Ezagutu Omako Basoa
Lerratu gehiago erakusteko
Multzoen mapa
Aukeratu ezagutu nahi duzun multzo artistikoa, horretarako, mapa edo lanen aurkibidea erabili ditzakezu
Aukeratu ezagutu nahi duzun multzo artistikoa, horretarako, mapa edo lanen aurkibidea erabili ditzakezu
- Sarbidea
- Sarrerako ataria
- Atsedenlekua
- Begiratokia
- Margolana
- Sarbidea
- Sarrerako ataria
- Atsedenlekua
- Begiratokia
- Margolana
Multzoen zerrenda
Ibilbidea Omako basoan zehar
- Sarbidea
- Sarrerako ataria
- 1. Lerro horizontala
- 2. Muxua
- 3. Naielen ostadarra
- 4. Horizontala, diagonala, bertikala
- 5. Konkaboa-konbexua harremana
- 6. Tximista
- 7. 57 Taldea
- 8. Bertikaltasuna eta bere mugimendua
- 9. Motor-gidariak
- 10. Gizateriaren martxa
- 11. Erraldoi gorria
- 12. Begiak
- Atsedenlekua
- 13. Malevich artistari omenaldia
- 14. Zirkulua
- 15. Grekoari omenaldia
- 16. Basoko animaliak
- 17. Sugarra
- 18. Uhin zuria
- 19. Lerro zurien bihurdura
- 20. Puntillismoa
- 21. Erritmo inguratzaileak
- 22. Konposizio laranja eta morea
- 23. Mehatxu nuklearra
- 24. Koloredun zirkuluak
- 25. Kordobako meskita
- 26. Minimal
- 27. Diagonal bidimentsionala
- 28. Zirkulu irekiak
- 29. Kurba eta kontrakurba
- 30. Negatibo-positiboa
- Begiratokia
- 31. Errubrika
- 32. Maite zaitut
- 33. Erronbo horia
- 34. Haritzari omenaldia
Multzoen xehetasuna
1. Lerro horizontala
Omako basoan egindako lehenengo multzo artistikoa da. Mihise batean lerro zuri bat, zirkulu bat, kurba batzuk edo trazatu bat marraztea oso erraza da. Nolanahi ere, artistak hiru dimentsioko espazio batean bi dimentsioko lerro bat marraztu nahi duenean, gauzak konplikatu egiten dira. Perspektiba errenazentista alderantzikatu behar da, elementu handienak hondoan eta elementu txikienak aurrealdean margotuz, plano berean ikusi ahal izateko. Hori dela eta, multzo honek karga kontzeptual handia hartzen du artelanaren gainontzeko zatiak ulertzeko. Horrela jaio zen artea basoan, lerro zuri soila baino gehiago zen lehenengo artelan harekin.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
2. Muxua
Basoak muxu batekin ematen digu ongietorria. Zuhaitzen artetik aurrera egin ahala, erakarri, hurbildu eta elkartu egiten direla ikusiko dugu, muxu bat emateraino. Basoa toki magikoa da. Bertan, irudiak agertu eta desagertu egiten dira, artistak behin eta berriro txunditzen gaitu, zuhaitzek hitz egiten dute eta bilaketa hastera animatzen gaituzte. Gure galderen zain daude zuhaitzak, beren erantzunak erakusteko.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
3. Naielen ostadarra
Naielen ostadarra da Basoko irudi erakargarri eta ezagunenetako bat. Artistaren ilobetako bat da Naiel.
“Aitona basoa margotzen hasi zenean, amak bere sabelean mendira eramaten ninduela kontatzen zidan”
diosku Naiel Ibarrolak. Irudi sentitu eta indartsua da, basoko zuhaitzen bidez erakusten baitu ostadarra, euriaren ostean.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
4. Horizontala, diagonala, bertikala
Multzo artistiko honetan, Ibarrolak ostadarra deseraikitzen du hiru zuhaitzetan. Hala, elementurik sinpleenetara mugatzen du. Artistak kolore beltza erabiltzen du ostadarraren koloreen argitasuna gailentzeko.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
5. Konkaboa-konbexua harremana
Basoa bezalako espazio batean margotzea eta bereziki, plano desberdinetan kokatutako zuhaitzetan margotzea, erronka galanta izan zen artistarentzat. Izan ere, dimentsionaltasunari eta perspektibari buruzko ideiak berrikusi behar izan zituen.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
6. Tximista
Ekaitz egun batean, tximista bat erori zen basoan eta artistak tximista horren sigi-saga argitsua margotu zuen, zuhaitzen artean harrapatuta. Agustin Ibarrolaren hitzetan.
“Tximista eta ostadarra nirekin jolastera eta margotzera etorri ziren basora”
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
7. 57 Taldea
Ibarrolak basoaren goiko partea aukeratu zuen 57 taldea omentzeko. Artista bera talde horren parte izan zen, Jorge Duarte, Juan Serrano, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearekin batera. Artea jendartera hurbiltzea izan zen talde horren helburua. Horretarako, kolore bizi eta kontrastatuak erabiltzen zituzten, gizarteko pertsonen, hizkuntzen, mailen eta ohituren aniztasuna irudikatzeko.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
8. Bertikaltasuna eta bere mugimendua
Multzo artistiko honetan, marra horiek enborraren bertikaltasuna eratzen eta ulertzen laguntzen dute. Lurretik hasten dira marrak eta zuhaitz osoan gora doaz. Ostean, hazi eta angelu desberdinetan zabaltzen dira, gorantz.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
9. Motor-gidariak
Behin, artelana ikusi nahi zuten motor-gidari batzuen zaratak artistaren arreta erakarri zuen. Hala, Ibarrolak irudi bitxi hau egin zuen, bere semea bezalaxe basora motorrean hurbiltzen diren bisitariak oinarri hartuta.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
10. Gizateriaren martxa
Multzo artistiko honek gizakiaren bilakaera irudikatzen du, Ibarrolaren ikuspegitik. Hemendik ikusten ditugun irudi batzuk basoaren bihotzetik hasten dira, lerro bertikal eta xume modura, eta mugitzen goazen heinean, mendi-hegalean gora doazen ibiltariak bihurtzen dira. Salaketa sozialaren, fabriken eta manifestaldien parte izandako gizon-emakumeak irudikatzen dituzte. Aldi berean, iraganeko gizon-emakumeak ere badira, hots, Santimamiñeko kobetako gizon-emakumeak. Oinez doaz bata bestearen atzetik, astiro-astiro, eta zama kendutakoan, haurtzarora bueltatzen dira. Zuhaitzen artean jolasean ikusiko dituzue. Beste aldean dago Basajaun, basoko zaindaria, gizon-emakumeei begira.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
11. Erraldoi gorria
Gure erraldoi gorria bat-batean agertzen da Gizateriaren martxa multzo artistikoa osatzen duten zuhaitzen artetik. Maldan gora agertzen da eta gure begirada erakartzen du bere indarrarekin. Ibarrola bera ote da erraldoi gorri hau, guri konplizitate-keinu bat egiten?
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
12. Begiak
Basoko puntu honetan batzen dira iragana eta oraina. Labar-artearen aurkikuntzak erabat txunditu zuen Ibarrola. Hala, basoan bizi izan ziren lehenengo artista haien begiak irudikatu nahi izan zituen.
Artistaren arabera,
“Naturaren begiek, iraganeko begiek eta oraingo begiek zuk bezalaxe begiratzen dute. Bizitzak nik baino begi gehiago ditu, ni neu lekuz aldatu arren eta bizitzarekiko dudan ikuspegia zabaldu arren.”
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
13. Malevich artistari omenaldia
Multzo artistiko hau Kazimir Malevitx artistaren irudi geometriko eta erredukzionistei egindako omenaldi txikia da. Arte abstraktua landu zuen margolari horrek eta bere garaian oso polemikoak izan ziren margolanak egin zituen, hala nola Atze zuriaren gainean lauki zuria edo Lauki beltza.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
14. Zirkulua
Bukatu gabe dagoen zirkulu honek bisitariekin jolasten du, ilusio edo amarru bat sortzen baitu. Horrekin, artistak perspektiba-joko txiki bat planteatzen digu berriz.
Zuhaitzez osatutako inguru bizi honetan, irudiek bizia hartzen dute eta zirkulu soil bat dirudien hori hutsune bat bihurtzen da, basoaren bihotzera erakartzen gaituen hutsunea, alegia.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
15. Grekoari omenaldia
Grekoak bere koadroetan kolorea aplikatu aurretik, kolore-probak egiten zituen ertzetan. Proba horietan oinarrituta, Ibarrolak artista horrekiko miresmen osoz egin zuen konposizio hau.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
16. Basoko animaliak
Ibarrolak margotzera igotzen zenean ikusten zituen animaliek ere badute beren tokia zuhaitzen artean. Gaur egun, artistak artelana osatzen joan ahala margotutako 16 animalia ikus daitezke basoko eremurik magikoenean.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
17. Sugarra
Sugarrak gure arbasoek kobazuloetan egiten zuten suak emandako berotasuna, argia eta babesa adierazten ditu. Ibarrolak ideia indartsu hori islatu du basoko bost zuhaitzetan eta hain zuzen ere, zuhaitz horiek dira su hura piztuta mantentzearen arduradunak.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
18. Uhin zuria
Hasiera batean, Uhin zuria lana Sugarra multzo artistikoaren parte izan zen baina gero, izaera propioa eman zitzaion eta multzo artistiko burujabea bihurtu zen. Bai Uhin zuria eta bai Sugarra lurretik jaio eta basoaren goialderaino doaz.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
19. Lerro zurien bihurdura
Lerro zuzenak espazio oker baten gainean marraztearen inguruko azterketa-lana da multzo artistiko hau. Ibarrolak garrantzia nabarmena eman zion, lan honetatik abiatuz beste hainbat hausnarketa sortu zirelako, ostean baso osoan zehar garatuko zituenak.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
20. Puntillismoa
Inpresionismoaren edo kubismoaren tankerako beste arte-abangoardia batzuekin egin zuen bezalaxe, Ibarrolak puntillismoaren teknika erabili nahi izan zuen bere lanean. Artistak koloreetako puntu txiki eta argiz beteak margotu zituen, lurretik zerura doazenak.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
21. Erritmo inguratzaileak
Multzo artistiko hau Ibarrolaren perspektiba ausartenetako bat da. Argi-efektu bat sortu zuen bost zuhaitzetan, erdigunetik sortua dela eta aldi berean erdigune horrekin bat egiten duela dirudiena. Kolore biziak erabili zituen Ibarrolak, morea eta berdea adibidez, sentsazio hori areagotzeko.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
22. Konposizio laranja eta morea
Negatiboaren eta positiboaren arteko konbinazioak hainbat konposizio sortzen ditu. Bakoitzak bere modura lantzen du kolore laranja, morea, urdina eta berdea duten marra bertikal eta horizontalez eta lerro kurbatu eta zuzenez betetako joko iradokitzaile hau.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
23. Mehatxu nuklearra
Multzo artistiko hau hobeto ulertzeko, Ibarrolak gai nuklearren inguruan esandakoa izan behar dugu kontuan:
“Zuhaitzen artetik Gernika ikusten da eta Picassoren Gernikak Nagasaki eta Hiroshimako bonbardaketa, militarismoa eta mehatxuzko mundu nuklearra dakarzkit gogora; nik, horien aurrean, eskuak altxatu eta aski dela oihukatuko dut”.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
24. Koloredun zirkuluak
Oraingo honetan, zuhaitzen artean sakabanatutako zirkuluerdiek gonbidatzen gaituzte jolastera, haiek elkartzeko edo banatzeko, paseatzen joan ahala. Artelanaren eta hari begira dagoen bisitariaren arteko elkarrizketa da.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
25. Kordobako meskita
22 zuhaitz hartzen dituen konposizio hau artistak Kordobako meskitaren inguruan egindako interpretazioa da. Enborrak zutabe bihurtzen dira eta elkartu egiten direla dirudi, airean arku delikatuak sortuz.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
26. Minimal
Marra urdin, berde eta moreak erritmo bihurtzen dira, ahalik eta elementu gutxien erabiliz ahalik eta gehien adierazi ahal izateko. Proposamen hau Minimal Art esaten zaion eta kolore puruak eta oinarrizko forma geometrikoak erabiltzean datzan arte-korrontetik sortua da.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
27. Diagonal bidimentsionala
Beste behin, lerro zuriaren interpretazioa daukagu: zuhaitzen gainean margotu izanak lerroaren horizontaltasuna nahasten du eta gorantz doan lerro diagonala dirudi, paisaia modu zehatz eta zeiharrean moztuz.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
28. Zirkulu irekiak
Zuhaitz bakarra hartzen duen artelan hau koloreetako zirkuluen multzo anitz eta biziaren azken adierazpena dela esan genezake, basoan duen kokapenagatik.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
29. Kurba eta kontrakurba
Ibarrolak hasiera batean basoan egindako esperimentazioaren baitan, zuhaitzaren enborraren benetako kurbaren gainean margotutako kurbek sortzen duten ikusizko efektuaren interpretazio berria aurki dezakegu.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
30. Negatibo-positiboa
Margolan baten alde positiboaren eta negatiboaren arteko joko kontzeptual eta bisuala ere islatu da zuhaitzetan. Forma bat positiboa eta negatiboa izan al daiteke aldi berean?
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
31. Errubrika
Multzo artistiko honi Mariluzen errubrika ere esaten zaio. Agustinen emaztea da Mariluz eta multzo artistiko batzuk margotzeko prozesuan parte hartu zuen. Lan honekin, artistak eskerrak eman nahi dizkio bere emazteari, modu xume eta irmoan.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
32. Maite zaitut
Irudikapen enigmatikoa da, ez baitakigu artistak ongietorria emateko edo agur esateko izan daitekeen mezu hau nori zuzendu nahi dion: familiari, bisitariei edo basoari berari.
Nahiago baduzu obra honen deskribapena entzun dezakezu:
33. Erronbo horia
Multzo artistiko hau pintatze-prozesuan dago.
34. Haritzari omenaldia
Multzo artistiko hau pintatze-prozesuan dago.
1 multzoa, 34(e)tik
Bisita librea
Omako basoa zure kabuz eta doan bisita dezakezu baina aldez aurretik erreserbatu beharko duzu sarrera. Bisita egun-argitan egitea gomendatzen da, baita arau eta gomendio guztiak une oro errespetatzea ere.
Bisita gidatua
Bisita gidatuak ere egin daitezke baina sasoi edo data zehatzetan egiten dira. Horrenbestez, bisita gidatua egin nahi izanez gero, informazioa eskatu beharko duzu Omako basorako eta Santimamiñerako arreta-zentroan, 94 465 16 57 telefono-zenbakira deituta edo helbide elektroniko hauetara idatzita: oma@bizkaia.eus
Omako Basoa app-a
Omako Basoa app berria deskargatu dezakezu gaurtik aurrera, eta zure bisitaldian esperientzia biribila izango duzu.
- Consíguelo en el App Store
- Eskuratu hemen: Google Play
-
Egin geldialdi bat
Kontsultatu zerbait jateko edo edateko gomendatutako tokien zerrenda.
-
Informazio baliagarria
Omako Basoaren bisita planifikatzeko hainbat alderdi dituzu kontsultagarri hemen.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.