GIZARTE EKINTZA SAILA

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren eginkizuna da laguntza-premiak dituzten pertsonei bizi-ibilbidean laguntzea, tresna hauen bidez: balorazioa, orientazioa, baliabide espezializatuak, bilakaeraren jarraipena, eta, hala badagokio, beste baliabide batzuetara bideratzea. Arreta berezia jartzen da mendetasun- eta desgaitasun-egoeretan eta babesik gabe edo babesgabetasun arrisku handian dauden haurren babesean.

Gainera, Bizkaian ematen diren gizarte-zerbitzuak baimendu, ikuskatu, homologatu eta erregistratzeko lanak egiten ditu.

Gizarte Ekintza Sailaren politikak Bizkaiko gizarte ekintzako hirugarren sektorearen laguntzarekin diseinatzen eta gauzatzen dira, bizkaitarren parte-hartzea bultzatuta.

Aurrekontua 2026 Bizkaiko Foru Aldundia

767.151.622 €*

1.718.223.786 euroko guztizko aurrekontuaren %44,65*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2026

Zer egiten dugu?

Eginkizun hauek ditu:

  • Sailaren administrazio-kudeaketa eta aholkularitza juridikoa, arlo guztiei arau- eta lege-laguntza emanez.
  • Gizarte-zerbitzuetako erakundeak, zentroak eta zerbitzuak baimentzea, ebaluatzea, homologatzea, erregistratzea eta ikuskatzea.
  • Haurrak babestea, adingabeen babesgabezia- edo abandonu-egoeretan esku hartuz.
     

Eginkizun hauek ditu:

  • Mendekotasun- eta desgaitasun-egoeren diagnostikoa, balorazioa eta orientazioa, bai eta pertsona bakoitzari egokitutako baliabideen eta zerbitzuen prestazioa eta zaintza-ekosistema ere, komunitatean integra daitezen sustatzeko. Gizarte-larrialdien arloko koordinazioa ere barne hartzen du.
  • Kotizazio gabeko pentsioak kudeatzea, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko entitate laguntzailea den aldetik.
  • Adinekoen Kontseilua dinamizatzea, parte hartzeko eta aktiboki entzuteko gune gisa.

Eginkizun hauek ditu:

  • Bizitza-luzerari eta iraupen luzeko zainketei buruzko behaketa eta ikerketa aplikatua, Bizi-luzetasunaren Behatokiaren eta Nagusi Intelligence Centerren bidez.
  • Zahartze aktiboari eta erronka demografikora egokitzeari lotutako politika publikoak diseinatzea eta koordinatzea.
  • Zainketen plangintza estrategikoa egitea, iraupen luzeko zainketen 
  • Erakundeen arteko eta sareko lankidetza, tokiko, nazioko eta nazioarteko aliantzetan parte hartuz, zahartzeari ikuspegi berritzaile eta partekatu batetik aurre egiteko.

Programak eta zerbitzuak

Haurrak

  • Adingabeak babesteko neurriak: tutoretza eta zaintza

    Adingabe bat babesgabetasun-egoeran dagoenean, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du haren zaintza edo tutoretza.

  • Familia-harrera

    Familia-giro normalizatu batean hazteko zailtasunak dituzten haurrei harrera-familia batean maitasun-, zaintza- eta laguntza-giroan bizitzeko aukera ematen die.

  • Arreta goiztiarra

    Diziplinarteko ekintza koordinatuen multzo bat da, garapenean trastornoak dituzten edo trastornoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendua.

Mendekotasuna eta desgaitasuna

  • Mendekotasunaren ebaluazioa

    Talde profesional batek eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak ohiko ingurunean gauzatzeko laguntzaren beharra baloratzen du.

    Mendetasun-egoerak zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko aukera ematen du, aitortutako mendetasun-mailaren arabera.

  • Desgaitasunaren ebaluazioa

    Gizartean baldintza berdinetan bete-betean eta eraginkortasunez (testuinguruaren oztopoak kontuan hartuta) parte hartzea eragozten dioten muga fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak baloratu behar dira.

    Desgaitasun-egoerak zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko edo onurak izateko aukera ematen du, aitortutako desgaitasun-mailaren arabera.

  • Zantzaileak

    Bizkaiko Foru Aldundiak aitortu eta babestu egiten du mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat zaindu eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa kobratzen duten pertsonen lana, beren bizi-proiektua eta ematen dituzten zainketak bateragarri egin ditzaten.

Gizarte-zerbitzuen erregistroa eta ikuskapena

  • Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

    Bizkaiko gizarte-zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroei (publikoak zein pribatuak) buruzko informazio publikorako tresna.

  • Baimena eta ikuspena

    Bizkaiko gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroek indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen du, erabiltzaileen eskubideak bermatu daitezen.

Erabiltzaileentzako arreta

  • Erabiltzaileari Laguntzeko Unitatea

    Unitate horren ardura da erabiltzaileek sailaren eskumeneko gizarte-zerbitzuei eta -arretari buruz aurkeztutako iradokizunak eta kexak jasotzea eta izapidetzea, bai eta Etika Batzordeari bidalitako kontsultak ere.

Albisteak