HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILA

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila, funtsean, arreta ematen duen saila da: barne-arreta, Aldundiaren beraren barruan eta hura osatzen duten pertsonen artean, sail bakoitzak dagozkion zerbitzuak kalitaterik onenarekin eman ahal izatea erraztuz. Eta kanpoko arreta ere ematen die, herritarrei zuzenean herritarrentzako arreta-bideen bidez, lurraldeko udalei eta larrialdi-egoeran dauden herritarrei, Bizkaiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren bidez.

Sailaren konpromisoen artean dago herritarrengandik eta udalerrietatik hurbilago dagoen Foru Aldundi baten alde lan egitea, aldundi eraginkorrago eta berritzaileago baten alde lan egitea, balio erantsi handiagoko zerbitzuak eskainiz, Aldundiaren barruko eta kanpoko pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Udalerrien lurralde-kohesioa bermatzea eta eraldaketa digitala bultzatzea beste lehentasun bat izango da, bai eta larrialdietako foru-zerbitzua nazioartean erreferentziazko zerbitzu bihurtzea ere, berritzailea delako eta abangoardiako teknologiak erabiltzen dituelako. Azkenik, sailak lan-eskaintza egonkorra eta kalitatezkoa bermatzeko lan egingo du, eta etorkizunerako antolaketa prestatuko du, profilak Administrazio Publikoaren etorkizuneko profil profesionalen beharretara egokituz.

Aurrekontua 2023
Bizkaiko Foru Aldundia

94,065,000 €*

1,542,463,000 euroko guztizko aurrekontuaren %6.10*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2023

Zer egiten dugu?

Larrialdien Kudeaketarako eta Babes Zibilerako Foru Zerbitzuak, Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuaren eta Bizkaia Prest zerbitzuaren bidez, erreferentea izan nahi du maila guztietako zerbitzu gisa, eta lehentasunezko agindu gisa du gure lurraldeko segurtasuna zaintzea, arriskuak murrizten lan eginez eta halabeharrez gertatzen diren larrialdi/gertakarien ondorioz sor daitezkeen kalteak minimizatuz.

Araubide Juridikoaren eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio Aldundiaren jarraibideak antolatzea eta betearaztea, foru-funtzio publikoaren araubideari dagokionez, bai eta foru-erakundeari eragiten dioten izaera juridikoko gai guztiei dagokienez ere. Zuzendaritzak, besteak beste, egonkortasuna emateko, bitartekotasuna murrizteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko arlo eta zerbitzuetako plantillak finkatzeko lan egiten du, erakundeko langileen talentua eta ezagutza sustatuz, zerbitzu publikoaren eta bertako langileen kudeaketa eraginkorra finka dadin.

Zerbitzu Korporatiboen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren eta haren foru-erakundeen interes komuneko zerbitzu eta jardueren eskumenak, Kontratazio Zerbitzuaren, Arkitektura Zerbitzuaren, Zerbitzu Teknikoen eta beste zerbitzu batzuen bidez, hala nola Foru Inprenta, Parke Mugikorra, Aholkularitza eta Laguntza Administratiboa eta Kudeaketa eta Aholkularitza Ekonomikoa.

Nabarmentzekoa da Bizkaiko Foru Kontratazio Zentrala, Kontratazio Zerbitzuaren mendekoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta haren foru-erakundeen gastua optimizatzeko eta kontratazio-prozesuak arintzeko tresna gisa, bai eta onura horiei Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei gehitzeko aukera eskaintzeko ere.

Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiaren helburu nagusia da Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalerri guztien arteko harremanak koordinatzea eta bultzatzea. Era berean, eginkizunetako bat da lurralde-oreka lortzen laguntzea, toki-erakundeen finantzaketa-funtsen azterketa, analisia eta banaketa oinarri hartuta, baita toki-erakundeen finantza-tutoretza eta aholkularitza juridiko, ekonomiko eta finantzarioa egitea ere. Horrez gain, Zuzendaritzak laguntza eman eta jarraipena egiten die udalerriei eraldaketa digitaleko prozesuetan, udal-mugarteak mugatzeko eta aldatzeko espedienteen instrukzioan eta kudeaketan, eta toki-erakunde horietan zerbitzuak ematen dituzten gaikuntza nazionaleko funtzionarioen hainbat izendapen mota ebazten.

Programak eta zerbitzuak

  • Suteak Prebenitu eta Itzaltzeko nahiz Salbamendurako Zerbitzua

    Aldundiaren Suteak Itzali eta Salbamendurako Zerbitzua 427 pertsonak osatzen du, suhiltzaileen eta bulegoko langileen artean. Larrialdien kasuan harremanetarako zenbakia 112 da. Zerbitzuak web orrian informazio erabilgarria du, hala nola suteak saihesteko argibideak, barrutiak hustuko adierazpenak, entrenamenduei buruzko informazioa, joan-etorrien informazio eguneratua edo suhiltzaileen jarduerari buruzko oharrak.

    Zerbitzu karta: Prebentzio, suhiltzaile eta salbamendu zerbitzua

  • Lan publikoko eskaintza (LPE)

    Zerbitzu honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegu publikoko deialdien informazio eguneratua lor daiteke: plazen banaketa, aldizkari ofizialetan argitaratze datak, eskabideak entregatzeko hasierako eta amaierako datak, oinarrien argitalpena eta indarreko zerrendak.

    Zerbitzu-gutuna: Foru langileen hautaketa

  • Kontratazio Publikoa

    Atal honetan indarrean dauden kontratu publikoak kontsulta daitezke, baita kontratuei buruzko agiritegi historikoa ere. Era berean, lizitatzaileen erregistroa du eta enpresa hornitzaileek izena eman dezakete, Foru Aldundiaren lizitazioetan eta lehiaketetan parte hartzeko

  • Administrazio artxiboa

    Administrazio artxiboa Foru Aldundiak sortu eta bertan jasotako administrazio agiriak zaintzez eta kudeatzez arduratzen da. Bere instalazioak Ganguren mendian daude eta 673.200 agiri kaxa gordetzeko gaitasuna dute.

  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala

    BAOari esker argitaratutako edozein agiri mota kontsulta daiteke: xedapen orokorrak, ebazpenak, ediktuak edo iragarkiak. Agiri base honetan Bizkaiko Aldizkari Ofizial guztiak kontsulta daitezke, 1994az gero argitaratu badira. Halaber, 1982. urtetik 1993. urtera bitarteko administrazio xedapenen laburpena aurki daiteke.

  • Udalnet

    Bizkaiko udalerrietan tokiko informazioari eta 112rako izapideei buruzko ataria. Plan ekonomiko-finantzarioak, funts eta diru-laguntzak edo Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen egiazko kostua kontsulta daitezke. Halaber, udalen artean informazioa trukatzeko eztabaida-gunea eskaintzen du, baita beste zerbitzu batzuk ere, hala nola defentsa epaiketetan eta laguntza informatikoa

  • Udalentzako zerbitzuen katalogoa

    Foru Aldundiak Bizkaiako udaletxeei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko informazioa eta kontaktuak

    Zerbitzu karta: Laguntza ekonomikoa eta juridikoa udal eta mankomunitateentzat

  • Bizkaiko kontratazio zentral Forala

    Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala sortu da laguntza-organoa izateko Bizkaiko Foru Aldundiko eta foru-sektore publikoko erakundeetako kontratazio-organoentzat zein kontratazio-sistema horri beren borondatez atxikitzen zaizkion Bizkaiko Lurralde Historikoko udaletako eta haien menpeko erakunde instrumentaletako, mankomunitate zein partzuergoetako kontratazio-organoentzat ere. Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 20ko 125/2016 Foru Dekretuaren bidez sortu zen.

    Bizkaiko kontratazio zentral Foralaren zerbitzu-Karta

Albisteak