Bizkaia bizikletaz

Bizkaia osoan bizikleta erabili ahal izatea ahalbidetu nahi dugu, leku guztietara bizikletaz iritsi ahal izateko, jasangarritasun fisikoa zein ingurumenekoa sustatuta.

Zer aurkituko duzu orri honetan?

Mugitu bizikletan

Ezagutu Bizkaiko bizikleta bide guztiak (eraikitzen ari direnak barne). Bide horiek hiru dimentsiotan ikusi ahal izango dituzu aplikazio kartografiko baten bidez, bizikleta erabil dezazun errazteko beste baliabide batzuekin batera: bizikleta publikoaren mailegu puntu automatikoak, bizikleta mantentzeko edota garbitzeko lantegiak eta Bizkaiaz gozatzeko bizikleta ibilbide proposamenak.

Bizkaia mugikortasun jasangarriaren alde

Bizkaia klima krisiari aurre egitea laguntzeko ekintzak martxan jartzearen aldeko apustua egiteko prest dago, bai eta karbono neutraltasunaren alde egokitzen laguntzeko ere. Horrek paradigma aldatzea dakar mugikortasun eta lurralde antolaketako politiketan. Horiek garraiobideak txertatzearen beharraren aldeko apustua egingo dute eta lehentasuna emango diete garraiobide aktiboen (oinez eta bizikletaz ibiltzea) segurtasuna eta erakargarritasuna areagotzeari, bai eta garraio publikoa eta haren ahalmen intermodala sustatzeari ere.

  • %60 garraiobideen berotegi efektuko gas isurien mugikortasun pertsonalari dagokio.

  • %32 guk eragindako berotegi efektuko gas isurien garraiobideei dagokio.

  • %66,4 lanegunetan egiten ditugun eguneroko barne joan-etorri guztien jasangarria da.

2023ko bizikletaren barometroa Bizkaian

Emaitzen aurkezpena

Bizikleta foru estrategia

Bizkaiko bizikleta mugikortasunari dagokionez, erronka da bizikletaren eskariak garraiobide gisa duen joera indartzea, eta pedalei eragitea aktibo eraginkor eta ohiko bihurtzeko baldintzak ezartzea Lurralde Historikoko biztanleen artean, 2035an, gutxienez, gure eguneroko joan-etorri guztien % 7,7ra iritsi arte.

Bizikleta ibilbideak

Hurrengo ibilbideak autoa alde batera uzteko eta bizikletaz presarik eta estutasunik gabe gozatzeko gonbidapena dira. Nahiko ibilbide seguruak eta eskuragarriak dira, eta gainera, ibilbide horiek duten garrantzia ezagutzeko aukera da.

Bizkaiak bizikletaren mailegu automatikoko hainbat zerbitzu ditu, erakunde publikoek sustatuak (Foru Aldundiak eta zenbait udalek) Bilbo Metropolitarraren eremuan, eguneroko mugikortasunerako zerbitzu bokazio argiarekin. Bestaldetik, Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldea eremuetarako zerbitzu berri bat osatu da, hau ere automatikoa, Enkarterriko Turismo Elkarteak-Enkarturrek sustatua, eta bokazio turistiko argiarekin. Eskaintza hori zerbitzu txikiagoekin, eskuzkoekin, mailegu zerbitzu lokalagoekin osatzen da.

Bizkaibizi

Bizkaiko Foru Aldundiak eta metropoli-eremuko 9 udalek (Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao) bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzu publiko hau sustatzen dute. 824 unitate ditu (horietatik 9 mugikortasun urriko pertsonentzako trizikloak, bat udalerri bakoitzeko) 109 ainguraketa eta birkarga estaziotan banatuta, eta 85 km-rako autonomia. Bizkaibizi garraio publikoko zerbitzuak metropoli eremuaren zati handi bat hartzen du, eta udalerri beraren barruan edo parte hartzen duten udalerrien artean joan-etorriak egiteko erabil daiteke. 2027tik aurrera, zerbitzua Bizkaia osora zabalduko da: 38 udalerrik iraupen laburreko zerbitzu bat izango dute, egungoa bezalakoa (metropoli eremuko 9 udalerritan funtzionatzen duena), eta gainerako udalerrietan (75, dentsitate eta landa eremu txikiagoetakoak) iraupen luzeko bat jarriko da, ezaugarri propioekin: 12 estazio estaliak jarriko dira eskualde buruetan eta gainerako garraiobide publikoekin konektatzeko nodoetan. Zerbitzu berri hori 2026.02.12ko Foru Gobernu Kontseiluak onartu zuen, eta “BizkaiBizi 2.0 Plana” identifikagarriarekin bataiatu da. 1.300 bizikleta elektriko baino gehiago izango ditu, eta urteko 3,78 milioi euroko kostua (flotarentzat, geltokientzat, mantentze lanentzat eta operatiboarentzat).

