Maiatzaren 4tik ekainaren 30era

Errenta-aitorpenaz gainera, baliteke ondare-aitorpena ere aurkeztu behar izatea. Zure titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoen aitorpena da.

Egoitza elektronikotik sartu ahal izango zara ondare-aurkezpenera. Aurkezpen horrek 2025eko datu fiskalak dakartza. Datuak kontsultatu, aldatu edo osatu ahal izango dituzu, eta, ondoren, ondare-aitorpena aurkeztu.

Ondarearen aurkezpenera sartu

Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa.

Kasu batzuetan, gainera, fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun-zerga aurkeztu beharko duzu.

Ondarea aurkeztu behar duzu, baldin eta:

  • Zergaren aitorpenaren emaitza ordaintzea bada.
  • Edo zure ondasun edo eskubide ekonomikoen balioa 2.000.000 eurotik gorakoa bada, nahiz eta aitorpenaren emaitza ordaintzea ez izan.

Ondarearen eta Fortuna Handien gaineko zerga hiru urratsetan

ONDAREAREN AURKEZPENERA SARTU

Egoitza elektronikoan ondarearen eta fortuna handien aurkezpenera sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu.

Zeure burua identifikatu ondoren, galdetuko dizugu zein aurkezpenetara sartu nahi duzun:

  • Zure aurkezpenera.
  • Beste pertsona baten aurkezpenera.

Gogoan izan: beste pertsona baten aurkezpenera sartu ahal izateko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

AITORPENA EGIN

Identifikatu ondoren, ondarearen aurkezpenera sartu ahal izango zara egoitza elektronikoan. Aurkezpen horrek 2025eko datu fiskalak dakartza.

Datuak osatu, kendu edo aldatzeko aukera izango duzu, bai eta egoki iritzitako dokumentazioa eransteko ere.

Gogoan izan: beste pertsona baten aurkezpenera edo datuetara sartu ahal izateko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

AITORPENA AURKEZTU

Dena zuzen dagoela egiaztatu ondoren, ondare-aitorpena aurkeztu ahal izango duzu, bai eta, hala badagokio, fortuna handiena ere. 

Aitorpena aurkeztu ondoren, egoitza elektronikora sartuz gero, ondorengo beste izapide batzuk egin ahal izango ditu, hala nola kopia bat deskargatu edo likidazioa kontsultatu.

Kontsultatu eskuragarri dauden izapideak ohiko galderak atalean.

Laguntzarik behar duzu?