Nola bermatu daiteke markesinen eta geralekuen egoera optimoa, eta, aldi berean, nola bizkortu eta eraginkortu haien mantentze-kudeaketa?

Erronka eta azpierronkak:

  • Nola optimiza liteke markesinen egoeraren berrikuspen-denbora, detektatutako akatsen konponketa edo garbiketa ahalik eta eperik laburrenean gauzatu ahal izateko?
  • Nola garatu eta entrenatu liteke sistema adimendun bat, Bizkaibus sareko markesinen eta geralekuen egoerari buruzko informazioa modu proaktiboan eskaintzeko gai izango dena?
  • Nola bermatu daiteke planteatutako irtenbideak markesinaren ikuskapen integrala egitea, bere lau aurpegiak modu fidagarrian ebaluatuta?
  • Nola lor daiteke Bizkaibusen geraleku-sare osoan erraz ezarri, azkar hedatu eta kostu aldetik eraginkorra izango den teknologia bat?

Konponbide irabazlea

SiGOren soluzioa markesinak ikuskatzeko eta mantentzeko sistema adimendun batean datza, 360º-ko ikuspen artifizialaren eta analisi multimodalaren bidez. Sistema horrek gorabeherak detektatu, lehenetsi eta trazabilitate osoa sortzen du, BFAk kudeaketa proaktiboa egiteko.

Govtech pilotua

Laster informazio gehiago argitaratuko dugu.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Laster informazio gehiago argitaratuko dugu.