Pure Tech

Labetik atera berri ditugunak

  • #Pure tech

    Gaztelutik algoritmora

    Yanis Varoufakis-ek, Greziako Finantza ministro izan zenak eta pentsalari ezagunak, Teknofeudalismo (Varoufakis, Y. 2024, Tecnofeudalismo: El sigiloso sucesor del capitalismo) terminoa sortu zuen 2015ean. Varoufakis-en arabera, korronte horrek kapitalismoa lurperatu du, eta errealitate berri bat nagusitu egin da, non enpresa erraldoi gutxi batzuk (Amazon, Google, Facebook, Apple) jada ez diren merkatu irekietan elkarren artean lehiatzen (kapitalismo klasikoan suposatzen zen bezala), «feudo» digitalen jabe baitira.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Quantum-Inspired Tensor Networks: adimen artifizialaren etorkizun jasangarria

    Posible al da adimen artifizialean iraultza bat egitea inspirazio kuantikoa kontuan harturik? Adimen artifizialaren goraldiak aurrerapen ikusgarriak ekarri dizkigu, baina baita erronka esanguratsuak ere, batez ere, jasangarritasunari dagokionez. Testuinguru horretan, sare tentsorialak, mundu kuantikoan jaiotako tresna horiek, erabakigarriak izan daitezke. Eta AAren erronka konplexuenen irtenbidea baliabide gehiago erabiltzea ez balitz, teknika berritzaile eta jasangarriak baizik?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Konputazio kuantikoa eta hidrogenoa: jasangarritasun berri baten korapilatzea

    Azken hilabeteetan, teknologikoki bizitzen ari garen momentu liluragarri hau islatzen duten bi ekitalditan parte hartu dut. Zehazki, gaur egun ematen ari den aurrerapen esponentzialaz ari naiz, egunez egun teknologia kuantikoak eta, bereziki, konputazio kuantikoa bultzatzen ari dena.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Baloi bati ostikoak emateaz gain...

    Mendeetan zehar gizartea eraldatuz joan da, usadioak eta ohiturak aldatuz eta gauzak egiteko beste modu batzuk sortuz. Aldaketa horiek zientzia izan dute sostengu, hainbat esparrutan bilakaera izatea eta gure ezagutza hedatzea ahalbidetu duen zientzia hori.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Zientzia edo fikzioa?

    Zalantzarik gabe, pelikula bati edo telesail bati begira egunerokotasunetik irtetea existitzen den plazer handienetako bat da. Baina mood-ean sarturik egon behar da. Komedia erromantiko bat ikusteko asmoz bazaude, badakizu negar eta barre egingo duzula neurri berean. Beldurrezko film bat ikustean, badakizu salto pare bat emango duzula. Drama baten kasuan, zinemako argiak piztean begiak malkoz beterik egongo direla ere argi dago. Zientzia-fikziozko pelikula bat ikustera zoazenean, ordea, ez zaude oso ziur zer gertatuko den, izan ere, batzuetan, nahiz eta “fikzioaren” zatia oso gustuko izan, “zientziaren” zatia arraroa edo “aldrebesa” irudituko zaizu agian. DBHko fisikako klasean al nago berriz?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Sare eta datu artean: arrantzaren iraultza teknologikoa

    Arrantza, nahiz eta duela 40.000 urte baino lehenagokoa den, egokitzapenaren eta erresilientziaren adibide argia da. Hasierako landare-zuntzezko sareetatik eta hezurretan zizelkatutako amuetatik gaur egungo teknologia sofistikatuetaraino, arrantza gizakiaren asmamenaren eta berritzeko beharraren isla izan da.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Euskal dantzak matematikaren erritmoan

    Euskal dantzak eta matematika esaldi berean? Matematika arloan lan egiten dugunoi horiek leku guztietan aurki ditzakegula esatea gustatzen zaigu, baina, dantzetan ere aurkitzen al dira? Gehiegitxo ez ote da? Frogatu egingo dut dantzek, eta, konkretuki, euskal dantzek, matematikako zenbait arlorekin lotura dutela, batzuk ikuserrazak eta beste batzuk… ez hain ezagunak.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Kalkulatutako hordago bat

    Entzun al duzu inoiz matematikak edonon aurki ditzakegula? Seguraski bai, baina egia ote da? Non aurki ditzakegu benetan?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Mezu zifratuak: matematika-jolasak literaturan

    Matematika gure egunerokotasuneko edozein momentutan aurki dezakegu. Teknologia-arloan, besteak beste, tresna digital askok erabiltzen dituzten kode kriptografikoak oinarritzeko balio du. Literatura ere ez da horiez ahazten. Elkartuko al ditugu kriptografia eta literatura?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Sentsorika Kuantikoa: zientzia eta industriaren zerbitzura dagoen berrikuntza

