Ingurua

Ezagutu Omako basotik hurbil dauden beste toki adierazgarri batzuk

Santimamiñe koba

Bizkaiko historiaurreko kulturaren toki adierazgarrienetako bat da. Santutegi bat dauka barruan eta bertan hainbat animalia ditu margotuta, hala nola bisonteak, ahuntzak eta zaldiak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Kobak bisita gidatuak eskaintzen ditu, kobaren sarrera-eremura bisita eta kobaren barnealdetik ibilbide birtuala egiteko 3D proiekzioa barne hartzen dituena.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du

Basondo zentroa

Kortezubin, Santimamiñe kobaren ondoan, arriskuan dagoen basoko faunarentzako babesleku hau dago. Belardiak eta basoa hartzen dituen 60.000 metro karratuko espazio honetan gure inguruko basoko animalia-espezie nagusiak ikusiko dituzu, hala nola orkatzak, basurdeak eta oreinak, baita harrapariak, mozoloak eta hegazti migratzaileak ere.

Euskal Herria Museoa

Gernika-Lumoko hirigune historikoan dago, Alegria jauregian, eta Euskal Herriko historia eta kultura ulertzen laguntzeko erakusketa dauka.

Gernikako Batzar Etxea

Gernika-Lumoko hirigune historikoan daude Batzar Etxea eta Gernikako Arbola, hots, Euskal Herriko historiaren sinbolo biziak. Bizkaiko organo instituzional gorenaren egoitza da eta eraikina bera Gernikako Arbolaren ondoan dago. Tradizio kultural eta etnografiko berak batutako Euskal Herriko lurralde guztiak batzen ditu bertan, muga politiko ororen gainetik.

Gernikako Bakearen Museoa

Hirigunean bertan dago, Foru Plazan, udaletxearen aurrean, Kultur Etxearen ondoan eta Turismo Bulegotik eta Andra Mari Elizatik 50 bat metrotara. Bakearen kultura lantzen da bertan eta 1937ko Gernikako bonbardaketa tragikoa du ardatz.

Urdaibai bird center

Jendeari irekitako behatokia da, hegaztien munduaz eta beren migrazio-prozesuez gozatzeko. Paduran bertan dago, Urdaibaiko Erreserbaren bihotzean.

Urdaibaiko Biosfera Erreserba eta ingurua

Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 22.000 hektareako azalera du eta itsaslabarrak, mendiak, hondartzak, ibaiak zein lurpeko urak aurki ditzakegu bertan. Paisaia ikusgarria da, askotariko faunaz eta biziz betea.

Ezagutu Omako Basoa, Artista, Omako Basoa, Multzo artistikoak, Arauak, Audiogida, Entzun Omako Basoari buruzko guztia audio-giden atalean

Omako Basoa app-a

Omako Basoa app berria deskargatu dezakezu gaurtik aurrera, eta zure bisitaldian esperientzia biribila izango duzu.