Euskara eta kultura

Euskarari buruzko informazioa, Bizkaiko kultur txartela, Foru Liburutegia, tailerrak, museoak...

Euskararen Etxea

Euskararen Etxea Bilboko San Ignazio auzoan dago eta 2004an sortu zen. Euskararen Etxeak erreferentzia izan nahi du euskal eragileentzat eta euskal jendartearentzat. Horretarako, hainbat zerbitzu eta bitarteko eskaintzen ditu, hala nola, Euskaraen interpretazio zentroa.

Euskararen Interpretazio Zentroak (EIZ) euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu. Era berean, norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, norberak euskarari gehitu egiten baitio. Finean, euskararen askotariko izaerak batu egiten gaitu.

Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei; hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.

Argibide gehiago Euskararen Etxea

Nabarmendutako prozedurak

Ikusi eta eskuratu izapideak, dirulaguntzak eta parte hartzeko prozesuak kulturari eta euskarari lotuta.

Prozedura guztiak