Klimaren aldeko hezkuntza

Klimaren aldeko hezkuntza ezinbesteko tresna da garapen iraunkorrerako bidean. Kalitatezko ingurumen-informazioa, sentsibilizazio-ikuspuntuak eta partaidetza-tresnak helaraztea funtsezkoa da gizarteak ingurumena errespetatzen duen eta Lurraren osasunarekin konprometitzen den bizitza garatzeko.

Tailerrak

Biota-naturari eta biosferari buruzko tailerrak

Lehen Hezkuntzako ikastetxeetarako naturari eta biosferari buruzko tailerrak dira. Aditzera ematen dira inguruneko natura-balioak eta gizakiaren jarduerak nola eragiten duen natura-ingurunean, biodibertsitatean eta klima-aldaketan.

Bistaratu biota-tailerrei buruz gehiago

Farmer fish erronka - bioekonomia zirkularrari buruzko taillera

Bizkaiko ikastetxeetan garatzen den lehen hezkuntzako ikasleentzako ingurumen-hezkuntzako programa da. Arrainak eta landareak elkarrekin bizi diren akuario bat zaintzean datza.

Bistaratu farmer fish erronka burruz gehiago

Hezkuntza-baliabideak

Hurrengo ataletan eskura aurkituko dituzu formatu eta aurkezpen anitzetan ingurumen-heziketaren ekimenak eta baliabideak zenbait gai lantzeko, besteak beste, klima-aldaketa.

Lur

Ezagutu Lur, bidaia honetan planeta zaintzeko gure adiskidea izango baita.

Lurra eta Lur

Klima-aldaketari, haren ondorioei eta abian jar daitezkeen ekintza positiboei buruzko baliabide didaktiko elkarreragilea Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (3. maila).

Informazio gehiago

Lur eta basoak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (3. maila) material didaktikoa, Bizkaiko basoak ezagutzeko, biodibertsitatea bistaratzeko eta horrek eskaintzen dituen onurak jakiteko.

Informazio gehiago

Rumbo al futuro

Aurkezten diren erronkak gaindituta, klima-aldaketa geldituko dugu eta etorkizunerako norabidea aldatu ere bai. Lehen Hezkuntzako ikasleentzako bideo-jokoa (5. eta 6. maila).

Informazio gehiago

Gookapi

Pintxo aldaketa klimatikoaren aurka: Pintxo iratxo bihurriarekin batera, gure etxean ondo pasatzen eta jolasten dugun bitartean planeta errespetatu eta klima-aldaketari aurre egiten ikasi dugu. Gainera, abentura interaktiboak dira: gure esku egongo da jarraitu beharreko bidea aukeratzea eta Pintxori erabaki zuzena hartzen laguntzea.

Informazio gehiago

Eskola eta klima

Itsaso bizia

Bizitza ez da posible ozeanorik gabe. Bere tenperatura, kimika, korronteak eta biziak berak, Lurra gizadiarentzat bizigarri bihurtzen duten sistemak bultzatzen dituzte. Edaten dugun ura, klima, gure janari asko eta arnasten dugun oxigenoa ere itsasotik datoz. Hala ere, klima aldaketak, gehiegizko arrantzak eta gure espezieak eragindako kutsadurak, kolapso egoerara eraman dute itsasoa eta, horregatik, premiazkoa da gure egunerokoan honi aurre egiteko jardutea.

Bistaratu Itsaso biziari buruz gehiago

Bizkaiko iraunkortasunaren aldeko gazteen foroa

Lanbide Heziketako ikasleen arteko eztabaida-gunea da haien etorkizuneko lan-esparrutik iraunkortasunean izango duten inplikazioa aztertzeko.

Era berean, adituak eta gazteak harremanetan jarri nahi dira enpresen iraunkortasunean aurrerapausoak emate aldera proposamen aplikatuak bilatzeko.

Foroa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzeko Zerbitzuaren laguntzaz.

Bisita gaitzazu eta hurbiletik ezagutu

Bizkaiak zenbait ingurumen-ekipamenduren bidez hobe ezagutzeko aukera ematen dizu.