Quantum Mads: Aurre ikus daitekeen startup kuantikoen olatuan lehena

#Doing

2023.03.02

Jose Antonio del Moral

Ilustrazioa: La Machine Grafica

Denbora laburrean, teknologia kuantikoaren aurrerapenak zientzialariak berenganatzen ari dira. Gaur egun, beren laborategiak munduko laborategi garrantzitsuenekin daude konektatuta, eta hainbeste abantaila ikusten dituzte bertan biten ordez kubiten bidez konputatzen duten ordenagailuen erabileran, iraultza dela ere uste dute. Hala eta guztiz ere, enpresek oraindik ez dute fenomeno hori sumatzen, eta ez dira ausartzen ulertzen ez duten aurrerapen hori bereganatzen; are gehiago, ez dute beraien burua teknologia errentagarri egiteko gai ikusten.

Eta horixe da startupentzako haztegi egokiena. Konpainia horiek sortu berriak dira, eta ez dute epe laburrean dirurik irabazteko premiarik, motelki eta gogotsu teknologia hau industriara hurbiltzeko helburua baizik. Lehen kubit ordenagailuetarako sarbidea saltzen dutenen kasuan izan ezik (IBM edo Google, esaterako), kuantikak oso diru-sarrera gutxi sortzen ditu egun. Baina ahalmen horrek itxura ona du epe ertainean: erraza da ikusten negozio oparoa izango dela.

Sarrera honetan azaldu nahi dugu zergatik Quantum Mads, Bizkaian arlo honetan espezializatutako lehen startupa, laster izango den beste askotariko bat. Euskal Herriko Unibertsitateko NQUIRE guneko lau doktoregaik, hots Javier, Ana, Giancarlo eta Rodrigo, ezagutu dute zuzenean konputazio kuantikoa zer den gaur egun, baita zein azkar bilakatzen ari den ere.

Ibilera Hackathoi batean hasi zen, hau da, frikientzako lehiaketa moduko batean. Bertan ordenagailu kuantiko batekin “Market Artifificial Data Series” delakoak sortzeko proposamenarekin irabazi zuten. Arrakasta honek notarioarengana jo eta sozietate mugatu bat eratzera animatu zituen. Baina aldez aurretik taldekatu zituena, kasu batzuetan Bilbora egindako bidaia barne, Enrique Solano izan zen, Bizkaian Ikerbasqueren beka baten bidez lurreratu zuen Peruko fisikaria. Izan ere, erakunde hori, isilean, zientzialari handiak erakartzen ari da Euskadira. Solanok, Mikel Sanz-en eskutik, talde bat bildu zuen konputazio kuantikoan inork sinesten ez zuenean, eta aditu-harrobi bat osatu du, Bizkaia teknologia horren gailurrean kokatzen duena.

Eta zer eskaintzen du Quantum Madsek? Oraindik aukera guztiak irekita daude, baina optimizazio erronkei aurre egiteko eta ikasketa automatikorako erabili daitekeen hibridazio kuantiko-klasikoan piztu da interes handiena. Izan ere, lehenengo helburua inbertsio-zorroak optimizatzeko algoritmoak sortzea izan zen. Argi dago merkatuan dauden aukerei buruzko datu gehien azkar eta zehaztazunez aztertzeko gai denak txapela eskuratuko duela.

Finantza arloa ez da bakarra teknologia honen onura jasotzeko gai dena. Hori dela eta, Quantum Mads beste sektore batzuk aztertzen ari da, bereziki bizi-zientziak, zibersegurtasuna, ibilbide logistikoen optimizazioa eta industria-prozesuak oro har. IBM, Fujitsu eta Amatech talde informatikoarekin (Bilbon du egoitza) akordioak sinatu ditu jada, eta enpresa konbentzionalagoetara hurbildu nahi du.

Sektore horietan, datuen prozesamenduaren gutxieneko azelerazioa dirua izan daiteke beti, konpetentziari dagokionez lehia-abantailak lortzen baldin badira. Zibersegurtasuna da, beharbada, ulertzen errazena, zeren hacker batek pasahitz bat desegiteko arriskua sumatzea erraza baita, milioika konbinazio probatu baditzake segundo gutxi batzuetan. Pirata kuantiko horiei aurre egiteko, babesa bizkortzeko tresnak sartu beharko dira nahitaez.

Baina industria izaera hain handia duen Euskadin, teknologia horiei onura handia atera diezaieketen beste sektore batzuk ere badaude. CIE edo Gestamp-eko automobilgintzako osagaien instalazioetatik hasita: era guztietako materialak probatu behar baitituzte askotariko egoeretan. Petronorren laborategiek ere bai: erregairik onenak egiteko eginkizuna dute, bai eraginkortasunari dagokionez, bai ingurumenababesteari dagokionez. Kasu horietan guztietan milioika datu prozesatu behar dira denbora laburrean, eta kopurua funtsezko laguntza izango da.

Ez da ahaztu behar gero eta handiagoa den industria bioteknologikoa, hainbat milioitan inbertitzen duena farmako ideala aurkitzeko eta, oro har, urteak daramatzaten prozesuetan probatzeko.

Ikerketa horiek azkartu egin baitaitezke ia denbora errealean prozesatutako datu errealekin, merkatura lehenago ateratzeak dakartzan kostu-murrizketek eta diru-sarrera handiagoek justifikatuko dute teknologia kuantikorik onenak aplikatzea

Quantum Mads, orain inbertitzaileak erakartzeko fasean egonik, bide horiek guztiak aztertzen ari da dagoeneko. Teknologiaren gaineko jakintza ez zaio falta. Beharbada benetako esperientzia gehiago behar du, baina horretan datza, hain zuzen ere, startup bat sortzea eta merkatura ateratzea lehen prototipoak probatzeko interesa erakartzeko. Aurrera kubitok!

Etiketak

  • #tech
  • #startup
  • #emprendimiento
  • #quantum
  • #innovación
  • #ciencia
  • #computación
  • #física

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko