saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hirigintza-plangintza berrikusteko dirulaguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

  • Plangintza orokorra erabat edo partez berrikustea Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
  • Plangintza orokorrak egiteko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak, bereziki ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzkoak; izan ere, ebaluazio hori eskatu beharrekoa da urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren arabera (haren bidez, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen da).

NORENTZAT?

Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalentzat, baldin eta hirigintza-plangintza orokorra egokitu behar badute Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera.

ESKABIDEAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 7tik maiatzaren 6ko 23.59etara, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke

DOCUMENTUAK:

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Teléfonoa: 94 406 80 08

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali