NOVAGOB EXCELENCIA 2026 SARIAK

PREMIOS NOVAGOB Edicion 2026. Reconociendo la innovación y la transformación en la Administración Pública

2026/09/11

NovaGob Excelencia 2026 Sariak administrazio publikoa eraldatzen ari diren ekimen, proiektu eta pertsonei egiten zaizkien aitorpen handienetako bat dira. Aurtengo edizioa azken fasean dago, eta dagoeneko zabalik dago kategoria bakoitzeko pertsona eta ekimen finalistak hautatzeko epea. Sari-banaketa Madrilen egingo da datorren abenduaren 10ean, eta bertan azpimarratuko da zer-nolako garrantzia duten aldea markatzen duten ideiek, berrikuntza bultzatzen dutenek eta herritarrak erdigunean jartzen dituztenek.

GovTech Bizkaiako ordezkariak sari hauetan parte hartzen ari dira. Saioa Leguinagoicoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Estrategia Digitalerako Zerbitzuko buruak, Urteko Pertsona Berritzailea kategorian izendatu dute, eta GovTech Lab Bizkaia: Berrikuntza kolaboratiboa balio publiko jasangarria sortzeko ekimena Berrikuntzan sormena kategorian nabarmendu dute.

Gainerako kategoriak honako hauek dira: Proiektu eraldatzaileena, Proiektu berritzailea LATAM, Eraldaketa digitala, Berrikuntzan sormena, Sektore Publikoko Emakume Nabarmena, Eraginkortasuna Administrazio Publikoetan (AAPP), Talentua publiko berria, Gobernu ona, Pertsona berritzailea LATAM eta Pertsonen kudeaketa.

Pertsona finalistak hautatzeko bozketa NovaGob Sarien webgunearen bidez egin daiteke

IKUSI SARRERA GUZTIAK