Omako Basoa

Bizkaia foru aldundia - diputación foral - Omako Basoa - El Bosque de Oma

Orkestra bat naturaren erdian

Omako basoa Agustin Ibarrola artista euskaldunaren lanik ezagunenetako bat da eta Artea eta natura esaten zaion arte-korrontearen adierazpena da. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan sortu zen arte-korronte hori eta artelana inguru naturalera eramatea du xede. Hala, paisaia bera erabiltzen da artistaren marko, euskarri eta lehengai gisa.

Intsinis pinuen enbor gainean margotutako hainbat motibo eta irudi geometrikok osatzen dute Kortezubi izeneko udalerrian dagoen artelan hau. Euskarri bizidun eta naturalen erabilera, bi eta hiru dimentsioen jokoa, bisitaria artelana deskubritzera animatu eta haren erdigunean jartzearen esperientzia, planteatzen diren erantzun anitzak… Horiek guztiak direla-eta, artelan hau Artea eta natura korrontearen erreferentea da eta bereziki, Euskal Herriko artearen erreferentea.

Proiektuari buruzko informazio gehiago

Agustin Ibarrola

Bilbao, 1930-2023

Ezagutu Omako basoaren sortzailea. Agustin Ibarrola, euskal tradizio piktorikoa eta arte garaikidearen abangoardia batu zituen artista euskalduna.

Basotik hurbil dauden toki interesgarriak

Ezagutu Omako basotik hurbil dauden beste toki turistiko batzuk, hala nola Santimamiñe koba, Basondo zentroa, Urdaibai Bird Center, Euskal Herria Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, Gernikako Batzar Etxea edo Urdaibaiko Biosfera Erreserba.

Agustín Ibarrolak sortutako obra. © Bizkaiko Foru Aldundia