baduzu (aitorpena aurkeztu ez baduzu eta zirriborroan aldaketarik egin ez baduzu ekainaren 30erako; egun hori barne), aitorpena automatikoki aurkeztuta geratuko da. Kasu horretan bazaude, argi eta garbi adierazita egongo da errenta-zirriborroan nahiz Errenta25 eskutitzeko Aitorpena orrian.

Aurkeztutakoan, behin-behineko likidazioa sortuko da, eta hurrengo egunetan sartuko zaizu dirua.

Aitorpena aurkeztu behar duzu.

Aitorpena aurkeztu ondoren, behin-behineko likidazioa sortuko da, aurkeztutako aitorpenaren datu berberekin eta emaitza berberarekin. Behin-behineko likidazioa geroago berrikusi ahal izango da.

Ordainketa helbideratu baduzu, ez dizugu kobratuko uztailaren hasierara arte.

Ogasunak, datu nahikorik ez badu zure errenta-zirriborroa egiteko, ez dizu emaitza ekonomikorik eskainiko.

Zirriborrora sartu behar duzu, eta falta diren datuak osatu; datuok Abisuak atalean adierazitakoak izango dira.

Laguntzarik behar duzu?