Bazen garaia!
#Soul tech
2023.03.07 Irakurketa denbora: 5 minutu
Ana Martín Fernández
Ilustrazioa: María Altuna Lizarraga
Eskutitz bat heldu zait oraintxe bertan. Dirudienez, Pioneer Award saria eman berri didate, 83 urte bete berritan. Haririk gabeko komunikazioaren patenteagatik izango dela suposatzen dut, erabili gabe iraungi zen patente horrengatik, alegia. 55 urte pasa dira momentu hartatik, eta asko dira patente hau oinarri hartuta aurrera atera diren aurrerapen teknologikoak. Beti ere, noski, George (nire lagun eta sortzailekide) eta ni izendatu gabe. Bazen garaia (it’s about time).
Nire izena Hedy Lamarr da, eta ni naiz… zer naiz? Suposatzen dut aktorea naizela esatea tokatzen zaidala, nahiz eta urte asko pasa diren azken aldiz pantaila baten aurrean jarri nintzenetik. Zinemako ekoiztetxe baten jabe eta Metro Golden Meyerreko izar izan nintzen garai batean. Hala ere, guzti hau baino askoz gehiago naiz. Ingeniaria naiz. Sortzailea naiz. Adimenduna naiz. Horrek ez du ardura, ordea, ederra naizelako. Arrazoi horregatik ditut fokuak nire gain, baina hori ez da munduari eman diodan eta eman diezaiokedan guztia.
Oraindik gogoan dut National Inventors Councilek eman zidan erantzuna, nire ingeniaritza lana eskaini nienean, aliatuen gerran nire harri-koskorra ekarri nahian. Beraien iritziz, nire parte hartzea baliagarriagoa izango zatekeen nire fisikoa eta aktore izateagatik nuen fama gerra bonu gehiago saltzeko erabiliko banitu. Beste behin, agerian geratu zen nire garunak ez zuela ezertarako balio, soilik hori gordetzen zuen ontzia zela baliagarria.
1941. urtea zen, mundu erdia gerran sarturik zegoen eta beste erdiak, jada, hanka bat barruan zuen. Nik, naziak gorroto nituen 1940an, Estatu Batuak oraindik neutral kontsideratzen zirenean, errefuxiatuz betetako itsaspekoa hondoratu zutenetik. Suposatzen dut gorroto horren atzean beste arrazoi bat ere bazegoela, hots, Fritz Mandl, nire lehen senarra.
Fritz ni baino askoz zaharragoa zen; hala ere, nire gurasoek berarekin ezkontzera derrigortu ninduten Extasis filmean nire lehen aktore papera bete eta gero. Film hartan, historiako lehen biluziaren protagonista izan nintzen, aurretik ez baitzen sekula emakume baten aurpegia agertu, biluzik eta orgasmo bat izateko plantak egiten. Garai hartan, oraindik nire izena gordetzen nuen: Hedwig Eva Maria Kieler. Nire gurasoak guztiz beldurturik eta lotsaturik zeuden egindako paper honen ondorioz, eta Fritzek nire onera buelta egiten lagunduko zidala pentsatu zuten. Fritzek gogoz eutsi zion erronka horri. Oso jeloskorra zen bera, eta ez zidan uzten bainurik hartzen ere, bera aurrean ez bazegoen. Are gehiago, bere laneko afari eta batzar guztietara joatera behartzen ninduen. Bere garaikur pertsonal bilakatu nintzen.
Ezkontza hura nire barnean zegoen argia itzaltzen ari zen, zulo handi bat sortu zidan gorputzean. Zerbaitetarako balio izan zuen hutsune honek ordea, izan ere, ingeniaritza ikasketak berrartu nituen, aktore izateko ametsari jarraitu ahal izateko utzi nituenak. Momentu horretatik aurrera, nire senarraren batzarrak aprobetxatu nituen nazien teknologia armamentistikoari buruz ahalik eta informazio gehien lortzeko. Kontua da gizon hark Hitlerren eta Mussoliniren tropak armaz hornitu zituela Bigarren Mundu Gerra gertatu aurretik. Hain estimuan zuten Fritz, ezen ohorezko ariar izendatu zutela (nahiz eta judutar sustraiak izan). Nire senarraren negozio bidaietako bat aprobetxatuz, erlazio horretatik ihes egiteko aukera izan nuen. Azkenean ere, preso ninduen urrezko kaiolatik irten ahal izan nuen.
Ihes egiteko prozesua, ordea, luzea eta neketsua izan zen. Bere bizkartzainak nekagaitz ari ziren nire bila, baina hala ere, Estatu Batuetara zihoan Normandie transatlantikoan sartu ahal izan nintzen. Bertan, Louis B. Mayer produktorea ezagutu nuen, eta porturatu baino lehen lana eskaini zidan jada. Hori bai, izena aldatzeko eskatu zidan, ez baitzuen nahi nire izena aurretik egin nuen pelikula harekin lotzerik. “Hedy Lamarr” izena aukeratu nuen, Barbara Lamarr zine mutuko aktorearen omenez.
Nire semeak dio, nahiz eta orain dela 55 urte sortutako patente hori erabili gabe iraungi zen, inork ezin dezakeela eztabaidatu ni naizela gaur egun “maiztasun jauziaren bidez zabaldutako espektro transmisioaren” aitzindaria. Hain teknikoa eta urrunekoa dirudien izen hori da gaur egungo transmisio eta datu sistemek erabiltzen duten teknologia, bai zibilek eta bai militarrek erabiltzeko balio duena. 3Ga, Wi-Fia edota Bluetootha dira horietako adibide batzuk. Denbora asko pasa da nik foku peetatik alde egin nuenetik, ordea; orain, nire Miamiko etxean ondo gordeta bizi naiz. Nik sortu nuen horren inguruan etorri daitezkeen errekonozimendu guztiak oso berandu iritsi zaizkit, eta ez dut antzerki honen parte izan nahi. Agian nire seme Anthonyri edo Georgeri esango diet nire ordez saria jasotzera joateko.
Egiatan, ez naiz Hedy Lamar. Nire izena Ana Martín da eta konputazio kuantikoaren eremuko ikerketetan lan egiten dut. Gaur egungo edozein emakume zientzialari izan naiteke, ordea. Hedyk bere bizitzan zehar bizi behar izan zituen egoera asko ez dira arrotzak zientziaren eta teknologiaren mundu honetan. Izan ere, gure ahotsak ez du guk nahiko genukeen indarrik zientziaren esparruan.
Bi fenomeno gertatzen dira aldi berean emakumea eta zientzialaria zarenean: ez dute adimenduna izaterik espero eta aukera gehiago ematen dizkizute polita zarenean, gizarteari eman diezaiokezuna kontutan hartu gabe. Ibilbide profesional sendo eta finkatua izan arte, oso zaila da ahots grabe eta gogorrez betetako mundu tekniko-zientifiko honetan arrakasta izatea. Itxuraz haien gustukoa izanez gero, espazio gehiago ematen dizute. Hala ere, espazio horrek ikusmenaren zentzumena hornitzen du, ez entzumenarena. Berdin dio nolakoa den zure mezua, ondo edo gaizki dagoen, ikusi baino ez zaituzte egin nahi. Erakusketan jarritako garaikur bat besterik ez zara.
Zorionez, hau ez da zientziaren adar guztietan gertatzen, eta gero eta gutxiagok uste dute estralurtarrak garela bulego eta laborategietan. Hala ere, bide luzea daukagu oraindik aurretik. Lehen pausua gaur egun dugun egoera onartzea da, eta hurrengoa, begiak zabalik ditugula aprobetxatuz, hainbeste urtez gizartea bideratu duten jokaera eta pentsamendu instintiboak aldatzen saiatzea da. Nahiz eta zaila izan, aurrera jarraitzeko ezinbesteko talde- lana dugu hau.
Etiketak
- #cultura
- #emprendimiento
- #ciencia
- #tecnología
- #arte
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
