Enrique Solano, aitzindari kuantikoa
#Soul tech
2021.11.05
Argitalpen taldea Enrique Solanoren laguntzarekin
Ilustrazioa: Gorka Olmo
Enrique Solanorena (Lima, 1964), Kike hemendik aurrera, benetako dohaina da. Lege kuantikoen mugak urratuz, badirudi Kike egoera eta toki batean baino gehiagotan egon daitekeela une berean.
Brasilen Doktoratua, Ikerbasque irakaslea eta Informazioaren Zientzetarako Teknologia Kuantikoak” (QUITS) ikerketa taldeko zuzendaria EHUn (Bilbo). Horrez gain, ekintzailea eta Quanviako (Bilbo) eta Kipu Quantumeko (Munich) zuzendari exekutiboa. Orain Munichen bizi da. Baina, gurutzatze kuantikoa baino gehiago, etengabeko lana, pasioa, eta sormena da gori-gorian.
Hurrengo helmuga modura? Amestu, produzitu eta egia bilakatu mundurantz irradiatzeko. Gizakiak ezinezkoa dirudiena sortzeko duen gaitasunaren sinestun itsua. Beretzat ez dago ezinezko erronka ez arazorik, horiek garatzeko denbora falta baizik.
Kikeren pentsamoldea Errenazimentuko diziplina anitzeko artista baten pentsamoldetik gertuago dago zientzialari edo teknologo baten mentalitatetik baino. Orainaren maitemindu bat da, baita hegazkinena, erronkena eta Pablo Urzayren barraskiloena (Getxon bizi izan zen etxearen ondoko bere pintxo gogokoena) ere.
Mundu osoa deskubritzeke eta mila balentria bizitzeke dituenaren erabateko gaitasunarekin, Kikek bere alderdi artistikoena erakutsi digu. Sortzeak duen boterea erakutsi digu, naiz eta joeraren aurka izan. Abangoardismoa kuantikoa.
Quanviako zuzendari exekutiboarekin ari gara hitz egiten, baina, hobe ezagutzeko: nor da Kike Solano? Nondik datorkio teknologiarekiko interesa eta, zehazki, fisika kuantikoarengatiko interesa?
Mundu artistiko, intelektual, zientifiko, teknologiko eta ekintzailetzaren friki bat naiz. Nire burua artistatzat daukat beste edozer baino lehenago. Irizpide estetiko, zientifiko eta teknologikoarekin existitzen ez diren gauzak sortzea gustatzen zait. Eta, bat-batean, karrera luzea egin dut fisika kuantikoan, optika kuantikoan, informazio kuantikoan, konputazio kuantikoan etab. Egin dudan ia guztia fisika kuantikoarekin lotuta dago, eta asko gustatzen zait diziplinartekoa, hau da, nire bizitzako egun guztietan lan egiten dut.
Existitzen ez denaren bilaketa sortzaile honetan, arteak, zientzia, teknologia eta ekintzailetza bata bestearen eskutik doazela aurkitu dut. Nire irakasle-postuekin jarraitzen dut, ikastetxeetako zuzendari-postuekin, baina, nolabait, ekintzailetzarako jauzia egitea tokatzen zaidala ikusi dut, eta horretan buru-belarri sartuta nago.
Ikuspegi akademikotik sortzailea izan naiz, eta orain ekintzailetzaren mundura igarotzeko unea da, nire ustez Quanvia eta Kipu Quantum enpresek mezu berri bat, negozio-eredu berri bat, kontzeptu berri bat eta teknologia berri bat dituztela uste baitut. Egia bilaka dadin gogor ari naiz lanean.
Bizi izan zaren toki guztien eta zure esperientzia osoaren ondoren, zergatik aukeratu zenuen Bizkaia? Zure ustez, beste leku batzuek eskaini ezin dizuten zer eskain diezazuke Bizkaiak?
Erantzun zuzena ematea ezinezkoa da, erdi erraietakoa baita. Esan genezake ni etxean sentitu izan naizela bizi izan naizen toki guztietan. Max Planck institutuan (Munich) aritu nintzen lanean, eta gero Municheko unibertsitatean. Orduan,telefonoz deitu zidaten eta esan zidaten ni bezalako jendea behar zutela Bilbon. Nik ez nuen ezagutzen, eta, beraz, hegazkin bat hartu nuen; eta modu zoragarrian tratatu ninduten, izugarri gustatu zitzaidan lekua. Heldutakoak hiri liluragarri bat aurkitu nuen: itsasoa, kultura, historia, Guggenheima…
Asko gustatzen zaizkit norberak ezberdintasuna ezarri dezakeen tokiak. Erronkak gogoko ditut. Bilbo erronka bat zen niretzat. Ez zegoen konputazio kuantikoaren kulturarik, fisika kuantikoan bazegoen ohitura, baina lan asko zegoen egiteke eta mundu oso bat deskubritzeke. Eta honako hau esaten zidan jende zoragarria: “Egin ezazu nahi duzuna Kike, eman zaitez aditzera.
Niretzat Bilbo bizitza da. Eta ez eman didatenagatik bakarrik, nik han jarritakoagatik ere bai. Leioako campusean buru-belarri aritu gara lanean, pasio sortzaile ikaragarriarekin, eta historia egin dugu. Ikerketa ildoak sortu ditugu, enpresa handiei eraginez, mundu mailako konputazio kuantikoaren ildoa pixka bat ezarriz.
Faktore erabakigarriena da dena dagoela egiteko, eta han honako hau esaten dizun ekosistema oso bat dago: “Lagun gaitzazu eta guk lagunduko zaitugu: hemen ezberdintasuna ezarri ahalko duzu.” Bizkaiak honako hau esaten dizu: “Hemen egingo dituzun ideiak garatu egingo ditugu eta mundu osoan barrena salduko ditugu.” Alemanian torloju bat mugitzea ia ezinezkoa da. Niri ekarpenak gauzak martxan hasten direnean egitea gustatzen zait, eta zuk sormenean ezberdintasuna ezarri dezakezun tokian.
Quanvia UPV/EHUren spin-off bat da eta Kipu Quantumekin ere zaudela esan diguzu. Kontaiguzu pixka bat gehiago: zer da Quanvia (mundu guztiak uler dezan) eta zertan ari da ezberdintasuna ezartzen?
Startup bat da, UPV/EHUtik jaiotako spin-off bat, negozioarekin zerikusia duten Quanviako ideia nagusiak Unibertsitatean 13 urtez egin genuen ikerketa-lan zabal batetik sortzen direlako. Proiektuan ez nago bakarrik. Ni zuzendari exekutiboa naiz baina ikerlari, ikasle eta irakasle talde handi bat dago, beraien kabuz, edo beste batzuekin batera, oinarrizko ideiak garatu dituztenak.
Konputazio kuantikoa oso lotuta dago: arlo zientifikoa teknologikoarekin eta enpresakoarekin. Ezinezkoa da hirutasun horretatik aldentzea.
Bestalde, Quanvia apustua dago, nolabait, matxinada intelektual, teknologiko eta enpresarial gisa plazaratu dudana. Nik ez dut sinesten mundu mailako konputazio kuantikoko eredu zientifiko, teknologiko eta enpresarialetan. Uste dut Hype delakoa dagoela, benetako konputazio kuantikoaren erabileraren exajerazio bat. Quanvia Hypearen aurkakotasunaren kontzeptupean sortu da. Beste berezitasun bat da ez dugula inoiz “etorkizuna” hitza erabiltzen. ez dugu inoiz erabiltzen. Ez dut etorkizuna inoiz ezagutu eta ez dakit jendea zertaz ari den.
Enpresari dagokionez, konputazio kuantikoko soluzioen proposamen gisa sortu zen, bezeroari ezta gizarteari ere iruzur egin gabe. Aitzitik, gure bezeroen behar zehatzak konpontzen dituzten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu, haien erabilgarritasuna ikusteko 100 urte itxaron beharrik izan gabe.
Konputazio kuantikoa oso une berezia bizitzen ari da historian, non aldagai guztiak eremuarekin lerrokatuta dauden. Uste dut konputazio kuantikoa gizartearen eta bezeroen benetako beharretara hurbiltzeko enpresa arduratsuagoak falta direla.
Bilbon egin dugun ikerketa- eta garapen-zatian, Quanviaren sustraian dagoen alderdi oso tekniko den horretan sartu gabe. Horrek abantaila kuantikoa (erabilgarritasun kuantikoa ere deitutakoa) enpresa multinazional handien aldean askoz ere azkarrago hurbildu dezaketen konponbideak ditu.
Egiteko eta konputazio kuantikoa ikusteko modu praktikoagoa dugu, erabilgarritasunetik hurbilago dagoena, eta guk garatu dugunez, eta gure lehiakide batzuk esajerazioaren eta hypearen bide luzea aukeratzen ari direnez, Quanvia sortzea erabaki dugu honako hau esateko: “Ez, hau baliagarria izan daiteke jada” (Jada esaten dudanean 3-4 urteko epeaz ari naiz).
Konponbide algoritmikoen proposamenak dauzkagu, bai modeloenak, bai arkitekturenak, eta baita aholkularitzarenak (askoz errealagoak direnak) ere. Baita Bizkaiak eman dezakeenari egokitutakoak ere. Hau da, teknologia ahalmena dutenen aurrean ez belaunikatzeko estrategia batekin sortu dugu Quanvia, eta honako hau aurpegira esaten ari gatzaizkie: Badakigu zuek baino hobeto egiten, etxetik egingo dugu, lehiatu eta merkatuak irabaziko dizkizuegu.
Bizkaian honako hau esan digute: “Mutilak Dena interesatzen zaigu, aholkularitza, algoritmoak, baita alderdi teknologikoena ere; izan ere, elkarrizketak daude enpresa teknologikoekin, ateak ireki diezazkiguten, eta teknologiaren garapena kontuan hartzen ari dira.”
Hau bada Quanviaren proposamena, zein da Kipu Quantumek duen ezberdintasuna?
Bazkideak ezberdinak badira ere, Kipu Quantum alderdi teknologikoa izaten saiatzen da. Kipu iPhone unea konputazio unera ekartzeko ahalegina da. Hau da, produktuei zuzendutako ordenagailu kuantikoak diseinatu eta egiten dituen munduko lehen enpresa da.
Teknologia mailako konputazio kuantikoaren eskaintza X qubitak bezala zatituta dago, baina gero 100 milioi behar dira, eta hortik oso urrun gaude. Kipu Quantumek “zein aplikazio behar duzu?” galdetzen duen bitartean. Sendagai berrientzako molekula berriak diseinatu. Molekulak diseinatzeko, askoz ere trinkoagoa izan daiteke hori, hau da, aurrez aurre erasotzen diogu arazoari, ez goaz orokortasunera, hori da teknologia-mailako arazo nagusia. Enpresa handiak ordenagailu kuantikoak egiten eta diseinatzen ari dira 100 qubit-etik 100 milioira pasatzea gauza sinplea balitz bezala. 100 qubit saltzen dizkizute, baina erabilgarritasuna 100 milioi daudenean iritsiko da, eta hau inork ez du ikusten 100 urtean.
Kipu Quantumek beharrak ulertzen ditu: finantza ereduak, adimen artifiziala, molekulak diseinatzea, fluidoen mekanika... Behar bakoitzerako modu konpaktuan konpontzen dugu teknologia arazoa. Izen teknikoa Full Stack da. Arazo zehatzari aurre egiten diogu. Orokortasunera joan eta ordenagailu kuantikoak fabrikatu eta diseinatu beharrean, 100 qubit-etik 100 milioira pasatzea gauza sinplea izango balitz bezala, orduan ikusiko baita erabilgarritasuna.
Algoritmoak edo qubit-ak egin beharrean produktu bat sortzen duen mundu mailako lehen enpresa da. Konputazio kuantikoaren iPhonea. Esaldi bakarrean esanda, Kipu Quantum osagai gisa ordenagailu kuantikoak dituen eta produktuak diseinatu eta egiten dituen lehen enpresa da.
“Ez ditugu etorkizunerako gauzak egiten, gaur egungo teknologiarekin produktuak diseinatu ditugu eta ekoitzi egingo ditugu.”
Zer daukazue labean?
