KLIMA-ALDAKETA BIZKAIAN

Klima-aldaketa dagoeneko iritsi zaigu. Ondorioak itsas- eta landa-ingurunean nahiz hiri-ingurunean igartzen dira. Beraz, fenomeno hau behatu eta aztertu behar dugu, Bizkaian zer eragin duen orain eta etorkizunean jakiteko. Hala, aurreratzeko eta eraginkortasunez erantzuteko aukera izango dugu. Beste Administrazio eta erkidego zientifiko eta teknologiko batzuekin batera, analisiak egiten dira, eta analisi nahiz datu adierazgarriak biltzen dira gehiago jakin eta hobeto jarduteko.

Atal honetan klima-aldaketaren adierazle batzuei buruzko datu eta greafikoak aurkezten dira.

Bizkaiko berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak

Euskadiko Klima 2050 Estrategiak 2030erako BEG isuriak % 40 murriztea (2005eko isuriekin alderatuta) ezarri zuen epe-ertaineko helburutzat eta epe-luzera 2050era % 80.

Estrategiaren jarraipena egin ahal izateko, Euskadiko berotegi-efektuko gasen isuriak zenbatzen hasi ziren, eta 2005 urteko isuriekin konparatzen hasi zen.

Grafikoak 2005etik 2020ra Europan, Euskadin eta Bizkaian berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketen bilakaera-indizea erakusten du. 3 eremuetan indizeak behera egin du egoera jarraitu batean, hurrengo moduan: % 27 Europan, % 35 Euskadin eta % 34 Bizkaian.

Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2021- Lurralde Historikoak © Ihobe S.A., 2023ko ekaina.

2021ean Bizkaiak 2005ean baino % 30 BEG gutxiago igorri zituen.

Bestalde, 2021ean “Klimari buruzko Europako legeria” (2021/1119 (EB) Erregelamendua) onartu zen. Europar Batasunarentzat 2050erako helburu loteslea ezartzen du: KLIMA-NEUTRALTASUNA, hau da, EBko BEG isurketen eta xurgapenen arteko oreka.

Klima-larrialdiaren gaur egungo testuinguruak EAEko helburu klimatikoen goranzko berrikuspena eragin zuen. Berrikuspen hori trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen onarpenean islatu zen.

Legeak Euskadin beranduenez 2050. urtean klima-neutraltasuna lortzeko helburua ezartzen du; eta neutraltasun hori 2045ean lortzeko behar diren ahaleginak egin beharko direla ere ezartzen du. Ildo beretik, Europako mailan hartutako konpromisoekin bat etortzeko, 2030erako BEGak % 45 murrizteko tarteko helburua ezartzen du, 2005eko erreferentzia-urtearekin alderatuta.

Barra-grafikoa, sektoreka Bizkaiko berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketak irudikatzen dituena, 2005etik 2020ra, karbono dioxido baliokidearen kilotoneladetan adieraziak. Informazio horri buruzko datuak hurrengo taulan aurkitzen dira.

Grafikoak 2005etik 2020ra Europan, Euskadin eta Bizkaian berotegi-efektuko gasen (BEG) isurketen bilakaera-indizea erakusten du. 3 eremuetan indizeak behera egin du egoera jarraitu batean, hurrengo moduan: % 27 Europan, % 35 Euskadin eta % 34 Bizkaian.

Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioa 2021- Lurralde Historikoak © Ihobe S.A., 2023ko ekaina.

Klima-neutraltasunaren helburua marrazteko, 2005eko isurketen % 10 hustubide naturalek xurgatuko dutela kalkulatu da. Horri esker, klima-neutraltasuna BEGen isuriak % 90 murriztuta (2005. urtearekin alderatuta) lortuko litzateke. Helburu-urtean xurgapen-kantitate txikiagoek isuriak gehiago murrizteko betebeharra ekarriko dute.

Bizkaia bat dator Euskadi eta Europa mailako helburuekin eta atmosferan BEG kontzentrazioak murrizteko bidean dago (2021ean % 30eko murrizpena 2005ekiko), nahiz eta  xurgapenak ez dira behar beste gehitu.

KLIMA-ALDAKETAREN AGERTOKIEI BURUZKO MAPA

Garrantzitsua da Bizkaiko baldintza klimatikoak zein izan diren eta etorkizunekoak nola izan daitezkeen ezagutzea. Hemen kontsulta ditzakezu azken hamarkadetako bilakaera-mapak eta etorkizuneko agertokiak aldagai desberdinetarako: tenperatura, prezipitazioa, etab.

Mapa ikusi ahal izateko, analisi eta pertsonalizazio cookie-ak onartu behar dituzu.

Datu-iturburua: Ihobe. Klima eszenarioak Euskadin eta datu serieak.

DATU AIPAGARRIAK

415 ppm CO2

Industria-iraultza hasi zenetik (1850. urtea) atmosferan karbono dioxidoaren edo CO2-ren kontzentrazioak gora egin du % 50 baino gehiago.

1,1 °C

Batez besteko tenperatura globala igo da, atmosferan berotegi-efektuko gas gehiago baitago.

20 cm

HAU DA 1900 URTEAZ GERO BEROTZE GLOBALAREN ONDORIOZ, ITSAS MAILA BATEZ BESTE NORAINO IGO DEN. GURE KOSTALDEAN ITSASOA URTERO 3 MILIMETRO IGOTZEN ARI DA.