    Sentsorika kuantikoa gaur egun garatzen ari diren bigarren belaunaldiko teknologia kuantikoetako bat da. Mekanika kuantikoaren printzipioetan oinarrituta, teknologia horrek hainbat fenomenotatik datozen seinaleak detektatzeko eta neurtzeko aukera ematen du. Ohiko sentsoreek ez bezala, sentsore kuantikoek intentsitate txikiko seinaleak detekta ditzakete, eta, beraz, aplikazio-sorta berri bat gaitzen dute. Bereziki, aurrerapen horrek nabarmen zabal lezake neurketa ez-inbaditzaileen tartea, eta hori oso interesgarria da diagnostiko medikoa bezalako arloetan. Era berean, gailu horien sentikortasun areagotuak aplikazioa du nabigazioaren eta geofisikaren arloetan.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Ordenagailu kuantiko baten anatomia

    Ordenagailu kuantikoa gora, ordenagailu kuantikoa behera… aspaldian, edonon entzuten den termino bat dugu ordenagailu kuantiko hori, baina, inoiz bat ikusteko aukerarik izan al dugu? Batzuek izate mistiko bat bezala imajinatuko dute, beste batzuek Matrix (1999) filmeko estetika zoro horrekin lotuko dute, eta, askok, robot-urdinez beteriko unibertso batetan kokatuko dute. Bakoitzak berea.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Ordenagailu kuantikoak gure etxeetan?

    Nahiz eta oraindik hauen erabilpenetik oso urrun gauden, gailu horiek konputazio kuantikoa demokratizatzeko aurrerapauso handia dira.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Erletxo kuantikoa

    Imajina ezazu hurrengoa: 4 urte dituzu berriro, larunbat goiza da eta zure aulkitxoan eserita zauden bitartean, esne beroari itxaroten diozu zure katilu gogokoenean. Katilu horren ondoan, hain gustuko dituzun zerealak daude, kutxa berri, itxi eta distiratsu bat. Ahogozoa egin zaizu eta zure sabelak egin duen zaratak nolako gosea duzun gogorarazi dizu. Kutxa ireki eta barruan dagoen poltsa ateratzen duzu. Hala ere, plastikoa apurtzeko zorian zaudela, gauza batez konturatzen zara: kutxa berria denez gero, atzean datorren denbora-pasa ere guztiz berria da.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Etxetik ibiltzeko moduko Quantum Computing-a

    Fisika kuantikoa zer den eta konputazio kuantikoarekin gertatzen ari dena ulertzeko bidaia labur bat. Nolakoa da mundua benetan? Zer egiten du ordenagailu kuantiko batek? Eta, batez ere, zein alderdi hobetuko ditu?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Baina, zer da STEAM deritzon hori?

    Akronimoa entzuten duzun lehenengo aldia bada edo Valve Corporationen bideojoko plataforma digitalari buruz ari garela uste baduzu, teknologia zer den ulertzeko funtsezkoa den terminoa ezagutuko duzu.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Distopia edo utopia, robotika gure bizitzetan

    2029. urtean gaude. Gizaki-erresistentzia, adimen artifizialak gidatutako makinei irabazteko zorian dago, hauek lurra suntsitu eta gizakiak esklabo bihurtu ostean. Baina robotek ez dute amore ematen.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Izan ala ez izan, hori da adimen artifizialaren galdera

    Itxi begiak. Bai, ondo irakurri duzu. Itxi itzazu momentu batez eta imajina ezazu adimen artifiziala (AA). Eman forma, imajinatu zure aurrean dagoela. Momentu batez itxarongo dizut, tira, saiatu.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Aurkikuntza zientifikoaren berpiztea.

    COVID-19a kolpe bat izan da. Gure erantzuna? Neurri handi batean frenetikoa. Ikertzaileek bakuna bat aurkitu nahi dute, konfinamendu modura geldialdi bat egiten dugun bitartean. Baina farmakoak aurkitzeko prozesua luzea eta neketsua da, arazo existentzialen kontra borrokatzeko ezinbestekoa den edozein material aurkitu eta diseinatzeko prozesua bezala.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Internet ez dira txinpartatxoak airean

    Astelehen goiz arrunt bat da. Ez dakizu zergatik, baina alarmak ez du jo. “Mugikorra itzali al zait? Zer ordu da?”. Non zauden ere jakin gabe jaikitzen zara, eta, begiak zabaltzean konturatzen zara ez dakizula, benetan, non zauden. Denboran zehar bidaiatu duzu, batek jakin zergatik. Erdi Aroan zaude, giroan arnas daiteke.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Ba al dago munduaren amaiera ekidin dezakeen zerbait?

    Nonahi dago. Egunkaria edo sare sozialak ireki, telebista piztu edo irratia entzuten hasten garenean, hor agertzen da: klima-aldaketa. Okerrera egin dugula, oso gaizki gaudela eta orain gauden egoera ez dela ezer etorkizunean egongo garenaren aldean. National Geographic-ek (2024) ere badio:

    “Tenperaturen igoerak, Artikoko urtzeak, Kanadako baso-sute katastrofikoak: 2023an, klima-aldaketaren ondorioek eta faunarentzako ingurumen-mehatxuek marka guztiak hautsi dituzte”.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Mesede egiten digun teknologia

    Berriz harrapatu gaituzu… Beste behin, esperimentu bat egin nahi izan dugu gure Instagrameko eta TikTokeko orrialdeetan (follow xume bat ez litzateke gaizki egongo). Kasu honetan, helburua zera zen: ea gure jarraitzaileek pertsona askori egunerokotasunean laguntzen dieten punta-puntako teknologiari buruz dakiten ala ez ezagutzea. Emaitzak ikusteko prest al zaude?

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Txakur gidaritik adimen artifizialera

    Eztandak ia gor utzi gaitu. Begiak zabaltzean, ez dut ezer ikusten, ezta begiak kliskatzean ere. Ene, itsu geratu naiz! Gerra honek gurekin akabatuko du eta ez dakigu zertarako borrokatzen ari garen ere. 1918ko ekainean gaude, sargori egiten du frontean. Kamantzen artean gerra amaitzear dagoela entzuten da: laster senideak besarkatu, usaindu eta ukitu ahal izango ditugu! Baina… ezin izango ditugu ikusi. Ez dakit nola ibiliko naizen, suposatzen dut txakur gidari horietako bat behar izango dudala, soldadu itsuak gidatzen dituzten horietako bat.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Zer da GovTech delako hori?

    Baliteke, soilik izenarekin, GovTech zer den edo zertarako balio duen igarri ere ezin izatea. Zerbait teknikoa dirudi, zurekin zerikusirik ez duen edo izango duen zerbait. Hala ere, ez da hala, hori guztia baino askoz errazagoa baita… GovTech hitza, goverment (gobernua) eta technology (teknologia) hitzen baturatik dator, eta teknologia gobernuetara eramatean datza, funtsean.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Zibersegurtasuna metabertsoaren garaian

    Teknologia berriren bat agertzen denean, bi eratako erreakzioak izan ohi ditu jendeak. Alde batetik, aurrerapen hauek egiten dutena ikusteko gogo handia duen jendea daukagu; bestetik, ordea, alde kontserbatzaile eta buru-gogorra dugu, eta hauek, teknologiaren aurrerapenak ekar ditzakeen ondorioei beldur diete: hackeoei, iruzurrei, roboten iraultzari edota gizartearen amaierari, esate baterako.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Nola ikasten du ordenagailu kuantiko batek?

    Teknologiaren aurrerapen bizkor eta etengabeak, askotan, mundu honetatik kanpo egongo bagina bezala sentiarazten gaitu. Zorionez, hizkuntza sinplea eta egunerokotasuneko adibide batzuk erabiliz (eta zientziaren munduan askotan erabiltzen diren termino zail horiek atzean utziz), hain urrun geratzen zaizkigula pentsatzen dugun kontzeptu batzuk uler ditzakegu. Ni, Datu Kuantikoen Zientzialaria naiz (Quantum Data Scientist), eta artikulu honen helburua zuoi guztioi neurona sareak zer diren eta zer nolako ahalmena izan dezaketen azaltzea da. Has gaitezen!

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Metabertsoan sartzeko jarraibideak

    Nazkaturik al zaude metabertsoari buruzko hainbeste gauza entzuteaz, bertara nola sartu daitekeen jakin gabe? Nahiz eta nondik hasi ere ez dakizun, atentzioa ematen dizun kontzeptua al da? Jarraibide erraz hauekin, etxetik izan ditzakezun gailuen bitartez (errealitate birtualeko betaurrekoak, ordenagailua edo mugikorra, esaterako) metabertsoaren mundu liluragarria esploratzen hasteko aukera izango duzu. Has gaitezen!

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Bioteknologia: kolorez betetako zientzia

    Bioteknologiak edarien eta elikagaien hartzidurarekin laguntzen digu aspalditik, baina gaur egun inoiz baino agerikoagoa da eskura dituen aurrerapen eta ezagutza berriekin. Intsulinatik hasi eta uraren tratamendura helduz, organismoek eta haien osagaiek gure bizitza hobetzeko irtenbideak eskaintzen dituzte.

    Erakutsi informazio gehiago

  • #Pure tech

    Iraultza teknologikoa: 3G-tik 5G-ra

    Teknologia aurrerapauso izugarriak ematen ari da. Azken urteotan, aurrekaririk gabeko aurrerapena izan dugu telefonia mugikorren eta smartphone-en munduan. 1983an lehen telefono mugikorra merkaturatu zenetik, nabarmen handitu da sareen eta gailuen ahalmena.

    Erakutsi informazio gehiago

Erakutsi gehiago

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko