Leaders in Tech, teknologia bai, baina zertarako?

#Doing

2023.03.07

Argitalpen taldea Innolaben laguntzarekin

Ilustrazioa: Raisa Alava

Areto batean bildu gaituzte eta goraino beterik dago. Ez edozein pertsonarekin beterik, gainera; izan ere, teknologia eta berrikuntzan aditu diren ehunka lagun daude bertan. Hormek entzuteko gaitasuna izango balute, joera teknologikoei buruz asko ikasteaz gain, heltzear den etorkizunean emango dituzten aukerei buruz entzuteko parada ere izango lukete.

Mikrofonoa eskuan hartuta, hurrengo saria ezagutarazten du aurkezleak: “Teknologiaren esparruan emakumeari toki egiteko ekimen onena”. Pare bat segundo beranduago, izen bat entzuten da: “INNOLAB Bilbao”, eta horren atzetik, arrazoia: “bere LEADERS IN TECH” proiektuan egindako esfortzuagatik eta horri emandako bultzadarengatik”.

Non gaude, orduan? Librecon 2022an gaude, Bilbon, komunitate zientifikoarentzat hain aberasgarriak izan diren hitzaldi eta konferentziaz beteriko bi egun eta gero, sariak banatzeko ekitaldi zirraragarria egin baita.

Elena Zárraga, INNOLAB Bilbao (berrikuntza irekiko plataforma, sektore eta teknologia anitzekin lan egiten duena) plataformako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da saria jasotzera irten dena. Ez du bere izenean soilik eskuratu, ordea; izan ere, sari hori LEADERS IN TECH komunitatean parte hartzen duten pertsona eta profesional guztien izenean altxatu du.

Baina, zer da LEADERS IN TECH? Bada, INNOLAB Bilbaoren apustua da, eta bere helburua teknologia berriak eta zientziaren inguruan mugitzen den talentua ezagutaraztea, sortzea eta aintzatestea da. Bere zuzendari Iraia Monteagudok dioen bezala: “erreferenteen eskutik azken joera teknologikoak eta horiek enpresa- eta gizarte-ekosisteman aplikatzeko aukera berriak ezagutzeko lekua da. Talentuaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arteko topagunea da, etorkizuneko teknologiak orainaldira hurbiltzeko, gure jarduerak markatzen duen galderari erantzuna emango dioten erabilera praktikoko kasuen bidez: teknologia bai, baina zertarako?”.

Nahiz eta abentura 2020an hasi zen, soilik hiru urtetan, dagoeneko ia 100 adituk hartzen dute parte ekimenean. Gainera, aditu horiek oso enpresa garrantzitsuetan lan egiten dute, hala nola Airbus, Google Cloud, Microsoft, Red Hat edota Espainiako Gobernuko Berrikuntzarako Idazkaritza Nagusian, besteak beste. Horrez gain, 80 eragilerekin baino gehiagorekin lan egiten dute. Horiek, bazkideak, beste korporazio batzuk, start-upak, ETEak, administrazio publikoa, klusterrak, agente sektorialak, zentro teknologikoak edota unibertsitateak eta antzeko erakundeak dira.

Taldeak hiru adarretan zatitu zuen proiektua, guztien ahotsak ozenago entzun daitezen:

  • LEADERS IN TECH CONFERENCE

    Urteroko konferentzia bat da, zeinetan teknologiaren eta berrikuntzaren oraina eta etorkizunari buruz hitz egiten den. Emakumezko erreferenteen eskutik, ekitaldi honek bere laugarren edizioa ospatuko du 2023ko urriaren 27an. Ez galdu joateko aukera. Parte hartzea gustatuko litzaizuke? Jarri harremanetan INNOLAB Bilbaorekin honako helbide elektroniko honetan: coordinacion@ilb.eus.

  • LEADERS IN TECH THINK TANKS

    Teknologia espezifiko bakoitzean sakontzeko beharretik sortzen diren aldian behingo ekitaldiak.

  • LEADERS IN TECH COMMUNITY

    Aldizkako elkarrizketak, teknologia eta zientziaren munduan jarduten duten profesionalekin.

Guztiok sentitzen dugu zerbaiten parte izateko behar hori, gure isla beste pertsona batengan ikusteko eta gure bidea argiztatuko duen itsasargi bat aurkitzeko premia hori. Zehazki, horregatik, LEADERS IN TECH bezalako ekimenek inportantzia handia dute, izan ere, ingurune teknologikoan, etorkizuna dagoeneko gertatzen ari den fenomeno bat da eta praktikarekin heldu behar zaio. Eskerrak eman nahi dizkiegu beraien esfortzua teknologia berriak ulertzen eta aplikatzen laguntzen diguten lankide guztiei, zeren eta Iraia Monteagudok pare bat lerro lehenago esan duen bezala, “Teknologia bai, baina zertarako?”.

Etiketak

  • #startup
  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #ciencia
  • #colaboración
  • #mujeres

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko