Beñat Gaztelurrutia eta Durangoko Azokan elkar ikusteko plazera
#Tech bay
2024.12.03 Irakurketa denbora: 7 minuto
Beñat Gaztelurrutia
Ilustrazioa: Alberto Muriel
Durangoko herria euskal kulturaren ardatz bihurtzen da abenduaren zubi osoan zehar. Haur, gazte, nagusi eta adineko pertsonak leku berean batzen dituen hainbat eguneko ekitaldi honek 1965ean zabaldu zituen bere ateak, Durangoko elizpe batean, diktadurak zigortutako euskal kultura bere herritarrei eta ingurukoei hurbiltzeko helburuarekin. Gaur egun, aldaketa sozial eta teknologikoen ondorioz, azoka asko aldatu da, baina euskal kultura bizirik eta elikaturik mantentzeko gogoek bizirik jarraitzen dute.
Aldaketa hauei guztiei buruz aritu gara Beñat Gaztelurrutiarekin; Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteko koordinatzaile dugu bera, eta bere denbora eskaini digu hain maitatua eta garrantzitsua den ekitaldi hau barrutik ezagutu ahal izateko. Azokaren hasierak, honen aldaketak, teknologia berriak eta etorkizunari buruz hitz egiteko aukera izan dugu, eta hemen dago Beñatek esateko izan duen guztia. Hobeto ezagutzea gustatuko litzaizuke?
BizkaiaTech Magazine: Durangoko Azokaren lehen edizioa 1965. urtean izan zen eta, gaur egun, bizirik jarraitzen duen ekitaldi oso famatu eta garrantzitsu bat izaten jarraitzen du. Hainbeste urtez egiten den zerbaitek, gizartean jazotzen diren gertaera eta aldaketak (teknologia, legedia, Internet, formatu aldaketak) barneratzen eta berenganatzen jakin behar du. Nola egin diezue aurre aldaketa horiei? Nolakoa izan da ibilbidea gaur egungo azoka izatera heldu arte?
Beñat Gaztelurrutia: Durangoko Azokak bere 60. urteurrena beteko du 2025ean, eta sei hamarkadatan izandako aldaketak izugarriak izan dira. Digitalizaziori dagokionez, azken bi hamarkadetan bakarrik ikusi ahal izan dugu berak ekarri duen iraultza, baina horren aurretik azokak 4 hamarkadako ibilbidea dauka eta digitalizazioarekin bakarrik ezin da azaldu azokak izan duen bilakaera, nahiz eta azken urteetan gehien markatu duena izan den.
Durangoko azoka sortu zenean, elizpe batean mahai batzuk jarrita egin zen. Momentu horretan, 1965ean, euskal kulturaren sektorea (argitaletxeak, diskoetxeak, sortzaileak etab.) guztiz desegituratuta zegoen. Ondorioz, lehenengo edizioa antolatzeko autoa hartu eta Euskal Herria bazterrik-bazter arakatu behar izan zuten jendea hona etor zedin konbentzitzeko. Hor abiatzen da Durangoko Azokaren bidaia.
Nahiz eta urte guztiak aipatzen ezin den ibili, badaude bi mugarri handi Azokaren ibilbidean esanguratsuak direnak. Lehena, zero puntua edo aipatu berri dugun egoera da: guztiz egoera desegituratu baten sortzen dela egitasmoa. Momentu horretan desegituratuta zegoen kultur sektorea batzeko ahalegin bat izan zen, aldarrikapen bat. Gero, heltzen da momentu bat non sektorea antolatu egiten den, herri erakundeek politika publikoak egiten dituzten, liburu dendak zabaltzen diren… eta hor, jada, euskal kultura jendearen eskuetan jartzen da. Bigarren aldaketa handia, seguruenik, digitalizazioarekin batera dator. Horrek beste mugarri bat dakar, ez azokaren antolakuntzari dagokionez bakarrik, baizik eta baita kultur sektoreari dagokionean ere. Honek, gainera, azokaren karakterizazioa aldatzera behartu du. Nahiz eta antolakuntzak etengabeko narru-aldatze baten ibili behar duen, esango nuke bi horiek direla jasan dituen aldaketa nagusiak. Azoka, azken batean, egiten den momentuko egoeraren isla izaten da eta guk horrekin batera etorri behar dugu.
