Izan daiteke sormena gizarte teknologiko bateko zimendua?
#Tech bay
2023.03.01
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Kaikoo Studio
Asko hitz egiten da gutaz, nolakoak garen eta… baina, zerk egiten gaitu garen bezalakoak? Hain… ba horixe, garena.
Pentsa liteke dena delako zer horretan eragin handia daukala mapan dugun kokapenak: Iparraren hegoa gara eta hegoaren iparra.
Ezin ukatuzoa da badugula geure bizimodu berezia, inork kenduko ez diguna. Gure gastronomia artea da; txokoak eta maite ditugu eta poteatzea gustatzen zaigu. Guretzat natura geure burua ezagutzeko, atseden hartzeko eta gozatzeko bidea da; mendira igotzen gara eta hondartzara jaisten gara, eta nahi izanez gero bi gauzak egin ditzakegu egun berean. Eta kultura, zer esango dugu, bada, kulturaz! Erreferente mundialak gara arkitekturan, antzerkian eta diseinuan.
Nahaste eklektiko honi esker bizkaitarrok harro gaude hemen bizitzeaz. Baina badugu ezaugarri bat are bereizgarriagoa dena eta gurera etortzen diren pertsonekin gaudenean ezinbestean azaltzen dena: harrotasuna abegikortasun bihurtzen da, kontzientzia jasangarria agertzen da eta gauzak sortzeko eta gure herria ezagutu nahian heldutakoei erakusteko eta abegi egiteko gogoa nagusitzen da.
Urtero milaka pertsona etortzen dira Bizkaira maleta bete proiekturekin. Eta beste horrenbeste joan ziren eta itzuli zirenean inoiz baino gogo handiagoa zuten hemen gelditzeko betiko. Ikasteko, eraikitzeko eta sortzeko datozen guztiei (datozen tokitik datozela) harrera egiten diegu, gure klase sortzailea baitira.
Egon apur bat… klase sortzailea? Zer dugu hau, beste modernotasun bat? Ez, klase sortzailea aspaldiko ideia da eta aski zabalduta dago. Terminoa Richard Floridak sortu zuen 2002. urtean (aspaldi, esan bezala, baina indarrean dago oraindik). Haren esanetan, klasearen kategorian biltzen dira ezagutzaren eta sormenaren inguruko jarduera ekonomikoak eginez hirien ekonomia eta garapena bultzatzen dituzten pertsonak. Ezagutzen duzue halako inor? Beharbada, talde horretakoak zarete eta oraindik ez dakizue.
Klase sortzaileaz hitz egiteak soziologiaren esparrua astintzen du, baina esan dezakegu pertsona horiek guztiek badituztela ezaugarri batzuk: adimen zabala, gutxiengoen inklusioa, jasangarritasunaren eta kultura aniztasunaren aldeko jarrera.
Beraz, ez zaigu besterik falta pertsona eta profesional modura naturarekin bat hazteko moduko tokia aurkitzea baino.
Eta, Platonek politikaz uste zuenarekin bat etorriz “Politikaria ehulea da, baina ehuntzeko ez du artilea erabiltzen, baizik eta denetariko gizakiak, eta horrela hiri zoriontsua bilbatzen du”, Bizkaian nonahiko talentuaren alde egitea erabaki dugu. Badakigu onuragarria dela gizartearentzat. Horregatik, tinko jarraituko dugu sorkuntzaren arloan erreferente mundialak izateko beharrezkoak diren enpresa-ehuna eta gizartea eraikitzen.
Hori lortzeko, hiru Tak eraiki behar ditugu:
TALENTUA, TEKNOLOGIA ETA TOLERANTZIA
Gai hau aztertzen ari ginela aurkikuntza txundigarria egin dugu: Bizkaia klase sortzailearen paradisua da! Ez genekien zer egin: kalera irten megafono batekin eta lau haizeetara zabaldu zer onuragarria den hona bizitzera etortzea edo isilik gelditu, sekretua ondo gordetzeko. Baina garen bezalakoak izan behar dugu eta kontatzea erabaki dugu, eta kontatu ere ozen eta argi.
BIZKAIA KLASE SORTZAILEA DA, BAI, HALA DA!
Horren lekuko dira kualifikazio handiko profesional eta unibertsitate-ikasle talentudunak erakartzeko abian ipini dituen laguntzak eta programak. Teknologiaren eta berrikuntzaren bidez bizitza hobetzea kultura tolerantea eta zabala da, ezinbestean.
Hor dugu, batetik, Bizkaia Talent: prestatzen eta esperientziak partekatzeko aukera ematen duten pertsona azkarrak ezagutzen jarraitu nahi dutenentzat. Sare irekia sortu da talentuaren inguruan profesionalentzat, enpresentzat eta ikasleentzat.
Teknologia nonahi dago; gizarte aurreratuen oinarria da eta ematen dizkigun erraztasunek zorionerako bidea zabaltzen dute.
Bizkaia Dorrean (Bilbo) berrikuntzaren arloko crème de la crème bilduko da. Ekimen honen izena Biscay Startup Bay da: ekimen-zentroa izango da, Aldundiak diseinatua munduko berrikuntza-gune garrantzitsuenetako bat izateko. Ekintzailetzaren Guggenheim izango da. Aupa!
Azken T-a hitz baketsu bati dagokio: Tolerantzia. Hauxe da DNAn errotuen daukaguna, guztiz bat baitator hasieran aipatu dugun bizitza ulertzeko moduarekin. Gure gizartea irekia da; hemengoari atxikita dago, baina, halaber, ez du inolako beldurrik bere ekimen eta onura guztiak (ekonomikoak, kulturalak, gastronomikoak eta sozialak) mundu osoarekin partekatzeko.
Hemengo sormenaren paradisua aspaldi aurkitu dute enpresa eta pertsona askok (askok ere askok) eta beren “txokotxoa” sortu dute gure artean.
Esaterako, 2011. urtean bi gazte Getxora heldu ziren diseinu-estudio baten ekimena abian jarri nahian. Hala sortu zen Muka Design Lab. Espazio honetan diseinu-ideiak produktu erabilgarri bihurtzen dira Slow Design filosofiarekin. Filosofia honen ardatzak artisautza eta tokiko jardun ona dira. Gainera, hemengo materialak erabili ohi dituzte, pagokia eta arbela, kasurako. Hauek gure lurreko txokoetara eramaten gaituzte.
Muka Beazeko, kide ugarietako bat da. Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko honen helburua da enpresa eta pertsona ekintzaileei laguntzea beren ideiak, proiektuak eta berrikuntzak gauzatzen eta, batzuetan, nazioartera zabaltzen.
Beste era batera esanda, sormenaren ehuna bilbatzen laguntzen du, jakin-nahiz betetako pertsona adimentsuek elkar elikatu ditzaten, erronka berriak ezar ditzaten eta dagoeneko esku artean dauzkaten erronkekin aurrera egin dezaten.
Olerkariek musez hitz egiten duten bezala, guk ikuspegia aldatzen dugu. Poesiatik gutxiago dauka, agian, baina askoz praktikoagoa da klase sortzailearentzat. Gure musek diote ezen, gizartea oparoa izango bada, garrantzitsuenak pertsonak direla, pertsona guztiak.
Eta pertsona horiek beren ahal osoan eta buru-belarri jardungo badute mundua eraldatzen, zaindu egin behar ditugu, eskua luzatu behar diegu eta eskura ipini behar dizkiegu maletan ekarritako ideiak gauzatzeko behar dituzten laguntza, sare eta tresna guztiak.
Gainera, ez dugu ahaztu behar bizimodua ere lagungarria dela inspirazioa datorrenerako: natura, artea, zientzia eta janari ederrak (Da Vincik berak ez zuen eduki hain giro onik).
Horrela lortuko dugu Bizkaiak sorkuntzan hazten jarraitzea eta bertakoak zoriontsuak izatea lanean eta bizitzan. Eta mundu osoak jakingo du zein askotarikoa eta homogeneoa den gure herria, eta hemen bizi garenok ere bai.
Etiketak
- #cultura
- #emprendimiento
- #innovación
- #ciencia
- #tecnología
- #arte
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
