Govtech Lab Bizkaia

Laborategi irekia konponbide digital berriak Bizkaiko Foru Aldundiko erronka handien eskura jartzeko.Europar Batasunarekin batera finantziatuta. Cofinanciado por la Unión Europea

Europar Batasunarekin batera finantziatuta. Cofinanciado por la Unión Europea

Berrikuntza irekiko prozesuen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hauteman, gidatu eta gainditu egingo ditu ohiko hornitzaileenak ez diren konponbideak, hala nola startup, scaleup eta ETE digitalenak. Horrela, lankidetza publiko-pribatuko espazio berriak garatu ahal izango dira, teknologia arloko eragilerik berritzaileenekin.

Berrikuntza erronkak

Laster argitaratuko dugu informazio gehiago

Beta avatar

Soluzioak pilotatzen ari gara erronka irabazi duten startupekin batera. Laster aireratuko gara erronka berriekin. Erne egon!

Zer eskaintzen dio Govtech Bizkaiak zure startupari

Hau eskaintzen dizugu irtenbide berritzaile bat duen startup bat badaukazu:

  • Erronkak

    Ikerketa eta gidatze aukerak aurkitzea proposatzen ditugun erronken bidez

    Participa en retos

  • Bootcamp-ak

    Prestakuntza praktiko batean parte hartzeko aukera, administrazio publikoekin lan egiteko behar diren tresnak emateko

    Apúntate al próximo bootcamp

Laborategiko prozesua fasez fase

  1. 1 Erronkak identifikatu

    Diseinu eta berrikuntza metodologien laguntzaren bidez, programan lantzeko erronken gainean zehaztu beharreko arazoak hautemango ditugu.

  2. 2 Erronkak zabaldu

    Erronkak berrikuntzaren ekosisteman jakinarazten eta zabaltzen dira, eta horrela startupak konponbideak aurkeztera deitzen ditugu.

  3. 3 Startup hautatu

    Startupek eta administrazioak elkarrekin lan egiten ikasiko dute. Gainera, erronka bakoitzeko pilotua egingo duen finalista hautatzeko bilerak egingo dira startupekin.

  4. 4 Pilotua eta ikerketa

    Startupek eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailek zerbitzu edo prozesu publikoko erabiltzaileekin lan egingo dute lankidetzaren helburuak diseinatzeko eta Govtech Lab Bizkaiaren laguntzarekin txertatuko da.

  5. 5 Hedapena eta eskalatzea

    Pilotuan ikasitakoa aztertuko da etorkizuneko eskalako lizitazioen eta inbertitzeko aukerako logiken berri emateko.

  • Nekazaritza

    Prozesuan

    Nola handitu genezake nekazari eta abeltzainen autonomia, beren ustiategiei buruzko informazioa kontsultatzeko eta izapideak egiteko garaian?

  • Herritarren Arreta

    Prozesuan

    Nola handitu genezake nekazari eta abeltzainen autonomia, beren ustiategiei buruzko informazioa kontsultatzeko eta izapideak egiteko garaian?

  • Bizkaibus

    Prozesuan

    Nola bermatu daiteke markesinen eta geralekuen egoera optimoa, eta, aldi berean, nola bizkortu eta eraginkortu haien mantentze-kudeaketa?

  • Web inklusiboa

    Prozesuan

    Nola lor daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneetan argitaratutako informazioa herritar guztientzat argia, ulerterraza eta beren beharretara egokitua dela hautematea?

Bootcamp GovTech

Badakigu erakunde publikoetarako salmentak prestatzeko bestelako prozesu bat jarraitu behar dela, sektore pribatuarekin alderatuta. Hori dela eta, startup, scaleup edo ETE digitalei ikasteko eremu praktikoa eta intentsiboa eskaintzen diegu bezero publikoa arrakastaz ezagutu eta horrengana hurbildu ahal izateko.

Apuntatu gure bootcampean:

  • Lizitazio publikoetan lehiakorra izaten ikasiko duzu.
  • B2Gko aholkulariak eta adituak ezagutuko dituzu.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko taldeei zure konponbidea aurkeztu ahal izango diezu.

Urtero, bootcampeko hainbat deialdi irekitzen ditugu. Hortaz, interesik izatekotan bidali mezu bat govtechlab@bizkaia.eus helbidera eta taldea eratzen denean jakinaraziko dizugu.

Halaber, bootcampari buruz galderarik izanez gero, postontzira idatzi, zalantzarik gabe.

BLOG

Posta guztiak

Newsletter

Izena eman hemen berrikuntza guztien berri izateko.

Laguntzaileak

Bizkaiko berrikuntza ekosistemaren parte bazara eta/edo GovTech Lab Bizkaia laborategian laguntzaile aritu nahi baduzu mezu bat idatzi hona: govtechlab@bizkaia.eus.

  • BBK Bootcamps. Powered by TnEnBRIGE logoa
  • Mondragon Team Academy logoa
  • Mondragon Unibertsitatea logoa
  • Zitek logoa
  • UPV EHU. Eman ta zabal zazu logoa
  • Deusto. Universidad de Deusto. Deustuko Unibertsitatea. University of Deusto logoa
  • Deusto Emprende. Innovación y Emprendimiento. Berrikuntza eta Ekintzailetza. Innovation & Entrepreneurship logoa
  • Tecnalia Ventures. Technology Value For Growth logoa

Harremanetarako

Edozein zalantza edo gai argitzeko, jarri gurekin harremanetan hemen:

e-maila: govtechlab@bizkaia.eus