Nola lor daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneetan argitaratutako informazioa herritar guztientzat argia, ulerterraza eta beren beharretara egokitua dela hautematea?

Erronka eta azpierronkak:

  • Nola sinplifika liteke hizkera tekniko eta administratiboa, informazioa edonork zailtasunik gabe ulertu ahal izateko?
  • Nola pertsonaliza liteke informazioaren aurkezpena, kolektibo zaurgarrien eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen beharrei modu egokian erantzuteko?
  • Nola berma daiteke irisgarritasun kognitiboa, bisuala eta linguistikoa edukietan, oro har?

Konponbide irabazlea

Accessiblesen soluzioak web-edukia plugin baten bidez eraldatzea planteatzen du, testuak hizkera argian edo irakurketa errazean sinplifikatzea, piktogramak bezalako euskarri bisualak sortzea eta multimedia-edukiak egokitzea ahalbidetuz, BFAren zerbitzuetan irisgarritasun kognitibo eta linguistiko unibertsala bermatzeko.

Govtech pilotua

Laster informazio gehiago argitaratuko dugu.

Pilotuak huts egiten du soilik ikaskizunak sortzen ez baditu

Laster informazio gehiago argitaratuko dugu.