Bilbaobizi

Bilboko bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuak (Bilbaobizi) 66 mailegu puntu ditu1.250 bizikleta elektrikorentzat (2026an 18 mailegu-puntu berri zabaldu ondoren; nahiz eta urtea bi instalazio berrirekin amaitzea espero da, aurreikusitako 68 estazioak osatu arte). Zerbitzua herritar guztien eskura dago, baina Bilboko udal mugartera soilik mugatzen da (hala ere, Bizkaibizi udalaz gaindiko zerbitzuarekin osatzen da, hiriburuan dauden hainbat konexio punturen bidez; zehazki, San Inazio, Abando, Zorrotza eta Bilbo Intermodalean).

ENKbike

2026ko ekainaren erdialdean martxan jarri zen zerbitzu berri hau, Enkarturrek sustatua, Europar Batasunaren Next Generation funtsei esker. 100 bizikleta elektriko eta kargatzeko eta ainguratzeko 7 estazio ditu Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko sei udalerritan (Balmaseda, bi punturekin, eta Abanto-Zierbena, Barakaldo, Karrantza, Muskiz eta Ortuella, puntu banarekin). “ENKbike”-ek helburu turistikoa du nagusiki, eta bizikletak lanaldi erdian edo osoan erabiltzeko aukeraz.

Bizikleta mugikortasunari lotutako zalantza gehiagorik duzu?

  • Babes-kaskoa (indarreko legediaren arabera homologatutakoa eta ziurtatutakoa) nahitaez erabili behar dute txirrindulariek eta bizikleten eta zikloen bidaiariek hiriarteko bideetan eta zeharkaleetan (zenbait salbuespen kontuan hartuz, hala nola arrapala luzeak igotzen direnean, egiaztatu behar diren arrazoi medikoak daudenean edo bero handia egiten duenean). Lehiaketetan parte hartzen duten bizikleta-gidariek eta txirrindulari profesionalek beraien arauak izango dituzte entrenatzen dutenean edo lehiaketan.

    Hiri barruko bideetan hamasei urtetik beherako pertsonek bakarrik erabili behar dute beti nahitaez kaskoa. Edozein esparru eta inguruabarretan erabili behar da (parkeetan eta gurpil txikiak eramaten dituzten bizikletekin gertatzen den moduan).

    Kaskoari buruzko legedia herrialde bakoitzean

  • Errepidetik bizikletaz doazenak paraleloki ibil daitezke, bi ilaratan, kontuan hartuta errepidea zer egoeratan dagoen edo trafikoak arriskurik ekar dezakeen, eta errepideko eskuineko ertzera hurbildu beharko dira ahalik eta gehien.

    Zirkulazio Araudi Orokorraren 54. artikuluarekin bat, baimenduta dago txirrindulariak taldean joatea; horrek, baina, ez du esan nahi tropelean ibiltzea. Txirrindulariek eskuineko bazterbidea erabiliko dute, ibiltzeko modukoa eta haietako bakoitzarentzat nahikoa bada. Halakoa ez bada, galtzadaren zati bat erabiliko dute; ezinbestez behar dutena, besterik ez.

    Autobien kasuan, baimenduta dago txirrindularien zirkulazioa (berariaz kontrakoa adierazi ezean), baina bazterbidetik baino ezin dira joan; ez dira inoiz ere sartuko galtzadan. Bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan, bizikletan doazenek, bazterbidea utzi, eta behar duten galtzadaren eskuineko zatia erabili ahal izango dute, betiere segurtasun-baldintzek horretarako aukera ematen badute.

    Azkenik, ikuspenik ez dagoen zatietan edo zirkulazio-pilaketak daudenean, ilaran jarri beharko dira (bata bestearen atzean), aurre-hartzeak errazteko.

    Paraleloan doazen txirrindularien irudia

  • 14 urtetik gorako pertsonek gidatzen dituzten bizikletek autobien bazterbideetatik zirkulatu ahal izango dute (eta galtzadan inola ere sartu gabe, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 38.1 artikuluaren arabera), salbu eta debekatuta badago bide-segurtasuneko arrazoi justifikatuengatik eta dagokion seinaleztapenaren bidez. Debeku hori dagoenean, ordezko ibilbide baten berri emango duen panel bat jarriko da. Debekua ez betetzea arau-hauste larritzat hartuko da.

    Debekatuta dago beti autobideetatik bizikletaz ibiltzea, edozein egoeratan eta bizikleta-gidari guztientzat. Autobian bazterbidetik ibili behar da beti, eta ezin da sartu galtzadan.