saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizitegi-eraikinetako isolamendu akustikoaren plana

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Leihoak ordezteko edo isolamendu akustikoa hobetzeko lanak, foru-errepideetako zarataren eraginpeko bizitegi-eraikinetako logela, egongela edo saletan, Aldundiak ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera. ENACek egiaztatu eta Aldundiak kontratatutako enpresa batek zehaztuko du, etxebizitzetara bisita egin ondoren, zein esparrutan ezarri beharko diren neurriak, eta zein neurri ezarri beharko den, gelen barrualdean ez dadin arauz ezarritako zarata-maila gainditu (30 dB logeletan eta 35 saletan eta egongeletan). Dirulaguntzaren emakida jakinarazi ondoren, obrak eta fakturak 2023ko urtarrilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira.

NORENTZAT?

Lehentasun-indizerik handiena duten hamabost etxebizitzaren titularrentzat. Hona hemen eraikinak:

  • Iparragirre etorbideko 22. ataria (Leioa).
  • Iparragirre etorbideko 24. ataria (Leioa).
  • Filomena Baldezate kaleko 2. ataria (Bilbo).
  • Norberto Acebal kaleko 6. ataria (Barakaldo).
  • Estartetxe kaleko 24. ataria (Leioa).
  • Galtsua kaleko 1. ataria (Barakaldo).
  • Bizkerre kaleko 30. ataria (Getxo).
  • Iparragirre etorbideko 44. ataria (Leioa).
  • Camilo Villabaso kaleko 12. ataria (Bilbo)
  • Iparragirre etorbideko 2a. ataria (Leioa).
  • Estartetxe kaleko 7. ataria (Leioa).
  • Estartetxe kaleko 15. ataria (Leioa).
  • Mendibil kaleko 2. ataria (Leioa)
  • Filomena Baldezate kaleko 1. ataria (Bilbo)
  • Zorrotza-Kastrexana errepideko 27. ataria (Bilbo)

ESKABIDEAK

2022ko urtarrilaren 4tik otsailaren 3ra arte

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Otros documentos

JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 8a izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali