Informazio erabilgarria

Hemen aurkituko dituzu Omako basora iristeko informazioa, bisita egiteko gomendioak eta inguruan zerbait jateko edo edateko iradokizunak

Nola iritsi

  • Autoz

    Bilbotik autoz bazatoz, Gernika-Lumorako noranzkoan, Lekeitiora joateko ingurabidea hartu beharko duzu, BI 635 errepidetik, Barrutiako biribilgunera iritsi arte. Jarraitu BI 2238 errepidetik eta Idokiliz auzoa pasatu ondoren, hartu eskuinerantz joateko saihesbidea, BI 4244 errepidetik, eta zoaz errepidearen amaieraraino. Bertan aurkituko duzu aparkatzeko lekua.

    Lekeitiotik autoz bazatoz, hartu BI 2238 errepidea eta Kortezubiko hirigunea pasatu ondoren, hartu ezkerrera joateko saihesbidea, BI 4244 errepidetik, eta zoaz errepidearen amaieraraino. Bertan aurkituko duzu aparkatzeko lekua.

Arauak eta gomendioak

Basora bidea

Oinez baino ezin zaitezke basora iritsi. Debekatuta dago Omako basora daraman bi-detik motordun ibilgailuarekin pasatzea.

Gutxi gorabeherako iraupena

Santimamiñetik Omako basora 2,8 kilometro daude eta 50 minutu behar dira, gutxi gorabehera. Baso barruan, bisitariek artelana osatzen duten 34 multzo artistikoak ezagutzeko egin dezaketen ibilbidea kilometro eta erdikoa da guztira. Bisita amaitutakoan, hasierako bide berberetik bueltatu beharra dago (2,8 kilometro).

Gomendioak

  • Mendiko zapata eta arropa erosoekin joan.
  • Ura eraman, basoan ez baitago iturririk.
  • Une oro seinaleak jarraitu .

Irisgarritasuna

Omako basoa ez dago gurpildun aulkiarekin edo haur-kotxearekin bisitatzeko egokituta.

Basoko arauak

  • Baso-barrutian markatuta dauden bideetatik ibili behar da.
  • Atseden hartzeko eta jateko espazioak daude. Ezin da ezer jan espazio horietatik kanpo.
  • Txakurrak lotuta joan beharko dira une oro.

Debekatuta dago:

  • Ezin dira margotutako zuhaitzak eta oro har margolanak ukitu.
  • Ezin da zaborrik bota. Ez dago hondakinak biltzeko zerbitzurik.
  • Ezin da kanpatu.
  • Ekaitza bada edo haize bortitza badabil, ezin da basotik ibili. Bisita egin aurretik, kontsultatu Euskalmet-en webgunea, zer nolako eguraldia egingo duen jakiteko.
  • Baso-barrutian ezin da erre eta ezin da surik piztu.
  • Debekatuta dago basoan bizikletaz ibiltzea.

Non jan edo edan

Kortezubi izeneko udalerrian zein Urdaibaiko Erreserban aire zabalean jateko egokitutako eremuak daude. Horrez gain, eskaintza gastronomiko anitza duten ostalaritza-establezimenduak ere daude.

Kontaktua

Zalantzarik duzu edo informazio gehiago behar duzu? Idatzi eta ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.

(*) dutenak nahitaez bete behar dira.


Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra eta Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betetzeko, hau jakinarazten dizugu:

  • Tratamenduaren arduraduna: BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailera atxikitako erakundea.
  • Xedea: kontsultak aurkeztu eta izapidetzea.
  • Eskubideak egikaritzea: interesdunak datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta ezabatzeko, horiei aurka egiteko eta horien tratamendua mugatzeko eskubideak egikaritu ditzake tratamenduaren arduradunaren aurrean, eta ez da erabaki indibidual automatizatuen xede izango. Horretarako, idazki bat eta NANaren edo antzeko nortasun-agiriaren fotokopia bidaliko ditu helbide honetara: Maria Diaz Haroko kalea 11, 1. solairua.

Datu pertsonelen tratamenduari buruzko informazio xehatua jakin nahi baduzu, sakatu hemen

Informazio xehatuaz gehiago jakiteko, jo Lege Oharrera eta Pribatutasun Politikara.

Bizkaia foru aldundia - diputación foral - Omako Basoa - El Bosque de Oma
Ezagutu Omako Basoa, Artista, Omako Basoa, Multzo artistikoak, Arauak, Audiogida, Entzun Omako Basoari buruzko guztia audio-giden atalean

Omako Basoa app-a

Omako Basoa app berria deskargatu dezakezu gaurtik aurrera, eta zure bisitaldian esperientzia biribila izango duzu.