Gure sarea, gure legeak
#Tech bay
2025.06.11 Irakurketa denbora: 5 minuto
BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Gorka Gil
Sare sozialak erabiltzen ditugunean, era batean, badakigu deabruarekin itun bat egiten ari garela. Elon Musk, Mark Zuckerberg, Jeff Bezos eta bestelako teknokratak gure datuak eta dohainik eskaini diegun informazioa erabiltzen dute beraien poltsikoak oraindik potoloago bihurtzeko, baina guri, ez zaigu inporta. Instagram erabiltzerik dugun bitartean… dena ondo. Badago, hala ere, deabruarekin itunik egin gabe, modu deszentralizatuan eta interkonektatuan, sare sozialak erabiltzeko modu bat; bai, asmatu duzu: fedibertsoa.
TOKIKO PRODUKTUA
Are gehiago, badago Interneten lekutxo bat, non edozein pertsonak sare sozialak euskara hutsean erabiltzeko aukera duen: Euskal fedibertsoa bezala ezagutzen da, eta bere helburua euskaraz hitz egiteko, argazkiak partekatzeko, iruzkinak egiteko edo bestelako edozer egiteko leku bat eskaintzea da.
Abentura horretan sarturik dabil 2020tik Abaraska taldea, software librezale eta euskaltzale diren pertsonek osatutako taldea, jo eta ke lanean aipatutako helburu hori lortzeko. Talde horretako kideetako bat da Mikel Gartzia Santamaria, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu euskal fedibertsoaren izkina guztiak arakatzeko helburuarekin.
HAZIAK ETA PERRETXIKOAK
Mikelek dioen bezala, “perretxikoak ez dira bat-batean ateratzen”, eta Abaraska taldea ere ez zen bat-batean, ezerezetik sortu. Librezale taldea izan zen guzti honen hazia landatu zuena. Talde honetako kideek, gehienbat softwarea euskaratzeaz arduratzen zirenak, “fediverse” kontzeptuaren zati txiki bat euskaldunentzat izatea nahi zutela erabaki zuten, eta hortik, geroago Abaraska taldea bilakatuko zen talde txiki bat sortu zuten. Euskal komunitatearentzat arnas gune bat sortzea izan zen, hasieratik, beraien helburua.
Lehen hurbilketa Lemmy sare sozialaren bidezkoa izan zen. Sare honek foroak hartzen ditu bere baitan, hau da, Reddit famatuaren ordezkari lanak egiten ditu. Hala ere, Mikelen esanetan, euskarazko foroak ez dira oso erabiliak komunitatearen artean eta, horren ondorioz, Lemmy.eus orrialdeak ez zuen arrakasta handiegirik izan. Geroago, Pixelfed.eus, dagoeneko sortuta zegoen nodoari bultzada bat emateko kontaktatu zuen Urtzi Odriozolak (horren sortzaileak) beraiekin, eta, horren ondoren, bera ere Abaraska taldeko kide bilakatu zen. Hurrengo pausoa Peertube.eus ataria zabaltzea izan zen, YouTube plataformaren baliokide dena, eta, azkenik, Paperjale.eus ataria publikatu zuten, liburuei buruz euskaraz hitz egiteko balio duen Interneteko izkinatxo bat.
Mikelek esan bezala, “iritsi berria denarentzat nahiko endredatua izan daitekeenez”, Fedibertsoaz gozatzeko aukera guztiak Fedibertsoa.eus atarian aurki daitezke, ez bakarrik Abaraska taldeak sortutako orrialdeak baizik eta euskaldunentzat eskuragarri dauden horiek guztiak. Eta argi, orrialde hori eguneraturik mantentzen baitute!
ZERK EGITEN GAITU BURUJABE?
Burujabetza teknologikoa egunetik egunera jende gehiagoren ahotan dagoen gaia da. Deabruarekin ituna sinatzeak gero eta jende gutxiagori egiten dio grazia, eta gizartea, nahiz eta sarritan jarrerak ez aldatu, inguruan gertatzen ari denarekin kontzientziatzen ari da. Jarrera eta ohiturak aldatzeak burujabe egingo al gaitu? Gure ohiko sare sozialak alde batera utzi eta Euskal fedibertsora mudantza egiteak egingo al gaitu burujabe?
Bada, burujabetza teknologikoa helburu duen bide bat hasteko modua izan daiteke. Mikelen arabera, fedibertsoaren parte izateak bi eratara egin dezake banakakoa burujabe: Alde batetik, softwarea librea da eta dohainik eskuratu daiteke (nahiz eta Abaraska taldeak donazio bat egiten dien sortzaileei programak hobera egin dezan), edozeinek eskura dezake bere plataforma propioak bertan ezartzeko. Softwarea itxia edo gabetzailea denean, kodea konpainia batek kontrolatzen du eta bere arau propioak ezartzen ditu, erabiltzaileari gardentasun hori kenduz. Gainera, askotan, zentralizaturik dauden sare horiek, enshittification edo kakazte prozesuak burutzen hasten dira behin jendea beraien plataformetan harrapaturik dutenean. Hain izen berezia duen prozesu honek (seguru buruan geratuko zaizula), plataforma baten gainbehera errepresentatzen du, hau da, ematen den zerbitzuaren kalitatea jaistea edo, bat-batean, zerbitzu bera edo txarragoa jasotzeko diru-sarreraren bat eskatzea. Horrek guztiak, plataforma horien opakotasuna handitzen laguntzen du, eta erabiltzaileak ez daki bere datuak nora joango diren edo emandako diru hori zeinen eskuetara helduko den, besteak beste. Modu honetan, software librea askoz ere gardenagoa da.
Beste aldetik, Mikelek aipatzen du Abaraska taldeak ez duela VPSrik edo zerbitzari pribaturik (hardwarea) erabiltzen. Beraien poltsikotik dirua jarriz eta Abaraska taldearen harpidedun diren horien laguntzarekin, zerbitzari bat erosi zuten, Zumaian kokaturik dagoena eta babes-kopiak Donibane Lohizunera egiten dituena. Beraz, fisikoki, beraiek dira datu horiek gordetzen dituztenak. Mikelek dioenez, nahiz eta zerbitzariak askotan lan asko edo kezkak ematen dizkien, burujabetza maila handia ere ematen die, eta, azken batean, hori da beraiek gehien baloratzen dutena. Nahiz eta Abaraska taldeak horrela egiten duen, banakakoak bere etxeetan ere egin lezake hardwarearen instalamendu hau, adibidez, Raspberry Pi baten bitartez.
Mikelen ustez, garrantzitsuena kasu honetan, hardwarearen atzean dagoen jendeak izena eta abizenak izatea da, bai instantziaren moderazio aldetik eta baita hardwarearen mantentze-aldetik ere.
IKASKETA PROZESUA
Perretxikoen kontu horrekin jarraituz, burujabetza egun batetik bestera lortzea ere ezinezkoa dela esango genuke. Ezin ditzakegu, ezta ere, hain barneraturik dauzkagun ohiturak eta habituak egun batetik bestera aldatu. Mikelekin Elon Musk-en jarduerak direla eta sortu diren sare sozialen migrazioak komentatu ditugu, eta berak dioenez, honelako hiruzpalau olatu (Elon olatuak deitzen omen zaie) egon dira dagoeneko. Olatu horietan, jendeak kuku bat egiten du fedibertsoaren atari desberdinetan, baina, sarritan, gero ez dira geratzen. Bakoitzak bere arrazoiak ditu eta erritmoak errespetatu behar dira, aizu.
Bertan geratzeko, Mikelen ustez, mundu honetara bi edo hiru hurbilketa egin behar dira, baina batzuetan, jende hori ez dago esfortzu hori egiteko prest. Egiten badituzte ere, batzuetan, lagunak atzean geratzen dira, plataforma bat baino gehiago erabiltzeak karga bat suposatzen du…
Hala ere, Mikel pozik dago jendearen hurbilketa horiekin. Bere ustez, hau abiapuntua baino ez da, eta argi dauka: “hau gelditzeko dator, beraz, ez daukagu presarik. Hori bai, ezin dugu onartu txoko burujabe hau teknologia zaleen nitxo bat izatea. Orokortzea eta jende arruntak erabiltzea da herri gisa markatu behar dugun helburua, gauza hauek normalizatzea”. Euskal fedibertsoak bizirik jarraitzeko, garrantzitsua da, noski, jendea batzea; baina bada hori baino garrantzi handiagoa duen zerbait: fedibertsoa osatzen duten instantziak bizirik eta aktibo mantentzea, Abaraska taldeak egiten duen zerbait.
Beraz, anima zaitez Internet arakatzeko modu berezi eta liluragarri hau probatzera. Lehen kuku hori arrotza izan daiteke, baina ez zaitez beldurtu bigarren edo hirugarren aukera bat ematera, agian zure gustuko txoko berria hor aurkituko baituzu. Izan ere, Mikelek dioen bezala, “pertsona bakoitzak ikusi behar du bere baloreekin zein Internetek egiten duen bat”. Amen.
Etiketak
- #tech
- #cultura
- #innovación
- #colaboración
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.