BTM: Aldaketa hauen harira… Nola ikusten duzue azokako zerbaitek ondo funtzionatu duen ala ez? Urte osoko lana da edo azokaren emaitzak ikusi ostean hartzen diren erabakiak al dira? Zein da erabiltzen duzuen metodologia?
BG: Azoka ez da momentu batean hasi eta amaitzen, etengabe mugitzen ari den gurpil bat da eta muturrak hurrengo azokaren isatsari heltzen dio. Etengabe ari gara azokan modu batera edo bestera parte hartzen duten eragile guztiekin etengabeko harremanetan egoten. Eragile horiek, guk partaide deitzen diegunak dira: erakustazoka jartzen dutenak, kulturgileak, aurkezpenak antolatzeko bidelagun ditugunak, herri erakundeak, egitasmoa diruz babesten dutenak… guztiekin gaude etengabeko kontaktuan eta guztiekin egiten ditugu balorazioak azokak zer eman dezakeen ikusteko. Horren arabera joaten gara azoka egokitzen.
Garrantzitsua da niretzat aipatzea Gerediaga Elkarteari egokitu zitzaiola momentu historiko oso esanguratsu batean proiektua martxan jartzea, behar historiko bat baitzegoen irakaskuntzan, gau-eskoletan, euskara batuan, euskal kantagintzan… Nahiz eta momentu horretan guk hartu genuen antolakuntzaren ardura eta egitasmo nazional bat kudeatzea tokatu zitzaigun, horrek ez du esan nahi Gerediagak erabakitzen duenik azoka nolakoa izan behar den. Orain arte hau guztia denok batera sortu eta aurrera eraman dugu, eta bidea ere guztiok batera zeharkatu behar dugu. Guri dagokigu input guztiak jasotzea eta batzuetan, baita erabakiak hartzea ere, baina, gehienbat, belarriak zabalik izatea da gure lan nagusia. Jasotzen ditugun proposamenetatik eta egindako balorazioetatik joaten da azoka urterik urtez garatzen.
BTM: Gogoratzen al duzu urteren bat azokak oso aldaketa nabarmena izan zuena?
BG: Bai, nik gehien ezagutzen dudana azken urteotako azoka izan da, eta azoka saltoki izatetik kultura bizitzeko esperientzia izatera pasatu zeneko urtea gogoratzen dut gehien. Seguraski, mugimendu hau, aurretik aipatutako digitalizazioak bultzatuta izan zen. Gaur egun, kultur bideak ezagutzeko, arakatzeko, aurkezpenak ikusteko… esperientzia bat bihurtu da. Momentu honetan ez da bakarrik egun batean joateko plan bat, baizik eta egunero joateko gogoa ematen duen azoka bat. Hori izango litzateke azken urteotako aldaketa nabarmenena.
BTM: Aipatu duzu digitalizazioarena izan dela orain arte izandako aldaketa handienetako bat, ez bakarrik azoka antolatzeko orduan, baizik eta baita kanpotik hau gozatzeko orduan ere. Zein eratara aldatu da azoka aro digital honetan sartu ginenetik?
BG: Antolakuntzaren ikuspuntua izan da lehenengo aldatu dena: Durangoko Azokaren hasieretan, azoka bera antolatzeaz bakarrik arduratzen ziren; ondorengo urteetan, antolatzen zen bakoitzean katalogo oso bat argitaratzen zen eskuratu nahi zuen ororentzat eta orain, gaur egungo azokan, prozesu hori guztia digitalki egiten da. Partaideekin egiten dugun prozesu guztia ere, hau da, izen-emate, katalogo-osatze, eta berrikuste prozesu guztiak, besteak beste, digitalki egiten dira. Antolakuntzak tresna bat garatu du digitalizazio honetan prozesuak errazteko eta horren bidez, azokan erakusmahai bat izan nahi duenak, eskabidea egin dezake. Behin izen hori emanda dagoenean, gauzak eskatzen dizkiogu, berriz, plataforma horretatik, saltzera ekarriko duenaren informazioa eta argazkia, adibidez. Modu horretan, bisitariari erakutsi diezaiokegu etorri aurretik aurre-bisita bat egin dezan. Zero puntutik, hau da, partaideekin harremanetan jartzen garenetik bisitariekin daukagun harremanetaraino laguntzen digu digitalizazioak. Ikaragarri aldatu du gure lan egiteko modua.
Sektorean ere eragin handia izan du digitalizazioak, noski. Digitalizazioaren fenomenoa lehen aldiz etorri zenean, hasierako beldurra zen zer gertatuko zen paperezko edo inprimitzen diren liburuekin, ikas-materialarekin (hau ere ugari izaten baitugu azokan), musikarekin, ikus-entzunezkoekin edota bideo-jokoekin. Honen aurrean, sektore bakoitzak modu batean edo bestean erantzun dio, moldatu beharra izan dute. Badirudi, adibidez, literatura libratu egin dela eta paperezko formatuak eutsi egin diola, hau da, irakurleek nahiago dutela paperean irakurtzea pantaila batean baino. Nahiz eta sektore horrek eutsi dion, musika, adibidez, bere burua ber-asmatu ezinik dabil. Gaur egun, musika guztia dohainik da, eta uste dut talde batek ere ez duela zalantzan jartzen duenik beraien lanak online jartzea (nahiz eta gero fisikoan saldu).
Guk ez daukagu erantzun finkorik, bakoitza ahal dena egiten ari da. Gainera, sektorean ez dago honi modu kolektiboan erantzuteko saiakerarik, mundu mailan gertatzen den fenomeno bat dela eta horretara ohituko garelako pentsaera dagoelako.
Lehen, azokara bisita egiten zenuen eskaintzen genuen katalogo potolo bat eskuratu ahal izateko, ez zegoen beste modurik. Modu horretan, zein nobedade zeuden ikus litekeen. Gaur egun, digitalki erakusten ditugu azokara datozen gauza berri guztiak. Zertarako, orduan, azokara fisikoki etorri? Azokak, tituluak eta berrikuntzak ezagutzeaz gain, egileak deskubritzeko, hauek ezagutzeko eta esateko dutena entzuteko balio du, eta, esperientzia hau biribila izan dadin, aurrez-aurrekoa bakarrik izan daiteke. Digitalak zalantzarik gabe lagun diezaioke azokari, eta mahiz eta digitalak eskaini dezakeen onena erabiltzen ahalegintzen garen, inoiz baino beharrezkoagoa da fisikoki hor egotea. Digitalak inoiz ezin izango du aurrez-aurrekoa ordezkatu, euskal kultur zaleen komunitate bat ehundu nahi dugu.
BTM: Digitalizazioari buruz hitz egitean, ezin dezakegu azken urteotan mundu guztian eragina izan duen beste faktore bat ahaztu: globalizazioa. Gero eta gehiago ikusten ari gara nola kulturak globalizaziorako joera bat duen. Gaur egun, euskal kultura ez da bakarrik hemengo zerbait. Azokarentzat, abantaila edo desabantaila dela esango zenuke? Nola uste duzu eragiten diola honek euskal kulturari?
BG: Gu leku konkretu batean dagoen azoka gara, eta, horren ondorioz, globalizazioak azokari ez dio asko eragiten. Euskal kulturari, ordea, bai. Ni kontu honekin nahiko ezkorra naiz. Egia da, globalizazioak kanpora irtetzeko leihoa zabaltzen duela, baina batez ere, zabaltzen duena, edozein norbere etxera sartzeko leihoa da. Leiho horiek irekitzeak ona izan beharko luke, baina, joan etorri horretan, hizkuntza gutxituek galtzeko guztia daukate. Hau ez da kontu berria, merkatu nazionalak sortu zirenean, adibidez (orain dela 2-3 mende), joera hizkuntza gutxituak desagerraraztekoa zen, izan ere, nazio mailako merkatu batek funtzionatu ahal izateko elkarri ulertzea oso garrantzitsua zen, eta horretarako, hizkuntza bakar bat izatea beharrezkoa zen.
Nik ez dakit etorkizunean zer gertatuko den, baina globalizazio honek bere mugak ere izan behar ditu. Azken urteotan, planetak mugak dituela ikusten ari gara. Denborak esango digu ea erregai fosilak agortzearekin edo ez erabiltzearekin ekonomia lokalagoetara joko den. Nahiz eta ezer ziurrik ez dagoen, testuinguru horretan, hizkuntza txikiagoek aukerak izan ditzaketela pentsatzen dut nik. Mundu globalizatuan, nik, aukerak baino gehiago arazoak ikusten ditut, nahiz eta ikusten dudan, euskal kulturak ere mundu osora zabalik egon behar duela. Alde ona da, horrek aberastu besterik ez gaituela egiten, baina, alde txarra, hizkuntzaren desagerpena ekar dezakeela da.
BTM: Amaitzeko, Durangoko Azokaren etorkizunari buruz hitz egitea gustatuko litzaiguke. Teknologiak orain bezain azkar aurrera egiteko joerarekin jarraitzen badu, gure gizartean dauden aldaketak gero eta nabarmenagoak izango direla ematen du. Adimen artifiziala, adibidez, orain arte jendearen ahotan egon ez den zerbait izatetik egunerokotasunean erabiltzera pasatu da. Eraldaketa hau kontutan harturik, nola ikusten duzu Durangoko Azoka hemendik 10 urtetara?
BG: Ez da erraza hori irudikatzea, egia esan. Adimen artifiziala aipatu duzu, eta horrekin oso adi ibili beharko dela uste dut. Iaz guk ere erabili genuen adimen artifiziala gure kanpaina bat egiterako orduan, baina tresna bezala erabili genuen, modu kaltegabean. Egia da, hala ere, adimen artifizialak sorkuntza bera mehatxatzen duela. Polemika bat izan da orain dela gutxi egileak aitortzen zuelako adimen artifiziala erabiliz sortu zituela irudiak eta testuak, nahiz eta gero berak zuzenketak egin. Nire ustez, egiletzak horren aurrean adi egon behar du eta aldarrikapen bat egin behar du gizakien sorkuntzaren alde.
Ez dakit hamarkada baten zenbat aldatuko den mundua baina momentuz, azoka, egileen eta argitaletxeen azoka da, eta parte hartzen duten guztiek oso argi daukate. Ez dut uste oso epe laburrean azoka teknologia berri hauek irentsiko dutenik.
BTM: Eskerrik asko, Beñat, zure denboragatik. Ondo iruditzen bazaizu, elkarrizketa hau zure hitzekin amaitzea gustatuko litzaiguke.
BG: Bakarrik gauza bat gogoraraztea gustatuko litzaidake: azoka, hau zabaldu aurretik jendearen eskura jartzen ahalegintzen gara digitalizazioak ematen dizkigun tresna eta aukera guztiak aprobetxatuz. Hala ere, azoka digital horrek ezingo du sekula azoka pertsonan bizitzeko esperientzia aldatu. Eta horregatik… Azokan ikusiko gara!
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #cocreación
- #colaboración
- #arte
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
