ERRONKEZ BETETAKO URTE-AMAIERA

2026/09/18

Urtearen bigarren zatian, GovTech Bizkaia erritmo bizi-bizian ari da lanean. Proiektu bakoitzak aurreikuspenak gainditzen jarraitzen du, eta hainbat ekitaldi ditugu horizontean: batzuk guk geuk antolatuko ditugu, eta beste batzuetan parte hartuko dugu, sinergiak sortzeko eta Bizkaiko herritarren zerbitzuak hobetzen lagunduko duten ikaskuntzak eskuratzen jarraitzeko. 

GovTech Bizkaia erronkek aurrera jarraitzen dute, bete-betean. Maiatzetik, finalistak diren startupak eta Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak elkarlanean ari dira, sorbalda-sorbaldan, helburu nagusira iristeko etengabeko urratsak emanez: lurraldeko herritarren egunerokoa hobetzen lagunduko duten soluzio berriak aplikatzea.

Bestalde, datozen egunetan GovTech Breakfast saioei berrekingo diegu, eta irailean zehar aurtengo zortzigarren topaketa egingo dugu. Halaber, GovTech Talks saio berri bat ere egingo dugu. Oraingo honetan, hitzaldia urriaren 23an izango da, eta gure gonbidatua Alfonso Cornellá izango da, Infonomia-ren eta Institute of Next-en sortzailea eta berrikuntzarekin, teknologiarekin eta negozioekin lotutako berrogei liburu baino gehiago argitaratu dituena. Urriaren beste mugarri aipagarrietako bat GovTech Bizkaia ekimenaren aurkezpena Garapenerako Amerikarteko Bankuaren delegazio bati egingo zaio. 

Parte hartuko dugun ekitaldien artean daude irailaren 30an egingo den InnoAsturias GovTech eta NovaGob 2026 Kongresua. Azken hori Donostian egingo da urriaren 29an eta 30ean, eta berrikuntza publikoaren arloko erreferentziazko hitzorduetako bat da. Hitzordu horiei esker, gure ekosisteman aplika daitezkeen arrakasta-kasuak ezagutu eta ikaskuntza berriak eskuratu ahal izango ditugu, gure lana hobetzen jarraitzeko. 

IKUSI SARRERA GUZTIAK