Gobernu Irekirako Aliantza

Gobernu Irekirako Aliantza (Open Government Partnership-OGP) erreferentziako nazioarteko erakunde bat da eta gobernu ¨irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak” sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da bere helburua.

Bizkaiko Foru Aldundiak OGP Euskadin parte hartzen du, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko udalekin eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, Matia Fundazioaren, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-EGKren eta Elkarlan Zuzenbidearen Euskal Elkartearen babesarekin batera aurkeztutako hautagaitzaren bidez.

OGP Euskadik, bere ibilbidean, Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Plana (2018-2020) eta Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Plana (2021-2024) ditu.

Ekintza-planei buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke:

OGP Euskadi

GOBERNU IREKIAREN Plana 2017-2019

Estrategia horrekin, Bizkaiko Foru Aldundiak gobernu irekiaren bideari ekin zion. Prozesu horren helburua administrazio hobea, hurbilagoa, modernoagoa eta arduratsuagoa lortzea da, politika egiteko eta publikoa kudeatzeko formula berrien bidez, pertsonen zerbitzura dagoen Bizkaia baterantz aurrera egiteko.

BIZKAIA IREKIA 2017-2019

BIZKAIA GOBERNU IREKIAREN GOBERNU AZTERLANA

ELGE ren Gobernu Irekiaren Azterlanek gobernu garden, parte-hartzaile eta arduratsuagoak eraikitzen laguntzen diete herrialdeei. Helburua herritarren konfiantza berreskuratzea eta hazkunde barneratzailea sustatzea da. Gobernu irekiaren politika publikoen eta ekimenen azterketa sakona ahalbidetzen dute, eta, gomendioen bitartez, politika publikoak formulatzeko zikloetan beren printzipio eta jardunbideak are gehiago integratzen laguntzen dute.

Atal honetan Bizkaiko Gobernu Irekiaren Azterlana aurkezten da. ELGEren Batzordeak Gobernu Irekiari buruz eskainitako Gomendioetan jasota dauden 10 xedapenetan oinarrituta dago Azterlana.

Azterlana ingelesez ere daukazu eskuragarri:

pdf Open Government Reviews Bizkaia - Highlights 2019 (pdf 4,7 MB)

BIZKAIA GOBERNU IREKIAREN AZTERLANA

Hemen ELGEk Bizkaiko Gobernu Irekiari buruz egindako azterlana euskaraz aurki dezakezu

pdf Jaitsi (pdf 33.5 MB)