Artista

Ezagutu Omako basoaren sortzailea. Agustin Ibarrola, euskal tradizio piktorikoa eta arte garaikidearen abangoardia batu zituen artista euskalduna

Lerratu gehiago erakusteko

Artistari buruz

Agustin Ibarrola Goikoetxea Bilbon (Bizkaia) jaio zen, 1930. urtean. Bere kabuz murgildu zen artearen munduan eta bere kabuz ikasi zuen. Hala ere, 1948an beka bat lortu zuen eta Madrilera joan zen, Vazquez Diaz-en estudiora. Bertan hasi zen kubismoa lantzen eta Jorge Oteizarekin batera, abstrakzio geometriko europarrak aztertzen hasi zen, hau da, arte akademikoenak erabat hausten zituzten mugimenduak. Aldi berean, gizarteari lotuago zeuden interesak bereganatuz joan zen. 1956. urtean Parisera joan zen eta bertan sortu zuen 57 taldea, beste artista batzuekin batera.

Bere ibilbide artistikoan zehar eta oro har bere bizitzan zehar, artista gizartearekin konprometituta egon da eta salaketa politikoa egin izan du. Hala, aire zabalean egindako arte publikoa kultura kolektiboa eta taldeko sentimenduak irudikatzeko baliabide paregabea bilakatu zen.

Ezaugarri horiek islatu zituen 1982. urtean margotzen hasitako Omako basoan. Horrela, bere irudiek egoera sozial bat irudikatzeaz gain, basoan harrapatuta dagoen argia, gure arbasoen begiak, zuhaitzen artean katramilatutako argi-izpia eta abar islatzen dituzte. Azken finean, koloreen eta formen eldarniozko erakustaldia da.

Artistaren lanari buruz

Agustin Ibarrola artearekiko konpromiso irmoaren sinboloa da, askotariko lanak egin dituelako eta ibilbide aberatsa izan duelako, beti ere naturarekiko lotura erakutsiz.

Bere lanaren funtsezko ezaugarrietako bat da bere lan artistikoa hartzen duten tokiekiko konexioa. Inguru fisikoa ez ezik, inguru emozionala ere barne hartzen du.

Agustin Ibarrolaren lan osoan (eskulturak, margolanak zein grabatuak), korronte artistiko zehatz batean sailkatu ezin diren diziplina anitzeko materialak, lengoaiak eta ezagutza ageri dira. Korronte zehatz batekoak ez badira ere, ideien laborategi paregabea eratu du horri esker eta adierazpen propioak sortu ditu, bere lana osatzen joateko.

Hain zuzen ere, izaera heterogeneo nabarmen horri esker, artistak estiloen eta joeren muga zurrunak gainditzen dituzten hainbat proiektu egin ahal izan ditu. Margolanaz eta eskulturaz haraindi doazen eta benetako esperientzia estetiko bihurtu diren hainbat proiektu egin ditu, hala nola Omako basoa (1982-2003), Gautegiz-Arteagako Tremoia auzoko dolinetan zeuden Harri margotuak (1993), Allarizko Harriak eta zuhaitzak (Ourense, 1999), Llanesko portuko Memoriaren kuboak (Asturias, 2001-2006), Bottrop-eko Prosper Haniel-Ruhr ikatz-muinoaren gailurrean zizelkatutako laurogei zeharrorma polikromatu baino gehiago dituen instalazioa (Alemania 2002) eta Garozako Harri margotuak (Muñogalindo, Avila, 2005-2009).

Ezagutu Omako Basoa, Artista, Omako Basoa, Multzo artistikoak, Arauak, Audiogida, Entzun Omako Basoari buruzko guztia audio-giden atalean

Omako Basoa app-a

Omako Basoa app berria deskargatu dezakezu gaurtik aurrera, eta zure bisitaldian esperientzia biribila izango duzu.