Kipu Full Stack product enpresa bat da, gauza ukigarriak. Quanvia aholkularitzaren, prestakuntzaren, salmenten eta irudiaren alderdia da. Quanviak lortutako edozerk beti izango ditu oinarriak Kipun estrategia teknologikorako kide bezala.
Adibide bat jartzeko: EHUko Arte Fakultatearekin hitz egingo dugu eta honako hau esango diegu: “Zergatik ez zarete aitzindariak arte kuantikoko espezialitate bat sortzen?” 5 qubita egiteko gai izan gara, ez da zaila, edo txip txiki bat erosi eta hau diseinatzeko. Eta, bat-batean, arteari aplikatutako konputazio kuantikoko teknologiaren esportatzaile bihurtzen gara. Mota horretako inbertsioek etekinak sortzen dituzte geroago, esportatzaile egiten zarelako.
Konputazio kuantikoari buruzko hezkuntzarako programa pilotu bat ere egin nahi dugu eskoletan, 5-10 urte bitarteko haurrekin, eta, esan beharra daukat, Bilboko eskoletara joan naizenean haurrek primeran ulertzen dutela. Quanvian kuantika demokratizatzeko programa pilotu hauekin hurbilduko gara.
“Nire ustez, hiru multinazionalen eskuetan dagoen elitismoa ez da zuzena, ez da beharrezkoa. Konputazio kuantikoa demokratizatu nahi dugu. Fisika kuantikoa gizaki guztiona da. Eta, bereziki, ume eta gazteena.”
Zein dira aurrean dituzuen erronka nagusiak?
Matxinada hitza maiz erabiltzen dut erronka ikaragarria delako. Enpresa multinazionalak menpekotasuna sortzen ari dira bezeroen artean eta gu iraultza artistikoaren pentsamoldearekin heldu gara. Ondo funtzionatzen duten ideiak ditugula, egiaztatu direla eta negozio-eredu berri gisa erabiltzen ari direla jakinda. Horren aldeko apustua egiten dugu baian aurkarien erresistentzia daukagu.
Horrela izan da nire karrera osoan zehar. Nire ideietako batek funtzionatzen ez duela esan didatenean erratuta zeudela erakusteko lan egin dugu.
Zailtasuna abantaila bat bezala erabili behar da. Kasu honetan, Quanvia eta Kipu Quantum apustuak ortogonalak dira mainstream-era, baina ez daude ametsetan oinarrituta, mundu mailan eragin handia duen eta oso finkatuta dagoen lanean baizik. Eta inork jarraitzen ez dionez, aurrera egitea tokatzen da.
“Erronkak oso gogorrak dira, baina Bizkaiak ateak zabaldu dizkigu eta sortzen ari diren ekosistema guztiaz baliatu gaitezke”.
Zer esango zenioke nahi duena ondo ez dakien 15-18 urte bitarteko gazte bati?
Norbaitek gizartearen etorkizuna zaretela esaten dizuenean matxinatu zaitezte, hori irain bat da. Oraina zarete eta edozein gizakik merezi du bere orainarengatik errespetua. Denok daukagu zoragarria den orain bat, ez dezatela hitz-joko hori sinistu. Beraien oraina baliozkoa da, garrantzitsuak dira orainarentzako.
Oso solasaldi interesgarria iruditu zaigu Kike. Ez dakit elkarrizketari iruzkin edo hausnarketarik gehitu nahi dizkiozun.
Agian Azpimarratu nahiko nuke egiten ari diren gauza guztiek helburu bat daukatela. Inork ez daki zer aterako den ordenagailu kuantiko batekin kalkulatu eta zenbatu daitekeen guztitik.
Giza ezagutzaren mundu amaigabea dago, konplexutasun teknologikoaren ondorioz bakarrik saihesten gaituena. Niretzat, erronka zoragarria da oraindik sartu ezin garen ezagutza-liburutegi amaigabe horren atea pixka bat gehiago bultzatzea. Liburutegi horrek mundu mikroskopikoan, atomoetan, txikitasunean du jatorria. Hori ez da arrazoi gabe egiten, baizik eta ezagutza-mundu eskuraezina aurkitua izateko zain dagoelako.
Etiketak
- #emprendimiento
- #innovación
- #ciencia
- #democratización
- #arte
- #educación
Bota begirada bat
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
