Zer da klima-aldaketa?

Lurraren klima beti aldatu da modu naturalean, baina astiro egin du denboraldi luzeetan zehar. Industria-iraultzaz gero (gutxi gorabehera 1850. urtean), batez ere giza jarduerak berotegi-efektuko gas asko (karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), oxido nitrosoa (N2O) …), igorri dituelako, aldaketa bizkortu da. Atmosferan giza jatorriko gasen kontzentrazioa handiagoa denez, berotegi-efektua areagotu da, eta klima aldatzen ari da, planeta globalean berotzeaz gain.

Hala, klima-aldaketa mehatxu handi bihurtu da pertsonentzat, gizartearentzat eta Lurraren bioaniztasunerakoKlima-krisia deritzo.

Orain ekiten ez badiogu, XXI. menderako:

  • Batez besteko tenperatura globala 1,5ºC igo daiteke, Parisko Akordioan helburu nagusi gisa jarri ostean.
  • Euriteen batez bestekoa edo urteko prezipitazioa gutxi gorabehera % 15 jaitsi daiteke. Dena den, ekaitz-prezipitazioen gertaerak egongo dira.
  • Bizkaiko Golkoan itsasoaren batez besteko maila 65 zentimetro eta 1 metro bitartean igoko da. Horrekin, kostaldeko eremuak urez gainezka egingo dute, eta ekaitzak biziagoak izango dira.

Dagoeneko hasi gara ondorioak igartzen:

  • Tenperatura igotzea, lehorteak eta bero-boladak gehitzea, azkenekoak gero eta denboraldi luzeagoarekin. Halaber, baso-suteetarako arriskua areagotu da.
  • Prezipitazioak gutxitzea baita euri-egunak ere. Lehorteen arriskua areagotzea.
  • Kontran, ekaitz eta euri-zaparrada gehiago egongo dira, eta, beraz, uholde-arriskua areagotuko da.
  • Giza osasunerako arrisku handiagoak: bero-kolpeak, gaixotasun berriak azaltzea, ibai eta itsas uholdeengatik istripu-arriskua, suteak, mendi-mazelen luiziak, olatu handiak...

Zergatik gertatzen da?

Paradoxaz, atmosferan modu naturalean berotegi-efektuko gasak (BEG) daudelako (hala nola ur-lurruna, karbono dioxidoa (CO2) edo metanoa) daudelako Lurrean bizia dago. Gas horiek Eguzkitik iristen zaigun energia bero gisa “harrapatzen” dute. Hala, Lurrean tenperatura baretzen da, bestela, batez beste –18 ºC-koa izango litzateke. BEGei esker, ezagutzen dugun erosotasuna edo ongizate klimatikoa dugu.

Giza jarduerak, ordea, batez ere XX. mendearen erdialdetik, bizkortu eta azkar larriagotzen ari dira berotze globala, gero eta BEG gehiago igortzen direlako atmosferara. Modu horretan, atmosferan CO2-ren kontzentrazioa % 50 baino gehiago gehitu da, metanoaren eta oxido nitrosoaren kontzentrazioaren antzera, industria-iraultzaren hasieran zegoenarekin alderatuz gero. Urtez urte igorpen globalak eta kontzentrazioa gorantz doaz.

BEGen igorle nagusiak dira, batetik, industria, garraio eta eraikinetan energia lortzeko erregai fosilak eta, bestetik, abeltzaintza eta nekazaritza intentsiboak (metanoa igortzea, nitrogeno-ongarriak erabiltzea...).

Zuhaitzek modu naturalean xurgatzen dute atmosferako CO2, beraz, zuhaitzen mozketa masiboak edo baso-soiltze ugariek klima-aldaketa bizkortzen laguntzen dute, zuhaitz-masetan eta baso-zoruetan zegoen karbonoa igortzeagatik.

Bestalde, aurrekoarekin lotuta, naturan karbono-hustulekuak edo -biltegiak murrizten ari dira. Baso helduen azalera gutxitzean eta itsaso eta ozeanoetako ura berotzean (tenperatura altuagoa den heinean, CO2 diluitzeko eta xurgatzeko gaitasun txikiagoa) karbonoa gorde edo bahitzeko zerbitzu naturala murrizten da.