Herritarren eta gizartearen partaidetza

Haur eta nerabeen tokiko kontseiluak

Haur eta nerabeen tokiko kontseiluak

Bizkaiko Foru Aldundiak abian du Bizkaiko udalerrietan Haur eta Nerabeen Tokiko Kontseiluak sortzea bultzatzeko proiektu bat. Proiektuaren lehen fasea 2024ko irailean hasi zen, eta 2025eko apirilean amaitu zen. Lehen fase honetan, 6 lan-saiotan, Balmaseda, Bermeo, Etxebarri eta Turtziozko udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dute, beren udalerrietan Haur eta Nerabeen Kontseiluak abian jartzeko ibilbide-orria diseinatu eta ezartzeko. Proiektu honen helburua prestakuntza, tresnak eta laguntza eskaintzea da, haur eta nerabeek beren iritziak emateko eta udaletatik egiten diren proiektuak aberasteko bideak izan ditzaten.

Proiektua fase gehiagorekin osatuko da, eta fase horietan lurraldeko udal gehiagok parte hartu ahal izango dute.

Multimedia

Haur eta Nerabeen Tokiko Kontseiluak sortzeko proiektuaren lehen fasea

Laburpena eta ondorioak