AHALDUN NAGUSIARI LAGUNTZEKO UNITATEA

Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea arduratzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibide estrategikoak formulatu eta koordinatzeaz, ekintza-unitate bat mantentzeko; era berean, unitate horrek kudeatzen du erakundearen komunikazioa eta munduko beste herrialde batzuekin dituzten harremanak.

Zer Egiten dugu: Ahaldun nagusiaren kabinetea

Zuzendaritza hau Foru Aldundiak abian jartzen dituen proiektuak Bizkaiko pertsonei jakinaraztez arduratzen da.

Komunikaziorako Zuzendaritza, modu berean, Aldundiaren eta komunikabideen arteko zuzeneko lotura da. Horiei zerbitzua prentsa sailaren bidez eskaintzen die.

Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Bizkaiaren eta beste herrialde batzuen arteko harremanak erraztez arduratzen da, Foru Aldundiak enpresaren, ekonomiaren, gizartearen edo kulturaren eremuan lan bideak irekitzeko interesa badu. Halaber, lurraldeak nazioarteko guneetan parte hartzea bultzatzen du, Invest in Biscay programaren bidez atzerriko inbertsioak erakartzeko ekimenak koordinatzeaz gain.

Aldundia etengabeko harremanetan dago Europarekin eta Bizkairako interesgarriak izan daitezkeen programa, zerbitzu edo laguntzekin. Ildo horri jarraiki, eztabaida gune europarretan Aldundiaren partaidetza kudeatzen du eta lurralderako interesgarria izan daitekeen informazio europarra hedatzen du.

Ahaldun Nagusiaren Kabinetearen Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusia, nagusiki, lurralderako interesekoak izan daitezkeen gaiei buruzko beharrezko ikerketak eta azterlanak egiteaz arduratzen da; orobat, bizkaitarrekiko harremanetan kontuak emateaz eta Aldundiko arlo guztietako politika komunak —bereziki, gazteriaren arlokoak— koordinatu eta zuzentzeaz.

Zeharkako organoa da, eta Aldundiko beste zuzendaritza orokor batzuekin konektatzen da eta aritzen da elkarlanean, hobeto koordinatzeko, planifikatzeko, antolatzeko, administratzeko, kudeatzeko eta Bizkaiko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekintzak eta programak gainbegiratzeko.

Zer egiten dugu: ESTRATEGIA DIGITAL ETA KORPORATIBOAREN KABINETEA

Bizkaiko Foru Aldundiaren, bere sailen eta sektore publikoko entitateen plangintza zuzentzen duten ildo estrategikoak eta lehentasunezko jardun-arloak formulatzen ditu Estrategia Digital eta Korporatiboaren Kabineteak, gobernu-ekintza komuneko unitateari euste aldera.

Sailen arteko jardunak zuzendu, bultzatu eta koordinatzen ditu; askotariko arloen planen eta ekintzen jarraipenaz eta barne- nahiz kanpo-kontrolaz arduratzen da, eta lankidetzako eta gobernu irekiko espazioak bultzatzen ditu. Gainera, Foru Aldundiaren datu-estrategia definitzeaz arduratzen da, baita datuen digitalizazioaz eta gobernantzaz ere.

Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiko sailen arteko proiektuak zuzentzen eta garatzen ditu, erakundearen kudeaketa-eredua bideratuz administrazio moderno, berritzaile eta garden bihur dadin; baliabide publikoen erabileran efizientzia hobetzeko ekimenak sustatzen ditu, eta zerbitzu publikoen eta Bizkaiko herritarren ongizatea hobetzea dakarten ebaluazio-sistema komunen diseinua bultzatzen du. Halaber, datu-estrategia definitzeaz arduratzen da, baita datuen digitalizazioaz eta gobernantzaz ere.

Digitalizazioaren eta Herritarrenganako Laguntzaren Zuzendaritza Nagusiaren helburuak honako hauek dira: Bizkaiko Foru Aldundiaren eta foru-sektore publikoko erakundeen Gobernu Digitala lortzera bideratutako estrategia digitala diseinatzea, gidatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kanal anitzeko herritarrei arreta emateko politikak eta zerbitzuak koordinatzea eta bultzatzea ere.

Lan hauek dagozkio, beraz: azpiegitura eta plataforma korporatiboak eta kanal anitzeko administrazioaren (aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta elektronikoa) zeharkako zerbitzuak sustatzeko jarduna zuzendu eta ikuskatzea; administrazio-prozeduren kargak gutxitzea eta prozedurak sinplifikatzea, eta elkarreragingarritasunari buruzko arau teknikoak ezartzea. Aurreko guztia foru-sailekin eta foru-sektore publikoko erakundeekin koordinatuta egingo du.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen gobernantza ezartzeko ardura du, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen estrategia korporatiboa, antolaketa-egitura eta datuen gobernu-programa definitzekoa ere.

Programak eta zerbitzuak

  • Gardentasunerako ataria

    Gune honetan edozein herritarrek erraz eta modu irisgarrian kontsulta dezake informazio aipagarri guztia, Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernu ekintzekin eta funtzionamenduarekin zerikusia badu: antolaketa, kontuen egoera, erakunde hornitzaileekin eta kontratistekin harremanak, aurrekontuak, gauzatzea…

    Zerbitzu karta: Gardentasun Ataria eta Informazio Publikoa Eskuratzea

  • Datu irekien zerbitzua

    Bizkaiko Foru Aldundiak eta herri-administrazioek kudeatzen duten informazioa argitaratzen duen zerbitzua da Open Data Bizkaia. Datu gordinak dira, hau da, sortu, bildu edo edozein iturritatik lortu diren eta interpretatu ez diren jatorrizko datuak. Formatu digital, estandarizatu eta irekietan ematen dira, egitura argi bati jarraituz, ulertzeko eta erabiltzeko. Horrela, horietatik abiatuz, produktuak edo zerbitzuak sor daitezke.

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

    Pertsona fisiko eta juridiko orok informazio publikoa lortzeko duen eskubidea da. Informazio publikotzat jotzen dira edozein euskarri edo formatutan dauden edukiak ala agiriak, herri administrazioaren esku badaude, beren funtzioak erabiliz egin edo erosi badituzte.

    Zerbitzu karta: Gardentasun Ataria eta Informazio Publikoa Eskuratzea

  • Herritarren eta Gizartearen Partaidetza

    Herritarren eta gizartearen partaidetza sustatzen dugu Aldundi irekia izatearekiko oinarrizko elementutzat.

    Espazio honetan Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren partaidetzaren alorrean gauzatzen duen lana ezagutu ahal izango duzu eta zure parte hartzeko eskubidea egikaritzeko bide eta ekimenetara sartu ahal izango zara.

Albisteak