Mesede egiten digun teknologia
#Pure tech
2023.10.17 Irakurketa denbora: 5 minutu
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Ana Madinabeitia
Berriz harrapatu gaituzu… Beste behin, esperimentu bat egin nahi izan dugu gure Instagrameko eta TikTokeko orrialdeetan (follow xume bat ez litzateke gaizki egongo). Kasu honetan, helburua zera zen: ea gure jarraitzaileek pertsona askori egunerokotasunean laguntzen dieten punta-puntako teknologiari buruz dakiten ala ez ezagutzea. Emaitzak ikusteko prest al zaude?
EyeHarp, begiekin sortutako musika:
Instagram zein TikToken inkestatutako % 100ak ez zuen proiektu hau ezagutzen
- Zer da? EyeHarp begiradaren edo buruaren bitartez musika sortzeko aukera ematen duen lehen musika-tresna da.
- Nori laguntzen dio? Besteak beste, garun-paralisia, alboko esklerosi amiotrofikoa, muskulu-distrofia, goiko gorputz-adar baten anputazioa edo bizkarrezur-muineko lesioa duten pertsonei.
- Nola bururatu zitzaien ideia? Ideia hau Zacharias Vamvakousis sortzaileari bururatu zitzaion bere lagun handi batek (musikagilea zenak) istripu larri bat izan zuenean. Hasiera batean, bazirudien laguna inoiz ez zela berriro izango musika egiteko gai eta, horren ondorioz, Vamvakousis lagunaren arazoa gaindi zezakeen soluzio bati buruz pentsatzen hasi zen.
- Nola funtzionatzen du? Programak eye-tracking funtzioari esker funtzionatzen du. Teknologia horren bitartez, begien mugimenduak erregistra ditzakegu, begien mugimendu guztiak jarraitzeko (bai, marketinean erabiltzen den tresna berbera da eta, horren bitartez, edozein markak jakin dezake zerk eragiten digun zirrara). Doako open source software baten bitartez, edozein pertsonak erabil ditzake begiak melodia bat sortzeko.
Errehabilitazio-robotak, bide berri baten hasiera:
Instagram zein TikToken inkestatutako % 67ak ez zuen proiektu hau ezagutzen
- Zer dira? Pazienteen mugimenduak beti berdinak izan daitezen bermatzen duten terapia-robotak dira (garunak mugimendu horiek bere kabuz egiten ikas dezan). Horrez gain, pazienteen datuak bildu egiten dituzte, ondoren, dagokion medikuak zehaztasun handiagoz aztertu ahal izan ditzan.
- Nori laguntzen die? Istripu zerebrobaskular bat (bestela esanda, iktus bat, hau da, zerbaitek garunaren alderdi bateko odol-jarioa oztopatzen duenean edo garuneko odol-hodi bat apurtzen denean gertatzen dena) edo beste arazo neurologiko larri batzuk (epilepsia, alzheimerra edo bestelako dementziak edo migrainak, besteak beste) dituzten pazienteen errehabilitazioa azkartzeko erabiltzen diren makinak dira.
- Nola bururatu zitzaien ideia? Mota horretako lesioak izan dituzten pertsonen errehabilitazioak, lan asko emateaz gainera, kostu handia izan ohi du tamalez. Gainera, kasu batzuetan, terapia egin ostean ere paziente askok mugikortasun-arazoak izaten jarraitzen dute. Makina horiekin, ordea, tratamenduaren eraginkortasunak % 15ean egiten du hobera eta guztizko kostua % 25ean jaisten da.
- Nola funtzionatzen dute? Egokitutako exoeskeletoak dituzte, gorputzeko zati bateko mugikortasuna indarberritzen laguntzeko. Horiek pazientearekin egin beharreko entrenamenduak agintzen dituen programa batekin loturik daude. Asistentzia-maila edo indarra (robotak berak eskaintzen dituenak) paziente bakoitzaren kasura egokitu daitezke, izan ere, robot horiek beti egoten dira errehabilitazioko profesionalez lagundurik.
Ability hand, ukimenaren itzulera:
Instagramen inkestatutako % 100ak ez zuen proiektu hau ezagutzen, TikToken, berriz, % 86ak
- Zer da? Puntako teknologiaz hornitutako esku bioniko bat da, behar duten pertsonei ukimena itzultzeko gai izan den lehena munduan.
- Nori laguntzen dio? Edozer arrazoirengatik eskua galdu duen edonori.
- Nola bururatu zitzaien ideia? PSYONICeko (gailua sortu duen enpresa) CEOak, Aadeel Akhtar Doktoreak, zazpi urte zituen Pakistanera egindako bidaia batean anputazio bat zuen pertsona bat lehen aldiz ikusi zuenean. Pertsona horrek bere adina zuen, gutxi gorabehera, eta une horretan konturatu zen mundu guztiak ez zituela osasun-zerbitzuez gozatzeko aukera berak.
Nagusi egin zenean, unibertsitate-garaian, PSYONIC sortu zuen, mundu guztiarentzat eskuragarriak izango ziren protesiak sortzeko helburuarekin. Illinoisko Unibertsitatean ingeniari pare batekin hasitako proiektu hau pertsona ugarik eta osasun publikoko adituek babestutako proiektu izugarri bihurtu zen: atzean zeuden gizarte-langileak, diseinatzaileak eta medikuntzaren eta GKEen arloko itzal handiko pertsonak, besteak beste.
- Nola funtzionatzen du? Sentsore batzuen bidez, Ability Hand-ak zerbaiti eusterakoan atzamar puntetan dagoen presioa hauteman dezake. Ondoren, sentsoreek bibrazioak bidaltzen dizkiete besoari eta, modu horretan, pertsonari zerbait ukitzen edo eusten dagoelako sentsazioa helarazten dio.
Project Leonardo eta jolasteko eskubidea:
Instagramen inkestatutako % 100ak ez zuen proiektu hau ezagutzen, TikToken, berriz, % 80ak
- Zer da? PlayStation 5 (PS5) kontsolaren aginte bat da, egokituta dagoena desgaitasunak dituzten pertsonek ere jokatu ahal izan dezaten. Sony enpresak diseinatu du, AbleGamers, SpecialEffect, Stack Up eta antzeko erakundeekin lankidetzan.
- Nori laguntzen dio? PSko agintearekin jokatzeko arazoak dituen edozeini, bereziki, mugikortasun-arazoak dituztenei.
- Nola bururatu zitzaien ideia? PlayStationa ekoizten duten arduradunak konturatu ziren mugimendu-urritasuna zuten pertsonek ezin zutela jokatu beste pertsona batzuek bezala, arazoak zituztelako aginteari eusteko, hainbat botoi aldi berean sakatzeko, botoi txikiak aurkitzeko edo jolasaz arazorik gabe gozatzeko, besteak beste.
- Nola funtzionatzen du? Jokalariei jolas-esperientzia propioa sortzea ahalbidetzen dien mihise zuri bat da. Jolastu nahi duen edonork produktuak dakartzan osagarriak (botoi desberdinak, tapak edo palankak) erabil ditzake bere agintea sortzeko. Adibidez, norbaitek FIFA jokoan jaurtiketa bikainak egin nahi baditu, baina aginte arrunt batekin ezinezkoa bazaio (eskuek ez diotelako botoi biribila eta R1 botoia aldi berean sakatzen uzten, esate baterako), aginte honekin botoi horiek elkarren gainean jarri ahal izango ditu, gol itzelak sartzeko (SIIIIIIIUUUUUU). Ezaugarri horretaz gainera, agintea guztiz estatikoa ere izan daiteke eta, ondorioz, jokalariak ez du zertan denbora guztian aginteari eutsi.
Etiketak
- #emprendimiento
- #innovación
- #cocreación
- #bigscience
- #ciencia
- #colaboración
- #democratización
- #arte
- #discapacidad
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
