Zientzia Kaiera, zientziari buruzko «gauzen» koaderno digitala
#Tech bay
2026.02.03 Irakurketa denbora: 8 minuto
Uxune Martinez
Ilustrazioa: Dom Campistron
Laburtasun digitalaren aroan bizi gara. Pantailetan harrapatuta, gure hatz lodien mugimenduari esker informatzen gara, reelak, shortak edo steetak bistaratuz. Teknologiak eta Internetek espezio moderno berri baten agerpena ekarri dute: homo burumakurris-a, burua makurtuta doana esku bati eusten dion pantailari begira.
Burua beherantz makurtuta dabiltzanen aroa berria da. Duela 25 urte eskas telebistetako pantailei debozioz begiratzen genien. 2001ean, telebista zen informazio- eta entretenimendu-iturri nagusia, baina aspaldi egin du behera bere eraginak, eta Internetek hartu du erreleboa. Interneten etorrerak harritu egin gintuen, baina laster hasi ginen bere aukerak gureganatzen eta bere erabilera gure egunerokotasunean txertatzen.
Gaur egun, munduko biztanleriaren bi heren konektatzen da Internetera, hau da, 5.400 milioi pertsona inguruk nabigatzen dute sarean. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) arabera, 2025. urtearen amaieran, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen %95,5 maiz konektatu zen Internetera, eta %90,6a, gutxienez astean 5 aldiz.
Baina, zertarako konektatzen gara? Datuen arabera, hiru jarduera-bloke handi daude: komunikazioa, informazioa eta banku-gestioena. Internauten %96k komunikatzeko erabiltzen du sarea, %88k informazioa bilatzeko, eta %75ek banka elektronikoan sartzeko.
AURREZ AURREKOTIK DIGITALERA
Komunikazioa izan da Internetek bere sorreratik izan duen ardatza. Sarea ez zen sortu kontsumitzaile, entitate, enpresa eta abarren multzo bat bezala, baizik eta interes komunak zituzten pertsonen arteko elkarrizketa gune bat bezala, non informazioa modu ezberdin batean partekatzen zuten: e-mailak eta mezuak bidaliz, irudiak eta bideoak zabalduz edo edukia blog batean argitaratuz, adibidez.
Blogei esker, muga geografikoak gainditu ditugu etxetik atera gabe. Argitalpen digital horiek mugak ireki dizkiete zientzia-dibulgazioari eta antzeko jarduerei. Izan ere, egunero milioika pertsona batzen dituen unibertso digitalera bidaiatzeko aukera eman die hitzaldiak ematen dituzten auditorioei, aldizkari zientifikoak gordetzen dituzten liburutegiei edota gauzen zergatia azaltzen duten ikasgelei.
2013ko irailean Zientzia Kaiera (https://zientziakaiera.eus) bloga jaio zen. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak martxan jarri zuen hirugarren bloga izan zan, euskara hutsean argitaratzen den hedabidea da eta, hasi zenetik, zientziaren arloko dibulgazio-pieza bat argitaratzen du egunero. Zientzia Kaierak urteko 365 egunetan argitaratzen du edukia, eta gaur egun arte (2026ko hasiera), 4.400 artikulu baino gehiago argitaratu ditu.
ZIENTZIARI BURUZKO «GAUZEN» KOADERNO DIGITALA
2010etik aurrera, gizarteak zientziaz duen pertzepzioari buruz egindako ikerketen datuek adierazten zutenez, Euskal Herrian herritarrek zientziarekiko iritzi positiboa agertzen zuten, eta gero eta interes handiago zuten gai zientifiko-teknologikoen inguruan. Bestalde, Interneten nabigatzen zuten horien arreta kirolak, osasunak, aisiak eta ekonomiak berenganatzen bazuten ere, biologiarekin, astronomiarekin edo genetikarekin lotutako gaiek ere gero eta interes handiagoa pizten zuten. Jakin min hori ez zetorren bakarrik pertsona helduengandik, gazteriak ere arreta jartzen baitzuen gai zientifikoetan, bai ikasketekin lotutako kontuengatik, bai aurrerapen teknologikoen berri izateagatik.
