Omako basoaren proiektua

Ezagutu proiektuaren sorrera, bilakaera eta barne hartzen dituen lanak

Historia

Proiektuaren sorrera

1982. urtean, Agustin Ibarrola bere baserritik hurbil zeuden pinu batzuk margotzen hasi zen, paisaia mihise gisa erabiliz bere adierazpen artistikoarekin jarraitzeko. Momentu horretan erabaki zuen perspektibaren legea baztertu eta lerro zuri baten tridimentsionalitatea haustea, lerro bidimentsionala bihurtzeraino.

Hortik aurrera, basoko zuhaitzen kokapenak eskaintzen zizkion aukerak aztertzen aritu zen, sakontasun planoekin jolasten eta multzo artistikoak sortzen: giza irudiak, kurbak edo lerro zuzenak eta kolore biziko zirkuluak.

Garatuz zihoan ideiak eta kontzeptuak konplexuagoak bihurtu ziren eta aldi berean hainbat norabidetan lan egiten jarraitu zuen, baso margotua ere hazten zihoan bitartean. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko bi ikasleren laguntzarekin egin zuen artelanaren zatirik handiena. 2018. urtera arte bisita zitekeen, hots, basoaren ziklo biologikoa bukatu arte.

Artelanak hartutako garrantzia ikusita, Bizkaiko Foru Aldundiak Omako basoak luzaroan irauteko prozesuari ekin zion. Horretarako, Aldundiak artistaren babesa izan zuen hasiera-hasieratik, hark ere argi adierazi baitzuen basoak bizirik jarraitzea nahi zuela.

Hala, Omako basoa babesteko xedez, beste toki batera eraman da Ibarrolaren artelana eta jatorrizko multzo artistiko batzuk berreskuratu dira, zuhaitzak moztu, era naturalean erori edo erasotu izanaren ondorioz galdu baitira.

Gaur egun bisita dezakegun Omako basoa osoena eta artistaren jatorrizko ideia zintzoen erakusten duena da.

Artea naturaren erdian

Artea eta natura esaten zaion arte-korrontean sailka dezakegun artelana da Omako basoa. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan sortu zen mugimendu hori eta artelana naturara eramatea du xede. Hala, paisaia bera erabiltzen da artistaren marko, euskarri eta lehengai gisa. Omako basoa-ren kasuan, intsinis espezieko pinuaren azala aukeratu da euskarri gisa. Pinu mota hori Amerikakoa da jatorriz eta XIX. mendearen hasiera partean inportatu zen.

Denboraren iragana Omako basoan

Omako basoa margotu zenean, artelana hartu zuen jatorrizko pinu-saila 1960. urte amaierakoa zen. XXI. mende hasieran, pinu horien bizitza zikloa amaitzeko gutxi falta zenean, basoaren egoerak okerrera egin zuen. Izan ere, “banda marroia” izeneko gaixotasuna agertu zen. Artelana osatzen zuten hainbat pinu erori egin ziren eta ondorioz, itxi egin behar izan zen 2018an, segurtasun-arrazoiengatik. Ostean, Agustin Ibarrolaren artelanarentzako kokapen berriaren bila hasi zen Bizkaiko Foru Aldundia, Omako basoak luzaro iraun zezan.

Omako basoaren migrazioa, bi fasetan

Artistak marraztutako jatorrizko basoaren ezaugarri berdinak zituen beste baso bat bilatzea izan zen migrazioa egiteko lehen urratsa. Horretarako, basogintzako teknikariekin lan egin zuen Foru Aldundiak. Ostean, diziplina anitzeko talde batek artelana osatzen zuen multzo artistiko bakoitzaren kokapen zehatza aztertu zuen.

Lehenengo fasea

Lehenengo fasea 2022. urtean gauzatu zen eta etorkizuneko Basoaren inguruko plangintza egitean zetzan. Lehenik eta behin, multzo artistiko bakoitza kokatzeko espazio egokienak lokalizatu ziren basoaren baitan. Hori egin ondoren, bideak diseinatu ziren eta zuhaitzak eta zuhaixkak mantentzeko lana egin zen, iraunkortasun printzipioak kontuan hartuta. Jarraian, artelana osatzen duten multzo artistikoen artetik ia erdia margotu ziren, tartean ezagunenak, hala nola Naielen ostadarra eta Begiak.


Bigarren fasea

Bigarren fasea 2023. urtean gauzatu da eta 34 multzo artistiko margotu dira guztira, hau da, 800 zuhaitz baino gehiago.


Sormen proiektua

Ibilbidea Omako basoan zehar

Basoan barrena goazela, zuhaitzetan irudikatutako irudi eta motiboak ikusiko ditugu, beren kabuz izaera dutenak

  • Ibilbidea Omako basoan zehar

    Basoan barrena goazela, zuhaitzetan irudikatutako irudi eta motiboak ikusiko ditugu, beren kabuz izaera dutenak; beste kasu batzuetan, aldiz, gelditu egin beharko gara eta zuhaitz multzo batera begira jarri beharko gara, konposizio artistiko konplexuagoa osatzen dutelako.

  • Pertzepzioa

    Gainera, irudiei begiratzeko aukeratutako puntuaren arabera, pertzepzioa alda daiteke. Horrela, artelanaren protagonista bihurtuko da bisitaria eta bere interpretazio propioa egin ahalko du.

Egin ibilbidea multzo artistikoen artetik

Omako Basoa app-a

Omako Basoa app berria deskargatu dezakezu gaurtik aurrera, eta zure bisitaldian esperientzia biribila izango duzu.