Zerga-aurkezpen baten likidazioaren emaitza itzultzekoa (zure alde) edo ordaintzekoa (ogasunaren alde) izan daiteke.

Zerga-aurkezpenaren emaitza itzultzekoa (zure alde) bada, zenbatekoa helbideratzeko adierazitako banku-kontuan sartuko da.

Zerga-aurkezpenaren emaitza ordaintzekoa (ogasunaren aldekoa) bada, ordainketa egiteko hainbat era dituzu. Kasu gehienetan, ordainketa banku-helbideratzearen bidez edo ordainketa-gutun baten bidez egin daiteke.

Ordainketa-gutuna Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidearen bidez ordain daiteke, aurrez aurre banketxe batean edo kutxazain automatiko batean.

Banku-helbideratzea

Banku-kontu bat itzultzekoa (zure alde) edo ordaintzekoa (ogasunaren alde) den zerga-aitorpena helbideratzeko erabil daiteke, baldin eta ogasunak banku-kontuaren eta kontu horren titulartasunaren berri badu. Egiazta ditzakezu zeintzuk diren ogasunak jasota dauzkan zu titularra zaren banku-kontuak egoitza elektronikoaren “Zerga-erabilerarako banku-kontuen alta eta egiaztapena” izapidean.

Emaitza Itzultzekoa (zure alde) duten zerga-aurkezpenen kasuan, helbideratzea edozein banketxetako kontu batean egin dezakezu.

Emaitza ordaintzekoa (ogasunaren alde) duten zerga-aurkezpenen kasuan, helbideratzea Bizkaiko Foru Aldundiarekiko finantza-erakunde laguntzaileetako baten banku-kontu batean egin beharko da.

Zure zorraren egungo ordainketa-modua aldatu ahal izango duzu egoitza elektronikoko "Ordainketa kudeatzea" (Ordainketa egitea, helbideratzea, ordaintzeko modua aldatzea, ordainketa-gutuna eskatzea, zorra atzeratzea edo konpentsatzea)” izapidean.

Ordainketa-gutuna

Zerga-aurkezpenaren emaitza ordaintzekoa (ogasunaren aldekoa) denean, Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidearen bidez ordain dezakezu, aurrez aurre banketxe batean edo kutxazain automatiko batean.

1 Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidea. Nire on line ordainketa

Euskal administrazioek ordainketa segurua egiteko plataforma bat eskaintzen dute, identifikazio digitalik gabe erabil daitekeena. Ordainketa-gutuna (formatu digitalean edo paperean) eta edozein finantza-erakunderen zordunketa-/kreditu-txartela (txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta txartela egiaztatzeko kodea, edo CVC kodea) soilik eduki behar dira. Bizum, TVP edo MiPago Wallet ere erabil daitezke.

Ordaintzeko modu horrek 6.000 €-ko gehieneko zenbatekoa onartzen du.

Ordainketa egiteko urratsak hauek dira:

Ordainketa egin ondoren, ordainagiria emango da.

Informazioa gehiago. Euskal Administrazioen ordainketa-pasabidea

2 Aurrez-aurrekoa

Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzen den edozein finantza-erakundetan. Ordaintzeko modu horrek ez du uzten ordainketa unean bertan baliozkotzen.

3 Kutxazain automatikoa

Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan diharduten finantza-erakundeen kutxazain automatikoetan.

Beharrezkoa da finantza-erakunde laguntzaileren baten kreditu- edo zordunketa-txartela izatea.

Ordaintzeko modu horrek ez du uzten ordainketa unean bertan baliozkotzen.

Ordaintzeko beste era batzuk: ordaintzeko moduak eta ordaintzeko ekintzak

Egoitza elektronikoan nork jarduten duen (bere izenean edo beste pertsona edo erakunde baten ordezkari gisa), zerga-zor mota zein den, eta abar, zerga-zor baten gainean egin daitezkeen beste ordaintzeko moduak eta ordaintzeko ekintzak egon daitezke.

Edozein jarduketa egin ahal izateko, modu digitalean identifikatu behar da egoitza elektronikoak onartutako edozein identifikazio-baliabideren bidez.

Zorrekin, ordainketekin eta banku-kontuen egiaztapenarekin zerikusia duten izapide guztiak aurki ditzakezu Egoitza elektronikoko zerga-izapideak webgunean, “Zergen ordainketa” atalean.

Zorrak ordaintzearekin eta kudeatzearekin zerikusia duten jarduera guztiak Ordainketaren kudeaketa ataletik egin daitezke, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Nire kudeaketak" atalaren bidez.

Ordainketa kudeatzeko, zorra sortu duen espedientera ere jo daiteke egoitza elektronikoko “Nire espedienteak” atalean, eta ordainketaren kudeaketa zein espedienteren gainean egin nahi den hautatu. Espedientean egin daitezkeen jarduketen artean, espedienteko zorren zerrendara zuzendutako “Ordainketa kudeatzea" aukera dago, beharrezko kudeaketak egin ahal izateko, hala nola kontsultatu, ordaindu, atzeratu eta/edo zatikatzea, etab.

Lankidetzan aritzen diren finantza-erakundeak

  • 0019 Deutsche Bank, S.A.E.
  • 0049 Banco Santander, S.A.
  • 0081 Banco de Sabadell S.A.
  • 0128 Bankinter S.A.
  • 0149 BNP Paribas S.A. Espainiako Sukurtsala
  • 0182 Banco Bilbao Vizcaya Argentaria S.A.
  • 0186 Banco Mediolanum, S.A.
  • 0234 CBNK Banco De Colectivos S.A. (Xurgatzen du 0125 Bancofar, S.A.)
  • 0239 Evo Banco S.A.
  • 1465 Ing Bank N.V. Espainiako Sukurtsala
  • 2080 Abanca Corporacion Bancaria S.A. (Xurgatzen du 0216 Targobank S.A.)
  • 2085 Ibercaja Banco S.A.U.
  • 2095 Kutxabank S.A.
  • 2100 Caixabank S.A.
  • 3008 Caja R. De Navarra, S.C.C.
  • 3035 Caja Laboral Popular Coop. de Credito
  • 3183 Caja De Arquitectos, Sdad.Coop.Credito