Zientzia Kaierak, bere ibilbidea hasteko, bigarren hezkuntzako ikasleak, zientziaren arloko irakasleak eta zientzia-gai klasikoak (zientziaren historia) gogoko zituzten pertsonak finkatu zituen xede-talde gisa. Horrela, 2013ko irailetik, egunero goizeko 9etan, argitalpen batek blogaren ataria estreinatzen du. Gaiak eta formatua aldatu egiten dira egun batetik bestera.
Hainbat eduki argitaratzen ditu blogak: dibulgazio-artikulu laburrak (600-800 hitz bitartekoak), zailtasun-maila ezberdinetakoak, kazetariek, ikertzaileek edo dibulgatzaileek idatzitakoak, zientziaren historiari buruzko bideo animatuak, gauzek nola funtzionatzen duten azaltzen diguten infografiak, edo oporretan burua lantzeko udako denbora-pasak. Zientziari buruzko «gauzen» bloga da, gai eta formatu askotakoak, eta argitalpen serioagoak eta arinagoak ditu. Zientzia Kaieran, besteak beste, haurrentzako zientzia liburuen aipamenak, meteorologiari buruzko glosarioak, azken aurkikuntzei buruzko albisteak edota fisika kuantikoaren oinarriei buruzko artikulu-sortak aurki daitezke.
GURE MUNDU TXIKIARI EUSTEN
Blogak, batez beste, urtean 35.000 bisitari izaten ditu, 210.000 orrialde inguru kontsumitzen dira, eta 178.000 irakurketa egiten dira. Datu horiek webgune handietako trafikoarekin konparatuz gero, argi geratzen da zifrek ez dutela zenbaki-zaparrada bat suposatzen, baina euri-ziri arina izan arren, tantek ere busti egiten dute.
Zientzia Kaiera, denboran zehar jarduera etengabean mantentzen duen proiektuen adibide bat da, askotariko edukiak izanik, Interneteko moda iragankorretatik bizirik irauten duen egitasmoa. Eta bizirik irauten du hura sostengatzen duen komunitate txiki bati esker, hots, interes komun bat partekatzen duen komunitatea: ezagutza zientifikoa.
Komunitate horren barruan, elkarrekin bizi dira ezagutzaren edozein arlotako gaiei buruz komunikatzen eta idazten dutenak, eta haien edukia –interesatzen zaielako edo hala egin nahi dutelako– kontsumitzen dutenak. Blogak bat egiten du zientzia bere ingurune hurbilenera modu naturalean gerturatzeko konpromiso hartu dutenekin, jakintza euskaraz ezagutaraziz eta, bere txikitasunetik, guri dagokigun guztia barne hartzen duen hizkuntza batean informatzen direnenekin.
Euskaraz dibulgatzeak zientzia egunerokotasunean integratzea dakar, lekuko testuingurura egokitzea, hizkuntza-errealitatera irisgarri egitea eta komunitatearen aurrean aurrez aurre agertzea. Juan Carlos Moreno Cabrerak, Hizkuntzalaritzako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, bere liburuan (La dignidad e igualdad de las lenguas. Crítica de la discriminación lingüística, Alianza argitaletxea, 2016) dioen bezala, tokiko berezko hizkuntzetan komunikatzea «hartu-eman horizontaleko» ariketa da, edukiaren irisgarritasuna, hiztunen arteko elkar ulertzea eta hizkuntza-berdintasuna sustatzen dituena. Zientzia komunikatzea ezagutza sustatzeko informazioa zabaltzea da. Izan ere, ezagutzak ez du ogirik jaten (ez dakar kalterik), eta haren hizkuntza unibertsala da.
Etiketak
- #tech
- #cultura
- #ciencia
- #tecnología
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
