Herritarren eta gizartearen partaidetza

Herritarren eta gizartearen partaidetza

Nola ulertzen dugu herritarren eta gizartearen parte-hartzea?

Bizkaiko Foru Aldundian herritarren eta gizartearen parte-hartzea funtsezkoa da gizarte-lankidetzan aurrera egiteko.

Bizkaiarentzat interesgarriak diren gaietan zure ahotsa entzun nahi dugu, politika, zerbitzu eta programa desberdinei buruz dituzun beharrak eta iritzia ezagutu.

Hartu parte

“Bizkaitarren Sarean” izena emanez gero, Bizkaiarentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu, aurrez aurreko eta online partaidetza-foroen eta galdetegien bidez. Gainera, parte hartzeari eta gobernu irekiari buruzko hiru hilean behingo buletin bat jasoko duzu.

Partaidetza-prozesu irekiak

Kontsultatu gaur egun irekita dauden prozesuak eta parte hartu zure iritzia emanez. Bi parte-hartze prozesu mota daude,

Partaidetza-prozesu orokorrak

Kontsultatu partaidetza-prozesu orokor guztiak

Araudian parte hartzeko prozesuak

  • FORU DEKRETUA, Bizkaiko Foru Aldundiarena, zeinaren bidez, batetik, kriptoaktibo-zerbitzuen hornitzaile jakin batzuentzako egoki jarduteko arauak eta informazio-betebeharrak garatzen baitira eta, bestetik, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak araupetzen dituen Araudia eta Bizkaiko Lurralde Historikoko beste erregelamendu batzuk aldatzen baitira

    Irekita dagoen azken eguna: 2026/08/06 (e)ra

    Entzunaldi eta informazio publikoa

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren FORU DEKRETUaren PROIEKTUA Enpresa Berritzaileal Sortzeko dirulaguntzen programaren oinarri araultzaileak eta lehenengo deialdiak dituena 2027 urterako.

    Irekita dagoen azken eguna: 2026/07/28 (e)ra

    Aurretiazko kontsulta publikoa

  • Bizkaiko foru sektore publikoaren baliabide elektronikoen erabilerari eta eraldaketa digitalari buruzko Foru Araua.

    Irekita dagoen azken eguna: 2026/07/27 (e)ra

    Entzunaldi eta informazio publikoa

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, 2026rako AP-68 autobideko bidesariaren zenbatekoak ezartzen dituena.

    Irekita dagoen azken eguna: 2026/07/22 (e)ra

    Aurretiazko kontsulta publikoa

Araudiei buruzko parte-hartze prozesu guztiak kontsultatu

Egungo partaidetza-plana

Partaidetza-planek partaidetzaren arloan gauzatu beharreko helburuak eta jarduerak ezartzen dituzte. Indarrean dagoen plana Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako 2024-2027 Plana da. Plan hori herritarren eta gizarte- eta erakunde-eragileen parte-hartzearekin egin zen.

Harpidetza

Aldizkako komunikazioak dira, Newsletter formatukoak, eta irekitako edo aurreikusitako partaidetza-aukeren inguruko informazioa zabaltzen dute.

Gainera, garatutako partaidetza-jarduera nagusiei buruzko eta gobernu irekiari lotutako intereseko beste gai batzuei buruzko informazioa ematen da.

Zertan eman nahi duzu izena?

  • hiruhileko aldizkaria; horren bidez, garatutako parte-hartze jarduera nagusiak eta gobernu irekiarekin lotutako intereseko beste gai batzuk egunean jaso ahal izango dituzu.
  • mezu elektroniko bat jasoko duzu araudia egiteko prozesu berri bat irekitzen denean, parte hartu ahal izateko.

Debes seleccionar al menos una opción (boletín o aviso).

Izartxo batekin (*) markatutako eremuak nahitaezkoak dira

suscripcion.email.invalido

Harpidetza hau DBEOrekin bat dator, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusia.

Gran Vía, 2, 6ª - 48001 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

  • Aldizkaria: Bizkaitarren Sarea newsletterra hiru hilean behin bidaltzea

  • Araudi-abisuak: Arauak egiteko prozedura berriei buruzko informazio-abisuak harpidetzea

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

Interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.

  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.

  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen:

Aurreko Buletinak