Esadazu argi, esadazu Clara

#Soul tech

2023.03.03

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Carmen Mondéjar

Komunikatzea gustatzen zaigu, hori horrela da. Milurtekoak daramatzagu hori egiten. Altamiran ehizatutakoaz arro bisonteak marrazten zituen haitzulotar horretatik, Piquer baino gehiago arropaz aldatzen den modako tiktoker-eraino. Kultura helarazteko gaitasuna izan da milaka urteetan zehar honaino ekarri gaituena. Serengetiari begira dagoen tximino batengandik, ez beti, bereizten gaituena da.

Komunikazioa mundua ulertzeko daukagun eran dago eta honen bitartez definitzeko gaitasunean. Hala ere, bereziki orain, milaka norabideetan hedatzen denean, argitasun falta gero eta nabarmenagoa da. Premisa honen eskutik jaio da Clara, Adimen Artifizialaren eta hizkuntzalaritzaren miraria, zure alboan argitasunez idazten laguntzen dizun Pérez Reverte izatea moduko zerbait, baina Twitterren iskanbila sortzeko gogorik gabe.

EGIN DADILA ADIMEN ARTIFIZIALA! ETA CLARA GAZTELANIARA HELDU ZEN

Clara Adimen Artifiziala gaztelanian lehenengo aldiz erabiltzearen emaitza da. Testuen argitasun maila neurtzen duen tresna da, eta horretarako AA-z eta hizkuntzalaritza konputazionalaz baliatzen da. Gainera, jarraibideak eskaintzen ditu testuak argitasuna irabazi dezan.

Hori bai, Clara ez da ideia polit baten emaitza, denboran zeharreko gizartearen bilakaeraren emaitza baizik. 50. hamarkadan, Bigarren Mundu Gerraren hondamendiaren ostean berreraikuntza hasi zuen Erresuma Batuansortu zen beharrean oinarrituz. Herritarrek ondasun publikoak eskuratzeko beharra zeukaten herrialdea berreraikitzeko eta, hala ere, ez ziren gai diru-laguntza hauek lortzeko jarraitu beharreko urratsak ulertzeko. Hori izan zen beharra aldarrikatzen zuen korrontearen hasiera, ulertzeko beharra, eta XX. mendeko erdialdean zehar mundu osotik zabaldu zen.

Korronte hori ederki bildu du Prodigioso Volcánek, hizkuntzarekiko maitasunagatik eta, bereziki, pertsonak erdigunean jartzeko sortu zen komunikazio agentzia. Manual de comunicación clara eskuliburuan eta Derecho a entender liburuan adierazi duten komunikatzeko dugun moduaren ikuspegi holistikoa. Horrela, Clara garatzea Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin batera ez zen arrisku-saltoa izan, baizik eta hurrengo urrats logikoa.

Clarari egitura eman diote agentziako hiru emakumeek, Sonia Oquendok, Ana Pinak eta Judith Gonzálezek. Horretarako, testu argiak eta ilunak dituen idatzizko korpus bat sortu, horietako askoei etiketa jarri eta funtsa zutela egiaztatu behar izan dute. AA trebatzeko lan neketsua, testu argi bat ilun batetik ezberdindu dezan. Hala ere, gizakiak parte hartzen duten edozein prozesuan isuriak egon daitezke, eta horrek zailtasuna gehitzen dio ekuazioari. Judith Gonzálezentzat:

Isuriak ezin dira desagerrarazi, baina saihestu ditzakegu. Nik isuri bat daukadala antzematea nahikoa da, makinak errepika ez dezan saiatzeko

Ibilbide luze eta zaila, baina oso konplexua den zerbaiterako balio izan duena, “nik ez dut ulertzen” hori edo “niretzat argi dago” hori baztertzeko eta testuak irizpide objektiboetan oinarriturik neurtu daitezkeela frogatzeko. Eurek lortu duten erdiespen itzela.

Baina Clara tresna hutsa baino gehiago da. Sonia Oquendoren ustean

“honek aktibismo sozial apur bat dauka”.

Zientzia osotasunean ulertzea da, askotariko diziplinak proiektu bakar batean biltzeko. Judith Gonzálezentzat

“letrak eta zientziak eskolan eta unibertsitatean baino ez dira bereizten, mundu errealean ez du horrela funtzionatzen”.

Ana Pinarentzat

“ikasketa izan da pertsonak laguntzen dituzten tresnak sortzea, zeinak etorkizunean lagungarriagoak izango diren teknologia eta humanitateen loturari esker”.

