Berzirkulatu dezagun!
#Tech bay
2023.04.17
Jose Antonio del Moral
Ilustrazioa: iStock
Ez da oso ezaguna Bizkaia birziklapenaren potentzia teknologikoa dela, batez ere, birziklapen industrialari dagokionean, hau da, fabrikazioko hondakinak aprobetxatzen dituela materialak sortzeko, meatze-ustiapenera jo beharrean.
ESKERRAK TXATARRA ELEKTRONIKOARI
Gaur egun elektrikoak diren Bizkaiko altzairu-fabrika gehienetan aprobetxatzen duten txatarra alde batera utzita, Bilbo inguruko hainbat enpresak fabrikazio prozesuetan sortzen diren hautsetatik zinka, sufrea edo aluminioa erauzten dituzte. Prozesu horri esker, hauts horiek zabortegietan bukatzea saihesten da. Hortaz aparte, Indumetal Recycling, etxetresna-elektrikoak eta beste tresna batzuk birziklatzen dituen estatu mailako konpainia nagusia da; enpresa horrek tresnen suntsipena eragozten du.
Konpainia horiek guztiak, gaur egun Europan liderra den Befesa barne, ekintzaile batzuek (batez ere Alemaniatik etorritakoen) sortu zituzten. Euskadin ezarri ziren lurraldearen meatze-baliabideak ustiatzeko asmoz, eta baliabide horiek bukatzen ari zirenean, ideia on bat bururatu zitzaien: zentroen xedea aldatzea, horretarako aurrerapen teknologiko handiko baliabideak ezarriz. Zentroek, denborarekin, hoberantz besterik ez dute egin.
Berritzaileak izateko espiritu horri eusten diote gaur egungo ekintzaileek, ekonomia-zirkularra deritzogun horretan. Ekintzaile berriek, izan ere, beraien alderako erabiltzen dituzte gaur egun sortutako ingurumenari lotutako kontzientzia soziala eta Europak jartzen dituen berrerabilpen, birziklapen eta murrizketa arauak, egunetik egunera zorrotzagoak direnak.
GOI-MAILAKO TEKNOLOGIA (EZ)HONDAKINAK BERRIZ APROBETXATZEKO
Aipatutako ekintzaile horietako gehienak CEITetik datoz –Nafarroako Unibertsitatearen Ikerketa Zentroa Donostian–. Zentro horretan, goi mailako teknologia garatzen ari da, orain arte zabortegietan bukatzen zuten metalak aprobetxatzeko helburuarekin, hala nola autoen motorretako imanak edo katalizatzaileen paladioak.
Bizkaia ez da atzean gelditu. Izan ere, Teknan eta Spouted Bed Solutions izeneko startupek bioerregaiak sortzeko xedez plastikoa berrerabiltzen duen teknologia baliatzen dute. Karlos Uraga ingeniariaren eta Aitor Pablos kimikariaren eskuetan dauden bi proiektu hauek industrializazio fasean daude jadanik, eta orain arte sinestezinak ziruditen proiektuak aurrera eramateko instalazioak zabaltzeko aukera emateaz gainera, itsasoak kutsatzen ari diren hondakinak erauztea ahalbidetuko dute.
BERZIRKULATZEA, GIZARTEARI ETA INGURUMENARI LAGUNTZEN DION PLOT TWISTA
Hain teknologikoa ez den arren, Patricia Astrain, Getxoko ingeniari kimikoa, ekimen berri eta interesgarri baten protagonista dugu. Momentuko startup entzutetsuenaren sortzailea dugu, Recircular-en sortzailea. Bi ezaugarrik egiten dute interesgarri: bere helburuak, hau da, enpresen berrerabilpen prozesuaren digitalizazioak eta bere istorio pertsonalak.
Izan ere, Astrain Txina erdian zegoela jabetu zen bere benetako deia ez zela petrolioa fintzea edo produkzioaren kalitatea zaintzea. Bere benetako deia planeta salbatzea zen. Agian, honetaz jabetu zen bere begiz ikusi zuenean gizakiak duen suntsitzeko ahalmena, batez ere, enpresa bat sortzeko orduan balore etikoak kontuan hartzen ez direnean.
Honetaz konturatzean, lehenik eta behin, ekintzaile bihurtzeko pausua eman zuen. Ondoren, ingurumen osasuntsu eta gizarte hobe bat lortzeko ekintzak burutzen hasi zen, zehazki industriaren eremuan. Bereziki, apurtzailea izan zen hau, izan ere, industrian finantzazio-helburuak izan ohi dira jaun eta jabe, bestelako guztia atzean utziz.
HONDAKINAK GURE AKTIBO ONENA IZAN DAITEZEN LOR DEZAGUN
Interneten zer material edo ekoizpen-soberakin berrerabil daitezkeen eta zer bazkiderekin erabil daitezkeen identifikatzeko aukera ematen duen tresna baten laguntzaz, Recircular-ek digitalki burutzen du lan hori. Horren ondorioz, orain arte hondakinak aprobetxatzen ez zituzten enpresek material horiek aktibo moduan jarri ditzakete, hirugarren batek erabil ditzan.
Astrainek kanpoko finantzaziorik gabe sortu du plataforma, bere kabuz, eta horrek meritu izugarria du industriaren esparruan: gizarte-berrikuntza aplikatu dio industriari. Gainera, Recircular-ek, hondakinak edo gehiegizko ekoizpenak nola aprobetxatu daitezkeen aurkitzeaz gainera, neurri hauek ingurumenarentzat zenbateraino diren onuragarriak kalkulatzen du.
Nahiz eta plataformak hasiera batean tokian-tokiko xedea izan, teknologia eta eredu horiek erraz zabal daitezke munduan zehar. Izan ere, Astrainek Txina, Belgika eta Erresuma Batuaren artean sortu zuen proiektua, baina Euskadin finkatu zuen etxetik hurbil egon ahal izateko. Bere lehen bezeroa, Johnson & Johnson enpresa britainiarra izan zen.
Teknologia aldetik, Recircular-ek informazioa aztertzeko adimen artifiziala erabiltzeaz gainera, blockchain teknologia baliatzen du erabiltzaileen artean egiten diren transakzioak ziurtatzeko. Hori guztia hodeian gauzatzen da, eta baliatzen diren datuek bi jatorri dituzte: berrerabiltze prozesuan parte hartzen duten enpresak eta Astrainek berak zuzentzen duen taldearen ikerketa.
Etiketak
- #emprendimiento
- #innovación
- #colaboración
- #futuro
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
