Ondarearen oinordetza
#Done
2023.04.17 Irakurketa denbora: 5 minutu
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa:
2000. urtea baino lehen jaio den orok daki zer den Santimamiñeko kobazulora egun pasa joatea. Ogitartekoa hartu, eskolako autobusean edo gurasoen autoan sartu eta basoan zehar barneratzea, Busturialdeko paisaia ederrak ikusi, eskailera pila bat igo eta Bizkaiko ondare garrantzitsuena bisitatzera helduz.
Bertan, orain dela 14.000 urte sortutako animalia irudiak eta kobazulo estu baina zirraragarri hori bisitatzeko aukera zegoen, bizitzan behin bizi zitekeen esperientzia batez etxera buelta eginez. Hala ere, 2006ko azarotik aurrera, eskolako bidaia horiek Omako basora, Basondora, Guggenheim museora edota San Mameseko bisita gidatuetara aldatu beharra egon zen, eta horren arrazoia kobazulo honen behin betiko itxiera izan zen.
BERANDU IZAN BAINO LEHEN
Itxiera honen arrazoia, hain baliotsua kontsideratzen den ondarerik gabe geratzeko kezka izan zen. Koba hau eta bertan gordetzen diren altxorrak 1918 eta 1962 artean aurkitu zituzten arkeologoek, eta hortik aurrera, aretoak bisitarientzako prestatzeko lanetan hasi ziren. Urteak pasa ahala, ikertzaileek animalia-irudien egoera txarrerantz zihoala ikusi zuten, arrazoiak hurrengo hauek izanik: Lehenik eta behin, hauen arabera, publikoak pinturak ikusi ahal izateko erabilitako baliabideak oso kaltegarriak ziren kobazuloaren eta marrazkien kontserbarako, bereziki, argiztapena. Adituen arabera, argiztatutako eremuak (gehienbat etengabe argiztaturik zeudenak) mikroorganismoak eta landaredia garatzen hasiak ziren eta kobazuloaren tenperatura aldatzen ari zen, ordura arte hain ongi kontserbaturik zegoen hura hausten. Bestalde, bertako egitura metalikoak ugerra eta kondentsazioa eragiten zituen, ondareari mesederik ez eginez.
Azkenik, giza-faktoreak ere zerikusi handia izan zuen kobazuloaren itxieran, izan ere, egunero bertatik pasatzen ziren bisitariek CO2-aren igoeran laguntzen zuten. Horrez gain, kanpotik ekarritako zikinkeriak eta kobazulo barruan oinez egiterakoan altxatzen zen hautsak ere eragina izan zuen. 1997an hau guztia ekiditeko lanak egin ziren arren (baimendutako edukiera murriztu eta irudien galeria itxi), neurriak ez ziren nahikoak izan bisitariek eragindako kalteak guztiz ezabatzeko, eta ondorioz, kobazuloa behin betiko itxi zen.
Honek bi aukera utzi zituen: edo belaunaldi berriei historia argazki eta ahoz-ahoko istorio bidez irakatsi edota hauei gure ondareaz gozatzeko aukera eman zerbait berria eginez. Asmatu dezakezu bietako zein egitea erabaki zuten, ezta?
METABERTSOAREN AITZINDARI
Bete-betean asmatu duzu. Bizkaiko Foru Aldundia, Virtualwareren laguntzarekin, berrikuntza sustatu eta ondareari oinordetza emateko asmotan, Santimamiñeko kobazuloaren erreplika birtuala egiteko lanetan hasi zen. 2008an (sinestezina dirudien arren) eraman zen aurrera proiektu hau, kobazuloa bisitarientzat itxi eta denbora gutxira.
Lehenik eta behin, laserrezko eskaner bat baliatuz, kobazuloa 3Dan eskaneatu beharra izan zuten. 1500 argazki baino gehiago eginez lortu zuten hau, kobazuloaren 6000 milioi informazio puntu identifikatuz. Espazio fisikoa eskaneatzeaz gain, kobazuloaren testuingurua eraikitzen zuten beste ezaugarri batzuk ere bildu behar izan zituzten; horren adibide dira labar-artearen kalkoak, bertan entzuten ziren soinuak edota ibilbidearen bideoak.
Datu guzti hauek bildu ostean, modelo birtual hau sortzeko momentua heldu zen. Informazio guztia prozesatu beharra izan zuten lehenengo, argiztapena eta koloreetan arreta berezia jarriz. Hau landuta izan zutenean, testura errealistak sartu zizkieten maketari, bisitariek kobazuloan egoteko sentsazioa izan zezaten. Horren ostean, kobazulo birtuala prest zegoen jada (erraz esaten da… egitea, ordea, pixka bat zailagoa da). Aplikazioa sortzea izan zen hurrengo pausua, non pertsonak egingo lukeen ibilbidea diseinatu beharra izan zuten: kameraren mugimenduak, multimedia puntuak etab. Hau guztia egina zegoenean, espazioaren muntaia egitea geratzen zen soilik.
Et voilà! Bisitatzeko prest! Bertara gerturatuz gero (erreserba egin ostean, noski), gida batek kobazuloaren sarrerara eramango zaitu. Bertan hasten da bisita. Azalpen txiki bat eman ostean, muntaia guztia eginda dagoen gelara hurbilduko zarete. Bertan, betaurreko berezi batzuk jarri beharko dituzu. Betaurreko horiek kobazuloaren barnera eramango zaituzte, beharrezkoak diren puntu guztiak ikusteko aukera emanez eta bitartean kobazuloaren eta gure arbasoen historia kontatuz. Ordu eta erdiko bisitak izan ohi dira, eta lau hizkuntza daude eskuragarri: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
ZER OPARO DIGU ETORKIZUNAK?
Santimamiñe birtual bihurtzeko proiektua aitzindaria izan zela jakina da, eta beste proiektu batzuekin batera (Cadiz birtuala, Erroma birtuala) kultura sustatzeko teknologia erabiltzea estandarizatu zuen. Hortik gaur egunera, ordea, urte pila pasatu da. Teknologiarenganako ezjakintasuna aitzakia bihurtu da, eta metabertsoaren eta biki digitalen kontzeptuak ez dira sekula gaur egunean besteko pil-pilean egon. Aprobetxa ahal dezakegu elkarrizketa honen gorakada, gure kultura munduan zehar hedatu eta hobeto ezagutzeko?
Esango duzu… guzti hau oso ondo dago, baina askoz hobea da, kasu guztietan, leku historiko hauek geure begiekin ikusi ahal izatea… . zergatik izango litzateke hobea betaurreko batzuk jarri eta Eiffel Dorrea ikustea? Gainera, Googlen sartu eta argazkiak ere ikus ditzaket! Zorionez, kasu gehienetan, gauza batek ez du bestea kentzen. Errealitate birtuala eta metabertsoa, mundu errealean dagoenaren osagarri perfektua izan daitezke ondareari dagokionean. Ezin ditzakezula zure artearen historiako 30 ikasleak Londresera eraman Van Goghen Eguzki-loreak ikustera? Pum, museo birtual baten bidez pintzelkada txikienak ikusteko gauza izango dira. Ezin dezakezula Erroma oinez goitik behera zeharkatu? Pum, bisita birtual baten bidez zirrikitu guztiak esploratzeko aukera izango duzu, eta gida batek lagunduta, gainera!
Azken urteotan kaltetu gaituen turismo masiboa ekiditeko modua ere izan daiteke hau. Nahiz eta poltsikoak beteta izatea ondo egon, ondarea galtzeko arriskuaren prezioa oso altua da.
Horrez gain, Santimamiñe bezalako kasuetan, teknologia honek hainbeste maite dugun eta hain geurea den ondarea zaintzen laguntzen digu gure oinordekoei historia eta kultura irakasten diegun bitartean. Horrez gain, ondarea babestu eta hedatzeko tresna honek, kobazuloak ikertzea ahalbideratu du, gure arbasoen inguruko informazio gehiago bilduz eta gure historiaren zati garrantzitsu bat beraien eskuekin ukituz.
Teknologiari esker, Santimamiñeko kobazuloak bigarren aukera bat du jendeari Bizkaian daukaguna erakusteko. Aprobetxa dezagun aukera hau, bisita ditzagun gure erroak.
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #futuro
- #educación
- #metaverso
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
