AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILA

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren ardura Bizkaiko errepideen eta autobideen sarearen plangintza, eraikuntza eta mantenua dira; halaber, Sailaren erantzukizuna dira Foru Aldundiaren zerbitzuetarako erabiltzen diren bestelako azpiegiturak. Horiek ez ezik, lurraldearen antolamendua kudeatzen du eta 7.000 biztanle baino gutxiagoko Bizkaiko udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorren onespenaren arduraduna da.

Aurrekontua 2026 Bizkaiko Foru Aldundia

250.689.000 €*

1.718.223.786 euroko guztizko aurrekontuaren %14,59*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2026

Zer egiten dugu?

Lurralde Garapenerako Zuzendaritza arduratzen da foru sareko errepideen proiektuak garatzeaz eta horiek eraikitzeaz eta hobetzeaz.

Gainera, Bizkaiko lurralde antolamenduko planak eratzeaz arduratzen da, baita 7.000 biztanle baino gutxiago bizi diren udalerrien hirigintza planak behin betiko onesteaz eta Bizkaiko informazio geografikoa eta kartografikoa eguneratzeaz ere.

Azkenik, Azpiegiturak sozietate publikoa gainbegiratzeaz arduratzen da.

Berrikuntza eta Errepide Kudeaketako Zuzendaritza arduratzen da foru bide sarean teknologia berriak eguneratzeaz eta aplikatzeaz, baita errepideen eta bizikleta bideen sarea egunero antolatzeaz, zaintzeaz, ustiatzeaz eta kudeatzeaz ere.

Gainera, Interbiak sozietate publikoa gainbegiratzeaz arduratzen da.

Programak eta zerbitzuak

<span class="bipo_hyphens">Errepideak</span>

<span class="bipo_hyphens">Bizikleta bideak</span>

<span class="bipo_hyphens">Lurralde eta hirigintza plangintza</span>

Beste batzuk

  • Interbiak

    Interbiak da Bizkaiko bide-azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen den Foru Sozietate Publikoa, eta bidesariak, autobideak eta tunel batzuk kudeatzen ditu, besteak beste.

  • Azpiegiturak

    Azpiegiturak, S.A.M.P. sozietate anonimo berezko bitartekoa 2010eko uztailaren 6an eratu zen, Azpiegitura, S.A.U.; Bizkailur, S.A.U.; Bideak-Bizkaiko Bideak, S.A.U. eta Kirolgintzan S.A.U. foru enpresek bat egin ostean. Sozietatearen titularra Bizkaiko Foru Aldundia da.

Albisteak