Nola lor genezake...

#Reflections

2023.05.23 Irakurketa denbora: 3 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: David de las Heras

  • …Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileen feedback eta informazio garrantzitsua izatea, ondoren erabakiak hartzean kontutan izateko?

    Garaile atera zen startupa: Auona

    Auona startupak irabazi zuen erronka hau, hainbat motatako inkestak bidaltzeko sistema oso baten diseinuarekin. WhatsApp bezalako kanal ohiko eta erraz bat erabiliz, herritarrei modu automatikoan edo programaturik bidal dakizkieke inkesta hauek. Batzuetan, a priori arruntak diruditen ideiak dira beharrei hobekien erantzuten dietenak.

  • …Bizkaiko erakunde, elkarte eta federazioek euskararen erabilera sustatzea herritarrekiko harremanetan?

    Garaile atera zen startupa: Trebe

    Trebe startupak erronka hau irabazi zuen, itzulpen, transkripzio eta ahots-sintesiko sistema baten proposamenarekin (euskaraz, noski). Dagoeneko erabilgarri zuten itzulpen-teknologia bati eutsi eta ad hoc sortutako prototipo berriak proposatu zituzten. Horren adibide dira nabigatzailean jartzen den plugin bat, gestore nagusietan (posta elektronikoan, adibidez) itzulpena errazten duen plugina eta Windowsen plugina, nabigatzailetik bertatik formatudun dokumentuak itzultzea errazten duena. Horrez gain, haien aplikazioak ahozko itzulpena testu idatzi bihurtzen du (eta alderantziz).

    Itzulpenen mundua bilakaera bizkorra izaten ari da, eta geroz eta gehiago integratzen da teknologiarekin, gure egunerokotasunean soluzio erabilgarriagoak izan ditzagun.

  • …Ezagutzaren eta lan partekatuaren kultura bultzatzea, Bizkaiko Foru Aldundiko ekipoek tresna teknologiko berriak onartzeko prozesuan laguntzeko?

    Garaile atera zen startupa: Vidext

    Vidext startupak biztanleriaren lehentasunak ondo ulertu zituelako irabazi zuen erronka hau. Interneteko trafikoaren % 82a bideo-formatuan zegoen. Insight hori baliatuz, ulertu zuten haien zeregina ikus-entzunezko edukia bideo-formatuaren bidez demokratizatzea zela, izan ere, aurkezpen bat baino askoz ere gogoangarriagoa, eraginkorragoa eta erakargarriagoa da. Proposamen horrekin kaleratu zuten haien soluzio teknologikoa: testu bat bideo-formatura pasatzen duen softwarea. Horren bidez, aurkezpen klasikoak bideo interaktibo bihurtzen zituzten, hainbat hizkuntzatan eta hainbat abatar erabiliz.

    Batzuetan, halako datu txiki baina esanguratsuek gure sormena pizten dute, eta arazoei konponbide perfektua bilatzera eramaten gaituzte.

Etiketak

  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #futuro
  • #govtech

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko