Klimaren aldeko ekintzak Bizkaian

ALDUNDIA

Klima-larrialdiaren aurrean Bizkaiko Foru Aldundiak foru-administrazioaren ekintza eredugarriaren aldeko apustua egiten du bere eskumenen eremuan eta jardueraren funtsezko sektoreetan. Xede horrez, Bizkaiko Lurralde Historikoan klima-aldaketa arindu (BEGen igorpenak murriztu) eta horretara egokitzeko (lurraldea eta giza kokaguneak prestatzea) ekintzak abian jarriko ditu.

Halaber, nagusitzat hartzen da trebakuntza; alde batetik, erakundeko langileak prestatuko dira, eta, bestetik, gizarteak orokorrean parte hartuko du, eta ahaldunduko da.

Modu horretan, Aldundiaren beraren eraikinetan eta ibilgailuetan igorpenak gutxitzeaz gain, foru-politikek, besteak beste, hurrengo arlo hauetan eragingo dute: lehen sektorea, mugikortasuna edo industria.

BIZKAIA EGITEN

2019-2023 denboraldirako Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategia edo agintaldi-plana da.

Ardatz horiek lau eremutan garatzen dira: enplegua eta ekonomia-jarduera sortu eta hobetzea, pertsonak eta aukera-berdintasuna, mugikortasuna eta iraunkortasuna eta kudeaketa moderno eta irekia.

INFORMAZIO GEHIAGO BIZKAIA EGITEN ESTRATEGIARI BURUZ

URBAN KLIMA 2050

I2019. urtearen hasieran, Urban Klima 2050 Euskadin klimaren aldeko asmo handieneko ekimen publiko-pribatua da.

20 entitate bazkidek parte hartzen dute, eta 2025. urtera arte 40 proiektu sustatzen dituzte, ia 20 milioi euroko aurrekontuari esker. Europako Batasunak onetsi du klima-aldaketa arindu eta hartara egokitzeko proiektu integratu eta erakusgarrien barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO URBAN KLIMA-RI BURUZ

BIZKAIKO AZPIEGITURA BERDE-URDINA

Azpiegitura berde-urdina lurraldeko naturagune eta gune erdi-naturalen sarea da. Helburu ditu biodibertsitatea kontserbatzea, naturako zerbitzuak iraunkortasunez erabiltzea eta lehengoratze ekologikoa.

INFORMAZIO GEHIAGO AZPIEGITURA BERDE-URDINARI BURUZ

Mugikortasun iraunkorra

Mugikortasuna gure bizimoduan pertsona ororen jardueretara lotuta dago. Eskolara ala erosketetara goazenean edo pertsona maiteak bisitatzen ditugunean mugitzen gara. Lanera edo aisialdiko jardueretara joaten garenean ala gure turismo abenturaz gozatzen dugunean lekualdatzen gara.

Joan-etorri horiek oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ala garraio-bitartekoak konbinatuta egiten ditugu. Hala eta guztiz ere, oraindik kutsatzen duen ibilgailu asko ari da zirkulatzen.

Aldundiak bide berdeak, bizikletetarako erreiak (bidegorri), Bizkaibusen zerbitzua eta errepideak eraiki eta mantentzen ditu lurralde guztia konektatzeko. Gainera, bere finantzaketaren bidez Bilboko metroa babesten du.

Atal honetan azaltzen dira mugikortasunaren arazoa eta klima-aldaketarekin harreman estua, bai eta mugikortasun iraunkorraren erronkak ere. Helburua da gizarte-ongizatean, ekonomia garatzean eta berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzea.

UDALAK klimaren aldeko ekintzan

Bizkaiko udalerriek tokian jarduten dute klima-aldaketa gelditzen ahalegindu eta haren ondorioak arintzeko. Udaletako klima-ekintzaren planak natura-ingurunean eta hiriko eremuetan eragiten duten proiektuen bidez gauzatzen dira.

KLIMA-ALDAKETARI ETA ENERGIARI BURUZKO PLANAK

Ez dago bilaketa irizpideak betetzen dituen udalik eta/edo planik.

Udalak eta planak banatzeko mapa

INGURUMEN-LAGUNTZAK

Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzak ematen dizkie Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta energia hobe kudeatzeko.

Klima-aldaketari eta energiari buruzko laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, batetik, klima-aldaketarekin zerikusia duten azterlanak eta planak idaztea, eta bestetik, inbertsio-proiektuak gauzatzea aurrezki eta eraginkortasun energetikoaren arloan eta energia berriztagarriak bultzatzeko.

Modu horretan, udalek eta mankomunitateek klimaren aldeko konpromisoanneurri eraginkorrak planifikatu eta ezartzeko laguntza jasotzen dute.

Egoitza elektronikora esteka

Materia organikoa (bosgarren edukiontzia) kudeatzeko laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian hondakin organikoen bilketazabaltzeko udalen eta mankomunitateen jarduketak finantzatzen ditu.

Horri esker, tokiko erakundeek bosgarren edukiontzia edo marroia zabal dezakete, eta herritarrek gehiago eta hobe parte hartzen dute materia organikoaren bilketan.

Egoitza elektronikora esteka

Herritarrak eraginkor klimaren alde

Herritarren partaidetza funtsezkoa da klimaren erronkari aurre egiteko.Konpromiso horrek egoera berrietara egokitzeko bakoitzaren eta taldearen gaitasuna hobetuko du, eta biziko diren aldaketei erantzun solidario berriak emango zaizkie.

Inplikazio eraginkorra bermatzeko, informazio erraza baina zehatza eman behar da eta, era berean, gizarteko aktoreen artean aliantza- eta lankidetza-sareak sustatuko dira.

Informazio gehiago herritarrak klimaren alde eraginkor jarduteari buruz

Herritarrak eraginkor klimaren alde

Herritarren partaidetza funtsezkoa da klimaren erronkari aurre egiteko.Konpromiso horrek egoera berrietara egokitzeko bakoitzaren eta taldearen gaitasuna hobetuko du, eta biziko diren aldaketei erantzun solidario berriak emango zaizkie.

Inplikazio eraginkorra bermatzeko, informazio erraza baina zehatza eman behar da eta, era berean, gizarteko aktoreen artean aliantza- eta lankidetza-sareak sustatuko dira.

Informazio gehiago herritarrak klimaren alde eraginkor jarduteari buruz

ENPRESAK klimaren alde ekiten

Enpresaren munduak jarduketa-ahalmen handia du klima-aldaketaren erronkan. Ekintzailetza- eta berrikuntza-ahalmenak lehiakortasuna hobetuko du, energia aurreztuko da eta ekonomia zirkularra bultzatu ere bai, tokian eta globalean ingurumena hobetzeaz gain.

INGURUMEN-FISKALITATEA

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenen esparruan, enpresek kenkariak eta beste zerga-onura batzuk izan ditzakete, baldin eta inbertsio-proiektuak bultzatzen badituzte garapen iraunkorrerako, biodibertsitatea kontserbatzeko eta ingurumena hobetzeko, bai eta energia modu eraginkorragoan aprobetxatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko ere.

Informazio gehiago ingurumen-fiskalitateari buruz

BERDEAGO, IRAUNKORTASUNARI BURUZKO AZOKA

Profesionalentzako eta herritarrentzako topaketa-gunea, besteak beste, hurrengo gai hauek lantzeko: klima-aldaketa, energia iraunkorra, ingurumen-berrikuntza, erantzukizunpeko kontsumo arduratsua eta osasuna.

Edizioez eta jarduerez goza daiteke Landakoko azokan (Durango) eta azoka birtualaren formatuan.

Informazio gehiago Berdeago proiektuari buruz