2084. Mundu oso bat dugu zain

#Reflections

2023.04.17 Irakurketa denbora: 3 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Elena Urquijo

2023ko urria: Hirien gain-populazioak, gizartea oso egoera kritikoan jarri du. Prezioak, inflazioa, egonkortasun ekonomiko falta eta kutsadura nahikoa ziren matxinada bat abiarazteko. Gutxi falta da iraultza bat hasteko.

  • Beste manifestazio bat?, galdetu zuen aldaketa klimatikoaren kontrako ministroak.
  • Bai, Alaia, bai… Beste manifestazio bat.
  • Zerbait egin behar dugu, ezin dezakegu beste aldera begiratu hau gertatzen ari den bitartean. Ekologistek gurekin bukatuko dute, eta guzti honen txarrena da… arrazoia dutela.
  • Gogoratu ezazu herritarren mobilizazio datuez bizi garela oraindik
  • Bai, baina ezin dezakegu horrela jarraitu. Hirien amaiera iristear dago, jende larregi dago kaleetan eta ia ezinezkoa zaigu oxigeno ontzirik gabe arnastea. Atzo ideia bat izan nuen… Uste dut bizitza zoriontsua izan genezakeela metabertsora bizitzera joango bagina. Herritarrei bertara mugitzeko esango diegu, lekuz leku ibiltzeko aukera emango diegu. Espazio eta denboraren arteko mugak hautsiko ditugu, eta horrela, gure bizilagunak edota bidaiatzen duen jendea ez da arazo bat izango. Etorkizunera joan nahi duzula? Arazorik gabe, Seulera eramango zaitugu. Nostalgiko esnatu zarela? Joan zaitez ba, tangoa dantzatzera Argentinara.
  • z zait ideia txarra iruditzen, turismoa arinduko dugu, pertsonak bertan bizitzea lortuko dugu denbora pixka batekin eta Lurrean arnasa hartu ahal izango dugu berriz ere. Autorik, joan etorririk eta kutsadurarik gabe bizi ahal izango gara.

2084ko urtarrila: biztanleria mugetan dago. Bi alderdi nagusi bereizi dira dikotomia honetan: Lehenengoak, Idoiarenak, errealitatean bizitzen jarraitzeko erabakia hartu du, eta bigarrenak, hikikomori alderdiak, mundu birtualean sortu du bere bizitza ideala, bere gotorlekua. Idoiaren semearen kasua dugu hori, Markelena, anestesia digital etengabean murgilduta bizi da.

  • Zure logelan al zaude oraindik, Markel? Zopa bikaina egin dut, gustatzen zaizkizun horietakoa. Zer uste duzu jan ondoren mendira joaten bagara? Haize pixka bat hartu eta…
  • Mendian nago jada, ama, kuadrillakoekin asteburu pasa etorri naiz.
  • Kaka zaharra! Hori ez da mendia! Irten zaitez haizea hartzera… Gogorarazten dizut bizirik jarraitzeko oxigenoa beharrezko duzula, nahiz eta zure “mundu” horretan egon.
  • …(Isiltasuna)…
  • Zoratuko zara. Lentilla horien atzean nor dagoen ere ez dakizu eta.

Errealitate birtualeko lentilla berrien atzean, Markel nahi zuen lekuan egon zitekeen une bakoitzean. Denbora bidaiari bat bezala sentitzen zen, oztopo fisikoak jada atzean geratu ziren. Bizilagunekin ere ez zuen liskarrik izan behar. Zaharrek soilik galtzen zuten denbora trenak eta hegazkin zaharkituak hartzen. Bada, nork hartzen ditu oraindik hegazkinak? Trena hartzeak zentzua dauka oraindik Arabara iristeko asmoa baduzu, baina Teruelera joateak ez du zentzurik, metabertsoan bere erreplika du eta.

Errealitatea ere antzinako gauza da. - Orduan, hori ez da erreala? Ez al duzu itsasoko Haizea sentitzen eta ebaki berri den belarra usaintzen? Errealitate bezala hautematen duzuna, nerbio bidezko estimuluak dira, ez al duzu gauza bera sentitzen? Teknologia hori erabat aurreratuta dago, dagoeneko ez gaude 2022an!

Guzti honen aurretik oso barnerakoia zen eta antsietate soziala zuen, baina metabertsoan barneratu zenetik, lehena da MetaTabernan (bizi guztitik existitzen diren negozio horietako bat, 2053an zabaldua) pote batzuk hartzeko agertzen dena. Jada ez da arraro sentitzen, juergan irtetea gustatzen zaio, esku pelotan jokatzen du eta sukaldaritza hobby bezala esku hartu du.

Idoiak soilik bere semeari buruz hitz egiten du psikologoarekin, bere bizitza, bere semearen mundu birtualaren inguruan mugitzen da.

  • Zenbat denbora pasatu da azken aldiz isolamendu honek kezkatu zintuenetik?
  • Oso gutxi, gero eta gehiago arduratzen naiz. Badakit, gazteen kontuak direla, baina ez zait buruan sartzen zergatik ez duen kalera irten nahi. Berak dio ez dela beharrezkoa, baina nire ustez hori ezin daiteke bere osasunerako ona izan.
  • Nik ere hori uste dut. Beste pandemia bat da, isila eta normaltzat jo duguna. Gero eta gutxiagok gozatzen dugu benetako bizitzaz. Gutxi izango gara dagoeneko gure bizi birtual perfektua sortu ez dugunok.
  • Zaputz moderno bat da. Hona etortzeko ere esan diot, terapia ondo etorriko zaiolako ustetan… agian horrela lortuko du antsietate edo estresik ez izatea kalera ateratzen den bakoitzean, bueno… edo egongelara irtetean…
  • Zein izan zen ba, bere erantzuna?
  • Ezer ez, ez du bere kobazulotik irteteko asmorik.
  • Eta komentatu zenizkion beste terapia mota batzuk? Asistente robota edo “anaia nagusia” delakoa?
  • Ez… ez du ezer egiteko gogorik…

Markelek, bere munduan gero eta murgilduago eta gelatik kanpoko edozein bizi-zirrikiturekin erabat arrotz, normaltasunez jarraitzen zuen bere errutina egiten.

Bere bizitza klaseen artean igarotzen zen eta kuadrillarekin geratzen zen. Unibertsitate normal batera nindoan, oso erreplika lortua. Eraikin horrek korridore zabalak eta 300 ikasleko gelak zituen, eta azpi-geletan banatzen ziren, klasera joateko eta talde-lanak zuzentzeko. Irakasleek biki digital zehatzak zituzten, erabaki berberak hartzeko, zalantzak argitzeko eta jatorrizko pertsonaren moduko oharrak jartzeko gai zirenak.

Markel eta bere lagunak askotan saiatzen ziren pira egiten. Beraien biki digitalak bidaltzen zituzten klaseetara, baina beti harrapatzen zituzten, izan ere, biki horiek ez zen hain burutsuak eta arazo pare bat zituzten gizakien moduan komunikatzeko. Beti ez gainditzeko zorian zeuden horregatik.

Idoiak ez zekien Markelen arazoa zein zen. Arazo psikologikoa edo gazteen izateko modu berria ote zen? Hasieran, soilik aro bat izango zela pentsatu zuen; arropa digitala erosteko, txangoak egiteko edo lentillak erosteko eskatzen zion dirua joko baterako zela soilik. Gainera, ez zuen gaizki ikusten; bere semeak, azkenean, koadrila bat izateaz gain japoniera praktikatzeko aukera ere baitzuen.

Belaunaldi guztietan aurki daiteke ulertuko ez duzun zerbait: “gazteen kontuak” dira – zioen Markelen amamak. Izan ere, bere garaian, berak ere ez zuen ulertzen Idoiak zergatik pasatzen zuen hainbeste denbora betaurreko zuri potolo (oso atzeratuak, gaur egun) horiek jantzita.

– Hasieran ez genekien noraino helduko zen guzti hau, oso aukera ona iruditzen zitzaigun. Eta badakizu, historian gertatzen den guztia bezala, ez dakizu momentu historiko baten parte zarela urte batzuk beranduago norbaitek horri buruz idazten duenera arte.

Etiketak

  • #cultura
  • #futuro
  • #arte
  • #educación

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko