All together now

#Reflections

2023.02.20

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Gorka Olmo

Batzuetan, arrakasta izateko eta zoriontsu izateko behar den guztia izaten dugu, edo, behintzat, arrakasta eta zoriontasuna erakutsi diguten bezala ulertzen badugu. Baina… dena ondo badago, zer falta zaizu? Seguru esaldi hau noizbait entzun edo esan duzula.

Bada, esan dezagu proiektuak gidatzeko orduan antzeko zerbait gertatzen dela. Bai, proiektuen inguruan hitz egiten dugunean, erakundeak, enpresak, administrazioak eta erakunde juridikoak etortzen zaizkigu burura eta horiek pertsonekin guztiz arrotzak direla pentsatzen dugu. Baina, errealitatean, zer da enpresa bat bertan lan egiten duten pertsona guztiak gabe? Zer da erakunde bat bere langile guztiek ez badute helburu komun bat partekatzen?

PERTSONAK ERDIGUNEAN

Dena etiketatzeko joera dugu, gure eskolako lehen egunean jakak etiketatzen zizkigutenean bezala. Etiketak eta etiketak nonahi. Liderrek mentalitatea aldatu behar dute, ez daude enpresarik pertsonarik gabe. Ez enpresarik, ez administraziorik, ez proiekturik, ezta aurrerapenik ere. Hori argi dago.

Zientziak argi dauka, pertsonei esker dabiltzala gauzak. Pertsona egokiak testuinguru aproposean. Eta pertsonak diogu pluralean, gure espeziea honaino heldu bada gure izaera taldekoiari esker izan baita. Tribuaren parte garelako ez gara desagertu. Horregatik, eta oraindik sekulako meteorito bat erori ez zaigulako.

SOR DADILA MAGIA

Ados, osagai nagusia daukagu: pertsonak. Helburu komun bat lortzeko elkarren artean erlazionatzen den jendea. Baina orduan, zergatik ez dituzte batzuetan proiektuek emaitzarik lortzen oinarri hauekin? Pertsonei buruz ari garelako, zehazki. Sentimenduak dauzkatenak, eta hauen arabera erlazionatzen direnak. Munduko erakunde nagusietako zuzendariei emandako TED hitzaldi batean, haietako zenbatek atera zuten euren promozioko notarik onena galdetu zen. Gainezka zegoen auditorium batean hamar bat pertsonek jaso zuten eskua. Horrek, Daniel Goleman psikologo amerikarrak esaten duenarekin lotura dauka, alegia, pertsona baten arrakasta honela zenbatu daitekeela: % 30 gaitasun intelektuala eta % 70 gaitasun emozionala. Halaber, erlazionatzeko erak diferentzia handiak dakartza.

HAMELINGO TXIRULARIAK

Dena funtzionatzeko egitura daukagu, baina mekanismoa koipetu beharra dago arrakasta lortzeko. Hori dela eta, proiektuek liderrak behar dituzte, guztiek jarrai diezaieten doinua jotzen duten Hamelingo txirulariak. Eta ez gara nagusiei buruz ari, liderrei buruz baizik. Ardura gehien dituzten pertsonak izan behar dira, baina lider naturalak direnak ere, bustitzen direnak, parte hartzen dutenak, eta, bereziki, gainerakoak eroso sentiarazten dituztenak.

Horrela, partaidetza eredu bat sortzea lortzen dugu, non ez duten enpresek soilik etekina ateratzen, baizik eta pertsonek ere. Etekina, ezagutzaren, harremanen, bestelako ikuspegiak ezagutzearen, edo beste zerbaiten bitartez.

ZIRKULUA IXTEN

Eta orduan gizatalde bat daukagu, lidergo partekatu batekin, non jendea eroso sentitzen den. Non pertsonak kontuan hartzen diren, erabakiak hartu ditzaketen eta autonomia daukaten. Non jarraitu daitekeen deia bat dagoen, ziurtasunez bultzatzen dutena.

Une honetan hasten da jende guztia ekarpen handiena egiten, arima zatitzen egiten ari direnagatik. Eta hori, hori baino ez da Bizkaiko Foru Aldundian daukagun ikuspuntua Quantum Ecosystem izeneko proiektu handi honi ekiteko. Jende asko ideia berberaren aldeko elkarlanean. The Beatlesek esaten zuten moduan, “All together now”.

Etiketak

  • #tech
  • #cultura
  • #innovación
  • #cocreación
  • #ciencia
  • #tecnología
  • #futuro
  • #arte

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko