GOVTECH TALKS: ALFONS CORNELLA, JAKIN-MINA BERRIKUNTZAREN MOTOR GISA ETA GALDEREN BALIOA

2026/10/23

Urriaren 23an, BAT B Accelerator Tower-en egindako GovTech Talk saioan, Alfons Cornella entzuteko aukera izan dugu: 30 urtetik gorako esperientzia duen berrikuntza-aholkularia, Infonomia eta Institute of Next erakundeen sortzailea. Bere lanaren ardatza erakundeei laguntzea da berrikuntza-kultura sortzen eta ideia berriak proiektu bihurtzeko gai diren taldeak aktibatzen. 

Cornellaren ustez, ez da nahikoa banakako jakin-mina: erakundeek ere jakin-mina izan behar dute, horri uzten diotenean zahartu egiten baitira. Formula batekin laburbiltzen du: jakin-min osoa banakako jakin-mina bider testuingurua da. Jakin-min hori galdera bihurtzen da. Etengabe aldatzen ari den ingurune batean, oraindik ondo erantzuten ez dakigun galderak sortzen dira, eta galdera onak egiteko gaitasunari esker antzeman ditzakegu aukerak eta bideratu dezakegu berrikuntza. Hori guztia, ordea, ezinezkoa da pertsonarik gabe; horregatik, ezinbestekoa da taldeak prestatzea eta trebatzea. Jakin-minetik ekintzara igarotzeko eta berrikuntza erakundearen gaitasun estrategiko bihurtzeko, Cornellak honako funtsezko elementuak proposatzen ditu: 

- Arazotik abiatu. Berrikuntza arazo batetik abiatzen da, eta arazo hori konpon daitekeela sinetsita. Arazoen eta beharren bila joan behar da, hauek aukera bihurtzeko. 

- Sentsoreak hedatu. Sentsore eta erantzun eredu baterantz egitea, erakundearen mugetatik haratago seinaleak eta ideiak jaso, interpretatu eta horien arabera jarduteko. 

- Arreta balioan jarri. Berrikuntzak zentzua du balio zehatza ekartzen duenean. Zer balio sortzen den eta norentzat argitzeak bideratzen eta justifikatzen du ekimen bakoitza. 

- Efizientzia hobetu. Emaitza hobeak lortzea, baliabide gutxiagorekin. Suluzioek produktibitatean onura ukigarria ekartzen dutela frogatu behar dute, eta modu zehatzean azaldu. 

- Berrikuntza (eko)sistema bihurtu. Berritzea proposatzea da: pertsonek proposamenak egin eta metodologiaren eta pretotipoen bidez balioztatzen dituzten kultura sustatzea, hornitzaileei eta ekosistemari irekita dagoena. 

- Baliabideak antolatu. Eguneroko egitura hierarkikoarekin batera, erronka eta proposamenen sare bat sortzea: pertsonei parte hartzeko baldintzak ematen dizkien sistema duala. 

Administrazioari dagokionez, ikuspegi horrek hausnarketa zehatz bat eragiten du: nola sortu baldintzak talde publikoek beharrak identifika ditzaten, ohiko erantzunak zalantzan jar ditzaten eta zerbitzuak emateko modu berriak proba ditzaten. Teknologiak aukerak eskaintzen ditu, baina horiek aprobetxatzeko, beharrezkoa da testuingurua ezagutzea, lankidetzan aritzea eta esperimentaziotik ikasteko gaitasuna izatea. 

GovTech Bizkaiak norabide horretan egiten du lan: beharrak sentsorizatzeko, galdera egokiak lantzeko eta talde publikoen erronkak ekosistema berritzailearen soluziekin lotzeko guneak sustatzen ditu, ingurune errealetan duten erabilgarritasuna probatuz. Horrela, GovTech Bizkaiak berrikuntza-sistema bat eraikitzen laguntzen du Bizkaiko Foru Aldundian, berritzeko eta herritarrei zerbitzu hobeak emateko gaitasuna indartuz. 

IKUSI SARRERA GUZTIAK