EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak kultura transmititu, garatu eta sustatzeko lanean dihardu. Hala, bere gizarte balioa azpimarratzen du. Ildo horri eutsiz, euskara suspertzearen aldeko apustua egitea, bizikidetasunaren aldeko apustua burutzea da. Sailak gizarte elebidunagoaren alde lan egiten du eta euskararen erabilera errazten duten neurrien bidez finkatzen du.

Halaber, Sailaren helburua bizi kalitatea hobetu, aukera berdintasuna sustatu eta balioak transmititzeko bitarteko bezala kirola bultzatzea da.

Aurrekontua 2026 Bizkaiko Foru Aldundia

70.378.553 €*

1.718.223.786 euroko guztizko aurrekontuaren %4,10*

*Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.

aurrekontuak 2026

Zer egiten dugu?

Kultura Zuzendaritzak Bizkaiko artistak babesten ditu eta, horretarako, bekak eta diru-laguntzak ematen dizkie eta Barriek, Bosteko eta Ertibil programen bitartez beren obrak hedatu eta ezagutzea bultzatzen du.

Era berean, Zuzendaritzaren zeregina da Bizkaiko Kultur Ondarea zaintzea eta babesteko laguntzak eskaintzen ditu. Helburu bera betetzeko, zaharberritze lantegia du eta lurraldeko ondare higigarriari dagozkion elementuen gainean lanak egin eta ikuskatzen ditu. Horrez gain, urtero Ondareari buruzko Jardunaldi Europarrak antolatzen ditu. Horietan herritarrek Bizkaiko kultura ondarea eta bere historia ezagutzeko aukera dute.

Halaber, Aldundiak Bizkaiko pertsonen esku foru museoen eskaintza jartzen du Bizkaikoa museoen sarearen bitartez; lurraldeko arkeologia altxorretan zehar ibilbideak antolatzen ditu, hala nola Arrolako Oppiduma, Foruko Herri Erromatarra, Ereñozarko Gaztelua eta Tribisburuko nekropoli erromatarra; urtero Bizkaiko Kultur Txartela abian jartzen du kultura produktuen kontsumoa pizteko; Foru Liburutegia eta horren zerbitzuak (agiriak digitalizatu eta sailkatzea, irakurketa eta idazketa sustatzeko jarduerak…) bere gain ditu; eta Dantzabiz programaren bidez lurraldean dantza sustatzen du.

Euskara Zuzendaritzak Bizkaiko gizartearen eremu guztietan euskararen erabilera finkatzearen alde dihardu lanean. Horretarako, besteak beste, Euskara Eskura Txartela ekimena eta Euskararen Txantxangorria kanpaina jarri zituen abian. Aurrerantzean, bereziki, eremu sozioekonomikoa landuko du euskarak eremu horretan duen erabilera indartzeko, eta, aldi berean, euskarak kirolean duen erabilera areagotzen eta sendotzen jarraituko du.

Zuzendaritzaren jardueren artean barruan Euskara Bizia Batzordea dinamizatzea ere badago. Lurralde osoan euskararen egoera aztertzeaz eta hobetzeaz arduratzen da batzorde hori.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kirolaren gaineko aginpidea du. Urtero 45.000 neska-mutil aritzen dira lurralde osoan. Helburua Bizkaiko ikasleei bideratutako kirol eskaintza sustatu, erraztu, antolatu eta arautzea da, kirol ohitura sortu eta hezkuntza garapena osatzeko. Federazioekin, udalekin eta tokiko erakundeekin nahiz erakunde pribatuekin lankidetzan, Kirol Zerbitzuak kirol eskaintza anitza, integratzailea eta genero berdintasuna errespetatzen duena gauzatzen du.

Era berean, Zerbitzuak kirolariek teknikak hobetzen dituzten programetarako eta kirol federazioetarako laguntzak eskaintzen ditu eta kirol diziplina ezberdinak sendotzeko proiektuak eta laguntzak abian jarri ere bai.

Programak eta zerbitzuak

Euskara

  • Euskara Bizia Batzordea

    Lurraldean euskararen egoera aztertzeaz eta hobetzeaz arduratzen den organoa

  • Azkue Fundazioa

    Azkue Fundazioak euskara bultzatzeko produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu eta, xede horretarako, teknologia berriez baliatzen da

Kultura

  • Barriek programa

    Barriek izenekoak Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzako Bekak jaso dituzten artisten lanak erakusten ditu.

  • Bosteko programa

    Bosteko Bizkaian trebatutako artisten lanak hedatzeko plataforma da. Foru Aldundiak koordinatzen du erakusketa ibiltaria eta lurraldeko bost udaletako bost erakusketa aretoren artean garatzen da

  • Ertibil programa

    Ikus Arteen Erakusketa Ibiltaria gehienez 20 obra biltzen dituen erakusketa da. Horiek Bizkaiko udal erakusketa aretoetan ageri dira. Helburua Bizkaiko artista gazteen sormenezko ekimenak babestea eta lurraldean ikus arteak hedatu eta sustatzea da Erakusketak hurrengo modalitateak lantzen ditu: pintura, eskultura, grabatua, argazkia eta DVD-Bideoa

  • Zaharberrikuntza lantegia

    Foru Aldundiaren Zaharberrikuntza Lantegiak lurraldeko ondare higigarriaren elementuetan kontserbatu eta zaharberritzeko esku-hartzeak egin eta ikuskatzen ditu

Kirola

  • Eskola-kirola

    Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko neska-mutilentzat kirolaren eskaintza anitza eta zabala eskaintzen du. 45.000 ikaslek parte hartzen du programaren jardueratan eta helburu bakarra kirola egiten duten bitartean neska-mutilak dibertitzea da

    Zerbitzu karta: Eskola kirola

  • Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak

    Udal kirolaren eta kirol azpiegituren atalaren xedea Bizkaian kirola egitea erraztea eta sustatzea da, kirolarekin zerikusia duten eragileengan ezagutza sortzera bideratutako ekintzen bidez, kirol-errealitatean sakonduz eta sareko lanak bultzatuz, bai eta teknologia berriak erabiltzea ere, kirola egiteko eta hari atxikitzeko elementu gisa.

    Herritarren kirol-beharrak asetzeko, Bizkaiko herritarren kirol-jarduera areagotzeko aukera ematen duten era guztietako erakundeekin lan egiten da.

    Zerbitzu karta: Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak 2021-2022

Albisteak