Horiek horrela, Clararen atzean sekulako iraultza teknologikoak ez ezik, komunikazioa demokratizatzeko irrika handia ezkutatzen da. Inor kanpo ez uzteko bizi garen komunikazio sistema konplexu honetatik , eskuragarri eta, bereziki, ulergarri bihurtuz herritarrentzat, inolako bereizketarik gabe

LOTAN EGOTEA ETA LO EGOTEA EZ DIRA GAUZA BERA

Camilo José Celak zioen moduan: “Lotan egotea eta lo egotea ez dira gauza bera, ezta izorratua egotea eta izorratzea ere”. Komunikazioa, ulergarria izan dadin, argia eta zehatza izan behar da. Baina honaino iritsita, galdera bistan dago, zerk bihurtzen du testu bat argi eta zerk ez? Ulergarria izan behar du, baina hortaz aparte, diziplina eta ezagutza multzo bat da argitasuna lortzen laguntzen diguna.

  • Hizkuntza argi eta garbia: Komunikazio argiaren oinarria da. Idazteko era bat, testu hauek guztiontzat ulergarri bihurtzen dituzten hitzak eta gramatika erabiltzea, bereziki, desgaitasun kognitiboa edo intelektuala duten pertsonentzat edo formakuntza kultural edo sozial txikia dutenentzat.
  • Irudi batek mila irudi baino gehiago balio du: Hizkera bisuala mezua ulertzeko mesedegarria da. Ulertzen errazago, dena sinpleago bihurtzen dute irudi eta testuen arteko konbinazio egokiak eta hierarkizazio onak. Zentsu honetan, komunikazio argia ahalbidetzeko funtsezkoa da web diseinua. Komunikazio on batek erabiltzailearen esperientzia askoz erakargarriagoa egingo du.
  • Testuinguruak badauka garrantzia: Testuaren espezializazio mailaren arabera hizkuntzaren erabileran zehaztasuna handiagoa edo txikiagoa erabili behar dugu. Testu juridikoetan, adibidez, kontu handiz aukeratu behar da hitz bakoitza zehaztasunak nahasketak eta interpretazio subjektiboak saihesten lagunduko baititu. Garrantzitsua da testu bakoitzean erabiltzen diren arauak ezagutzea. Testua argiagoa izan dadin, garrantzitsua da ere testu hori nori zuzenduta doan jakitea eta gaiari buruz zer-nolako ezagutza daukan.
  • Zientzia nagusi: Erabiltzailean oinarritutako neuro hizkuntzak testuen argitasuna hobetzeko irizpideak ematen ditu. Argitasunaren aldeko tresnak dira eyetracking-aren antzerako azterketak (pantailaren zein zatiri prestatzen diogun arreta gehien aztertzen da), gure burmuinaren isuri kognitiboak kontuan hartzea edo buruzko irakurketa prozesuak erraztea.

Baina mezu argiago bat sortzen laguntzen diguten irizpide eta arau horiek guztiak osagai gehiegi izan daitezke pertsona bakar batek kontrolatzeko. Edo, zintzo hitz egin dezagun, errazago da erakusleak esaten badigu zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto. Eta hortxe Adimen Artifizialak lagun gaitzake. Clara osagaiak buruz dakien eta bizkotxoa arro gera dadin momentu zehatza zein den ezagutzen duen Thermomixa bezalakoa da

LOTSAREN HARRESIA

Komunikazioa nonahi dago, eta, nola ez, administrazio publikoetan baita ere. Arauez, irizpenez, hitzarmenez, prozedurez… inguraturik bizi gara, zeinek oro har gure bizitza baldintzatzen duten. Eta, egia esan, badirudi ulergarriak ez izateko idatzi direla. Horrek hesi ikusezina sortzen du administrazioaren eta herritarren artean. Bereizten gaituen harresi handia eta mesfidantza, asperraldia, eta, zergatik ez dugu esango, lotsa pixka bat sortzen duena.

Ziurrenik zure bizitzan dozena bat aldiz egin duzu harresi honekin topo. Udalaren gutun bat, trafiko isun bat, zitazio judizial bat, errentaren aitorpen ikaragarria edo PADRE programa, zeina ez duen inork ulertzen, etab. Askotan, gutun hori zabaltzeari aurre egitea ikasgaia ez zenekienean arbelera ateratzea bezalakoa da.

Egia da azken boladan badirudiela paradigma aldaketa bat egon dela. Prodigioso Volcáneko Sonia Oquendoren iritziz,

“Herritarrok beti uste izan dugu geure betebeharra zela administrazioa ulertzea eta errealitatean geure eskubidea zen”.

Gardentasunaren legea deritzona egoera hau arintzen saiatu da. Hala ere, Soniaren iritziz:

Erakunde bat gardena izan daiteke argia izan barik, zer den arautu da, baina ez nola

Etiketak

  • #tech
  • #cultura
  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #cocreación
  • #ciencia
  • #colaboración
  • #tecnología
  • #estrategia
  • #democratización
  • #futuro
  • #educación

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko