Emakumearen rola ekintzailetza berritzailean, genero kontua al da?

#Soul tech

2023.03.07 Irakurketa denbora: 5 minutu

Pilar Ruiz Ayuso

Ilustrazioa: Beatriz Aparicio

“Aurrerapenaren bidea ez zela bizkorra edota erraza irakatsi zidaten”.

- Marie Curie

Nork dio emakumeek ezin dutela zientziaren arloan edo ekintzailetzan?

XX. mendeko emakumezko erreferente zientifiko handienetako batek, Marie Curiek, utzi zigun ondare izugarriari erreparatzen badiogu, bere ondoren etorri ziren emakumeek karrera zientifiko bat garatu ahal izateko bidea sortu zuela esan genezake, izan ere, berak, bere familia proiektua eta enpresa proiektua uztartu zituen. Eta horrek, dedikazio eta konpromiso handiz, paradigma zientifikoa aldatzeko aukera eman zion.

Zientzia eta berritzailetzaren munduan aitzindaria izan zen, eta diziplina ezberdinetan Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. XX. mendeko ikerketa fisikokimikoen ibilbidea guztiz aldatu zuen, eta bere izena, zientziaren munduari bizitza eskaini dieten milaka gizonezkoren izenen pare dago.

Bere ondareaz gain, Curie, emakume izate hutsagatik inguruneak jarri zizkion oztopoak gainditu zituen pertsonaren adibide da. Gizarte matxista batek ezarri zizkion trabak gainditu beharra izan zuen, emakumeei ez baitzitzaien uzten komunitate zientifiko eta unibertsitarioan parte hartzen.

Erreferentzia pozgarri hau eta gero, etsigarria egiten zaigu gaur egun, XXI. mendean, emakumezkoak ikertzaileen % 30a izatea. Nahiz eta aurrerapen handiak egin diren emakumeak karrera hauen parte izan daitezen, oraindik asko geratzen da egiteko.

Erreferentzia pozgarri hau eta gero, etsigarria egiten zaigu gaur egun, XXI. mendean, emakumezkoak ikertzaileen % 30a izatea.

Zergatik da emakume zientzialarien kopurua hain baxua une honetan? Zifrak ez dira batere pozgarriak, izan ere, ingurune honetan emakume falta izateak, gehienbat kalitatean eta bikaintasun zientifikoan eragiten du.

GEM (Global Entrepreneurship Monitor, 2021-2022) txostenak dioenez, oraindik, emakumezko liderrak dituzten proiektuak gizonezkoenak baino %50 gutxiago dira balio teknologiko ertain eta handia duten proiektuetan. Horren ondorioz, eten izugarria dago balio erantsi altua duen ekintzailetzan, izan ere, emakumeen sormena eta potentzial ekintzailea, hazkunde ekonomiko eta enplegagarritasun iturria izan daitezke, oraindik esplotatu ez dugun mundu berri bat baita. Guztion lana da proiektu hauek sustatzea.

BAINA, ZEINTZUK DIRA EMAKUMEEN EKINTZAILETZA BERRITZAILEAN ERAGITEN ARI DIREN FAKTOREAK?

Badaude faktore batzuk emakumeen ekintzailetza berritzailean eragina dutela frogatu direnak, eta faktore horiek, ingurune estruktural, sozial eta kulturarekin zerikusia dute. Horiek informazioa ematen digute negozioaren helburuen, sektoreen jardueraren, ekintzailetzaren formakuntzaren eta aurretiazko esperientzia profesionalaren inguruan.

Ekintzailetza-jarduera bat garatzeko aukeratzen den sektoreari buruz hitz egiten badugu, ikus dezakegu gizon eta emakumeen artean ezberdintasun ugari eragiten dituen faktorea izan daitekeela. Bata edo bestea aukeratzeak emakumeen ekintzailetzaren ezaugarriak baldintzatzen ditu, eta, bereziki, negozioen dimentsioari, hazkundeari eta nazioartekotzeari eta finantzaketa iturriak eskuratzeari eragiten die. Hori oztopo handia da inbertsio handiak behar dituzten sektoreetan jarduerak garatzeko. Horren adibide argia teknologiaren eremua dugu, non, hain zuzen ere, emakumeen presentzia txikiagoa den beste sektoreetan baino.

Era berean, familiarteko bizitza eta bizitza profesionalaren arteko balantza aurkitzea ere gainditu beharreko oztopo handia da. Enpresa gehienetan ez dira aplikatzen lan arduratsu baten alde egiten diren barne politikak. Honek esan nahi du, orokorrean, etxetik egiten den lana edo eredu hibridoa (% 50 etxetik, % 50 lantokian) ez errespetatzeak (eta horrekin batera, lana eta etxeko bizitzaren artean balantza bat ez izateak), emakumeen ekintzailetza hain bortitzak ez diren sektoreetara bideratu dezakeela.

Bestalde, formakuntzari dagokionean, ikerketek diote ikasketa maila altua duten emakumeek hobeto jarduten dutela ekintzailetzan, batez ere, STEAM ikasketak burutu dituzten emakumeek. Hala ere, emakumeek pausu hau ematea oztopatzen duen faktorea ez da, orokorrean, ikasketa maila, baizik eta emakumezko erreferenteen falta. Ezinbestekoa da emakumeek beraien burua beste norbaitengan islaturik ikustea eta inspiratzea, pausu garrantzitsu hau emateko.

Estereotipoek eta finantzazioa lortzeko jartzen dituzten oztopoek eragotzi egiten dute negozioak eta ekintzailetza abian jartzea.

PERSPEKTIBA DUEN ETORKIZUNA

Marie Curiek zioen bezala, aurrerapenen bidea ez da bizkorra eta ezta erraza ere, eta ikusten dugun bezala, emakumeek garapen handiak egin dituzte berrikuntzan, izan ere, arraza arteko dibertsitate, dibertsitate kultural eta genero dibertsitaterik gabe, ez da ez berrikuntzarik ez aurrerapenik egongo.

Emakumeak ez dira bakar batzuk, baizik eta biztanleriaren % 50a. Ondorioz, biztanleriaren potentzialaren erdia dira. Emakumeek genero arrakalak murrizten lagunduko dute, eta horrek, negozioei eta aukerei dagokienean, berdintasuneko gizarte baterantz, gizarte askotarikoago baterantz, eramango gaituzte.

Horregatik, Marie Curie bezalako emakumeak egotea, hau da, berritzeko espiritua dutenak, beharrezkoa izango da ekintzailetza berritzailean ari diren emakumeei ahotsa emateko. Izan ere, trebezia eta lidergo gaitasuna ez dira genero kontua.

Etiketak

  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #bigscience
  • #estrategia
  • #democratización
  • #educación
  • #tecnólogas

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko