Bizkaiatech ezagutuz

Dena zalantzan jartzen dugu. Zerbaiten erantzunak jasotzen ditugunean, galderak berriz aldatzen ditugu, soilik horrela aldatu ahal izango dugu disruptiboki, eskemak, paradigmak eta pentsatzeko moduak aldatuz.

BizkaiaTech, jakin-min handiko jendeari eskainitako teknologiari buruzko aldizkaria da (arte askorekin, ordea), ideia onez, proiektu handiz eta giro onez betea. 2021ean jaioa da bera, jakintza partekatzeko helburuarekin, hau hedatzeko intentzioarekin eta artista arima izugarriarekin. Urtaro aldaketarekin (negua, udaberria, uda eta udazkena) inspirazioa etortzen zaigu, airea hartzen dugu eta hau guztia, edizio berri batean ateratzen dugu.

Badakigu, gainera, mundu hau sortzaileen eskutik mugitzen dela. Horregatik, hauek beti dute lekua gure Komunitatean: idazteko eta ilustratzeko talentu izugarria duten eta beti kolaboratzeko prest dauden leku horretan. Edizio bakoitza berezia da, izan ere, bertoko artistekin lan egiten dugu ale bakoitza artelan bihur dezaten. Horietan, arte digitala, sormena eta zientzia bateratzen ditugu.

Bizkaian aurrera eramaten diren teknologiari, ekitaldiei, hitzaldiei eta ekintza ezberdinei buruzko berriak aurkitzeko espazioa.

Hori lortzeko, adituak, ikertzaileak eta analistak diren pertsonetara jotzen dugu. Honetan guztian laguntzen digute beraiek:

  • Kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzen, jendeak uler dezan edonor izan daitekeela teknologiarekin erlazionatzeko eta beraien gaitasun kritikoa handiagotzeko gai, beti ere, beraien erabakietan libreagoak izatea lortzeko helburuarekin.
  • Berrikuntza eta berritzailetza babesten. Izan ere, etengabe aurrera doan gizarte honetan, soilik etengabeko berrikuntzaz fidatu gaitezke. Hau, nola ez, kontzientzia sozial eta ingurumenarenganako kontzientziaz lagundurik joan behar da.
  • Guztiok leku izango dugun ingurumen bat sortzen, inor atzean utzi gabe. Gure helburua, momentu batez, jendearen adina, generoa, jatorria edo letretakoak edo zientzietakoak diren ahaztea izango da.

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko